Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Errauskailuen alde

Errauskailuen alde

Amatiño 2013/07/04 12:00
Europan zaborrik gehien errausten dutenak Suedia, Norvegia, Belgika, Herbehereak, Alemania, Suitza, Danimarka, Austria eta Luxenburgo diren arren, gurean hainbatek jarraitzen du aldarrikatzen, osasunaren izenean, errauskailu-sistema kaltegarria dela eta gizarte atzeratuen irtenbidea baino ez.

Egia da orain hogeita bost urteko teknologia ez zela egungoa bezain landua. Zentzu honetan, Europako herririk garatuenetako ekologistek harro asko gogoratu nahi izaten dute, oraingo errauskailuen bikaintasuna eta Europar Batasunean indarrean ditugun baldintza zorrotzak euren borrokari esker lortu izan direla. Paradoxa bada ere, hemengo ekologistek onartzen ez dieten meritua, hain zuzen.

Ahaztu egin zaigu, ez dugu gogoratu nahi, Akeiko errauskailua ez zela 1997an itxi ekologisten protestez (kexu apurrak Arrasateko kaleetaraino jaitsi ohi ziren arratoitzarrek eragin zituzten), Europar Batasunaren arauak bete ezinagatik  baizik.

Duela urte bi, Euskal Herriko Unibertsitatearen Prebentzio-Medikuntza eta Herri-Osasun Saileko hainbat irakaslek Bizkaiko Zabalgarbi errauste-labearen eragina zertan zen ikertu zuten eta Alonsotegiko bertako biztaleen arteko erasana aztertzeaz gainera, Enkarterrietako eta Bilboko auzotarrenarekin alderatu. Laburbilduz, ondorioa zera izan zen:

--  Ez zen hiru inguruetako auzotarren artean batere alderik nabarmendu.

-- Eta, alderik izatekotan, gehiago zen gizabanakoen dietaren eraginez, errauskailuaren erasanez baino.

Are gehiago, ikerketak hainbat datu zehatz eskaintzen zuen eta, esaterako, zera zioen:

-- Ikertutako pertsonek izan zezaketen berunaren %96,7 eta arsenikoaren (gainerako kutsatzaile eta dioxina tarteko) %99,9 euren dietari zegozkiela.

-- Zabalgarbiko errauskailuaren isuriei leporatu litzaizkiekeen beruna eta arsenikoa, aldiz, %0,00319 eta %0,00002 baino ez ziren, hurrenez hurren.

Nik ez dakit lar normala ote den ala ez,. honelako datuak gizarte normal samar batean ez kaleratzea. Baina, inork uste al du guztiz alderantzizkoak balira ez genituzkeela egunero entzun eta irrakurri behar izango?

zabalgarbi

Alonsotegiko Zabalgarbi errauskailua

jaime
jaime dio:
2013/07/05 16:58
Eta hori horrela baldin bada, zertarako hainbeste herri-kontsulta, istilu, eztabaida, elkarren kontrako salaketak eta abar?
Ez al gara inoiz azkartuko herri txatxu honetan?
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: