Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Santiago bideko paradoxak

Santiago bideko paradoxak

Amatiño 2013/07/06 00:10
Kung-fu ikastaroek zein ingelesezko mintza-praktika eskaintzek nabarmen adierazten dutenez, argazkiko kafe-denda euskara nagusi den herriren batean dago. Hala ere, oporretara joan dira nonbait eta, paradoxa bada ere, inoren iragarkiak euskara hutsez bere egiten dituen arduradunak ez du bere aldetik beste horrenbeste egin, askoz ere samurrago zukeen arren.

Ez da gero erraz asmatzea zergatik ez duten oporretara joan izana euskaraz adierazi. Behar bada azken unean ohartu dira, alde egin aurretik atea ixteko orduan edo, eta errazenetik jo dute, birritan pentsatzeke, gaztelaniaz jarrita denentzat errazago suertatuko delakoan.

Daitekeena, hala ere, aldez aurretik oso ondo pentsatutako erabakia izatea. Akeitegi hori euskal itsasbazterreko Santiago bidean dago, eliza nagusiaren aurrean, erromesek derrigorrez gurutzatu beharreko plazan, eta da gosaria eskaini ohi dien kafe-denda eta okindegi bakarra. Iaz 15.000 erromes baino gehiago pasatu ziren bertatik Bizkaialdera eta, segurutik, hamarretik bederatzi erdaldunak. Horretara, hobe edo, gaztelaniaz.

Baina, horrela balitz, beste paradoxa bat litzateke, ostera, nola arraio  bidekariei kafesnea eta eguneko ogia eskaini ahal dien bakarrak ateak ixten dituen, uztailean eta Santiago bidean, oporretara joateko.  Auskalo! Krisia omen...

CerradoporvacacionesE

jaime
jaime dio:
2013/07/06 19:13
Orain dela hogeita hamar bat urte, gutxi gorabehera, Bedia herri osoan piztu zituen trufak eta txantxak izan zen lagun baten tabernako atean agertu zitzaigun iragarki xelebre hau: ZERRADO POR IR PLAIA.
Lagun hark gurekin beti euskaraz, baina kontuan hartuta herri osoa banatzen duen errepide nagusiaren ondoan zegoela kokaturik bere taberna, bidaiari guzti-guztiak abisatu behar zen!
Beste horrenbeste gertatu zen Bizkaiko beste herri batean: EL PUEBLO DE BARRIKA DA LA BIEN BENIDA A LOS FORASTEROS DE FUERA!!!
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: