Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Axuri Dantza, Arrate gainean

Amatiño 2012/09/09 00:20
Ez naiz ni Arrate Egunaz ezer esateko eibartarrik aproposena. Zenbaitek lotsagarritzat joko badu ere, azkenengo aldiz 1975an egon nitzen ni, Arrate Egunez, Arrate gainean. 1976tik aurrera Eibartik kanpora lan egiteari ekin nion eta urte hartan amaitu ziren niretzat irailaren 8ko jai-giroak, erromeriak eta egun-pasak.

Eske soberak ez du adiskiderik galtzen

Amatiño 2012/09/07 00:45
Urtebetetzea bete baino ia lau hilabete lehenago nahi izan du EiTBren zuzendaritzak Euskal Telebistaren 30. urteurrena ospatu. Gero gerokoak baina, oraingoz behintzat, saio txukunak balio izan du Patxi Lopez lehendakariaren ahotik euskal irrati telebista publikoaren aldarrikapen zindoa entzuteko. Ez dut nik esango gurean zalantzan dagoen ideia denik baina, gauzak daudenez, kasu honetan "eske soberak ez du adiskiderik galtzen"

Euskarak ez du turuta joko dionik

Amatiño 2012/09/05 14:00
Euskaldunik arruntenak ere badaki ez dena euskaraz R-ez hasten den hitzik. Baina nik behintzat ez nekien euskara zaharrean nekez aurki zitekeenik T-ez hasten zenik. Beti ikasten omen da zerbait.

Errakorrak eta anakronismoak

Amatiño 2012/09/03 20:15
Garaiz kanpoko testuak, irudiak edo erreferentziak dirateke anakronismoak. Esaterako, turismoaren gaineko gogoetarik egitea XVII. mendean edo kirol-partidak aipatzea duela 150 urte. Honelako bi-edo aurkitu ditut abuztuko ezohiko irakurketa bitxietan.

Ilargi urdin, ilargi zuri

Amatiño 2012/09/01 12:15
Ilargi betea izan dugu bart. Holakorik ez litzateke albiste, aurretik abuztuaren lehenean beste horrenbeste izan ez balitz. Hau da, hilabete berberean ilargi bete bi gertatzea ez da urtero suertatzen den kontua. Azken aldiz 2009ko abenduan izan zen eta hurrengoan noiz ikusiko zain egon beharko dugu 2015eko uztaila arte.

Arantzazu, erti-leku

Amatiño 2012/08/30 12:55
Zalantzaren bat edo beste bazen, hasi aurretik, Ara Malikianek eta Kepa Junkerak zein neurritan joko ote zuten elkarrekin, baina berehala uxatu ziren ezbaiak. Ezin esan gero, artista biek atzo iluntzeko arantzazuar saioa dezente prestatu ez zutenik edo elkarren senak gurutzatzen ausartu ez zirenik. Arantzazu, “amets-kabi, erti-leku”.

Profesionaltasuna

Amatiño 2012/08/29 10:55
Ikaragarria gero, zoragarria, hunkigarria, zirraragarria, demasa, apartekoa… San Petersburgoko Filarmonika Orkestrak astelehen arratsean eskainitako kontzertua: “Ivan Izugarria”. Sergei Prokofiev, 1946). Sekulako ikuskizun gogoangarria. Galanta orkestra errusiarra, nabarmen gozoa bezain indartsua Orfeoi Donostiarra, primerakoak bakarlariak eta erabat aipagarria, berriz, kontalaria.

A Lurte

Amatiño 2012/08/26 00:05
Seguru asko ez da garairik aproposena elurretan pentsatzen hasteko baina “A Lurte” elkarteak nolabaiteko interpretazio-gunea prestatu du Canfranc-en, elurbiziek historian zehar Aragoi Goienan eragin izan dituzten istripurik larrienen berri emateko eta arriskuez aldez aurretik jabetzeko zein segurtasun-neurriak denboraz areagotzeko.

Houra

Amatiño 2012/08/24 00:05
Auñamenditik Midi D’Ossau-ra, euskal sen apurren batez ibili dabilena laster jabetuko da inguruko toponimiari darion euskal kutsuaz. Biarnon barrena dira, tarteka-marteka, Anitch, Aran, Aspe, Isabe, Garay, Houndarette eta Lagaratche tankerako leku-izenak. Baina, esango nuke esan, han-hemenka bildu daitekeen euskal itxurazko toponimo mordoa edo, UR/OUR/HOUR sustraidun adierak direla.

Chillidarenak

Amatiño 2012/08/22 16:40
Hamar urte joan dira Eduardo Chillida zendu zenetik. Haren familiak hainbat lagun bildu ditu Zabalaga baserriaren inguruan, eskultorearen gomutaz eta gorazarrez. Familiak bildu ditu, bildu, bildu nahi izan dituenak, jakina. Baina ez dakit ba nik Chillidak berak gonbidatu-zerrenda berbera burutuko ote zukeen. Auskalo artistak ez ote zituen bere oinordekoek ez dituzten abiak eta galgak.