Ibarkurutzekoak ere ez daki berbetan
Eibartarrik gehienok betidanik ezagutu izan dugu “hor bertan” Ibarkurutzeko iturria. Kalez kale galdezka jardunez gero, barrena pare bat mendeko antzinatasuna leporatu ohi dio jendeak. Baina ustea ustel, iritzi baino dezente gazteago da, bonba atomikoa bezain gaztea, 1945ekoa edo, ni bezain zaharra alegia. Ez gehiago eta ez gutxiago.
Bart gazte jende ugaria eta demaseko umeteria kartsua bildu zaizkio inguruan. Egunsentian, berriz, isilik misilik esnatu da, bakarti samar, mutu asko, ez baitu sekula Urkusuko iturriaren ez jariorik eta ez etorririk izan.
Ibarkurutzeko iturriak baleki berbetan, zer esango ote zuen gaur goizean (DV argazkia)
Ibarkurutzeko "itturrixa", inaugurazio egunean, musika-banda eta guzti (Lasonet)