Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / “Sangria”, zahagi-ardoaz hobe

“Sangria”, zahagi-ardoaz hobe

Amatiño 2013/03/13 23:55
Gaztetan erakutsi ziguten “sangria” egiteko hobea dela zahagi edo eskailerapeko ardoa, hainbat urtetan upeletan ondutako erreserba baino. Eta ez da xuhurraren iruzurra, eskarmentuaren onura baino.

Jesus M. de Arozamenaren testuez eta Tomas Garbizuren partiturez, Donostiako Aurrezki Kutxak Viejas canciones donostiarras – Donostiko kantu zarrak bildu eta argitara eman zituen 1971an. Lau hamarkada luze geroago Olatz Saitua, Ainhoa Zubillaga eta Iñaki Salvador elkarrekin batu dira harako kantu-sorta oroitarazteaz gainera euren begirada eraberritua apropos eskaintzeko.

Erabat ezaguna da Iñaki Salvador piano-jotzailearen maisutza Garbizu musikagilearen bilduma lantzeko, osatzeko eta egokitzeko. Soprano eta mezzosoprano bikotearen kanta-gaitasuna ere ez dago inondik ere zalantzan. Kontua da, ordea, ezpal horiek guztiak ez ote diren lartxo aldarrikatu eta omendu nahi ei den herri-kantak… herri-kanta izaten jarrai dezan. Hau da, ez dut nik esango Ainhoa Arteta, adibidez, gauza ez denik Pello Joxepe kantatzeko baina… eta, aukeran, Urkok edo, esaterako, egokiago edo aproposago egingo balu?

Motzegi falta da, baina pasa egiteak ere ez du balio izaten.

Kantu zarrak

Kanta-bilduma arrakastatsua. Hiru argitaraldi izan zituen, 1971an bi eta 1975an hirugarrena

oier g
oier g dio:
2013/03/16 19:32
Nere pentsamentua bete-betian idatzi dozu, Amatiño.

Etxian askotan komentau izan dogun gauzia da hau: ume-kantuen bertsiño koral aroldutakuak... Neretako ridikulo xamarrak geratzen diraz.

Ezin dot ezer gehixago komentau... ez dagolako hor ezer komentatzeko! Eta zuk ipiñittakuak laburbiltzen dabelako.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: