Profesionaltasuna
Amatiño
2012/08/29 10:55
Ikaragarria gero, zoragarria, hunkigarria, zirraragarria, demasa, apartekoa… San Petersburgoko Filarmonika Orkestrak astelehen arratsean eskainitako kontzertua: “Ivan Izugarria”. Sergei Prokofiev, 1946). Sekulako ikuskizun gogoangarria. Galanta orkestra errusiarra, nabarmen gozoa bezain indartsua Orfeoi Donostiarra, primerakoak bakarlariak eta erabat aipagarria, berriz, kontalaria.
Erantzunik ez
A Lurte
Amatiño
2012/08/26 00:05
Seguru asko ez da garairik aproposena elurretan pentsatzen hasteko baina “A Lurte” elkarteak nolabaiteko interpretazio-gunea prestatu du Canfranc-en, elurbiziek historian zehar Aragoi Goienan eragin izan dituzten istripurik larrienen berri emateko eta arriskuez aldez aurretik jabetzeko zein segurtasun-neurriak denboraz areagotzeko.
Houra
Amatiño
2012/08/24 00:05
Auñamenditik Midi D’Ossau-ra, euskal sen apurren batez ibili dabilena laster jabetuko da inguruko toponimiari darion euskal kutsuaz. Biarnon barrena dira, tarteka-marteka, Anitch, Aran, Aspe, Isabe, Garay, Houndarette eta Lagaratche tankerako leku-izenak. Baina, esango nuke esan, han-hemenka bildu daitekeen euskal itxurazko toponimo mordoa edo, UR/OUR/HOUR sustraidun adierak direla.
Chillidarenak
Amatiño
2012/08/22 16:40
Hamar urte joan dira Eduardo Chillida zendu zenetik. Haren familiak hainbat lagun bildu ditu Zabalaga baserriaren inguruan, eskultorearen gomutaz eta gorazarrez. Familiak bildu ditu, bildu, bildu nahi izan dituenak, jakina. Baina ez dakit ba nik Chillidak berak gonbidatu-zerrenda berbera burutuko ote zukeen. Auskalo artistak ez ote zituen bere oinordekoek ez dituzten abiak eta galgak.
Duero iturria
Amatiño
2012/08/19 23:15
“Surgió hace millones de años en el cretácico y desde entonces es el origen y causa de casi todo. Duero (Durius Flumen le llamaron los romanos), nombre relacionado con la raíz indoeuropea arcaica ‘Tur’ o ‘Dur’, agua, laguna, río”. Honela diote, hitzez hitz, Duero ibaiaren kudeatzaile ofizialek; honelaxe irakurri daiteke, Zamoran, Erdi Aroko ibai-erroten museoan.
David Hockneyren jardunbideak
Amatiño
2012/08/17 22:00
Aitortu beharraren beharrez, aitortu behar dut nik ez nekiela David Hockney izeneko pintorerik zenik ere, Guggenheim Museoko erakusketaren berri jaso arte. Eta, nire inguruan sumatu dudanez, ez nintzen nonbait ezjakin bakarra, nahiz artista britainiarra XX. mendeko margolaririk eraginkorrenetakoa izan, antza.
Jaiak
Amatiño
2012/08/15 17:10
Kanpai-hotsa, zapi gorria, buruhandiak, Alkate Soinua, Erreberentzia, Ezpata Dantza, Hilarion Eslavaren Salbea, danborrada... Hasi dira hasi, urteroko ildotik, Debako San Roke jaiak. Ondotik etorriko dira entzierroak eta dagozkien zezenketak. Aurten, jai-egitaraua laburragoa izango da. Duela urte gutxi arazoa zen nola jaiak luzatu. Orain, aldiz, zelan murriztu. Krisi-xingoma.
"I saw the German’ planes bomb Guernica"
Amatiño
2012/08/13 12:15
Gernika bonbardatzearen historiaz ezer gutxi dakikeenak ere izango du segurutik George Steer kazetari hegoafrikarraren berri, berau izan zen-eta 1937ko apirilaren 27an, Gernikan zelarik, erasoa bertatik bertara ikusi, Bilboraino joan eta telegramaz informatu ziona “The Times” egunkariari. Ez da hain ezaguna Noel Monks australiarra, nahiz eta berau izan “Daily Express” kazetan frankisten bertsio maltzurra ezeztu behar izan zuena.
Thomas Ospital, organo-maisurik gazteena
Amatiño
2012/08/10 23:30
Thomas Ospital baxenafarrak 22 urte besterik ez dituen arren hiruzpalau urte daramatza honezkero, han-hemenka, kontzertuak eskaintzen. Zer joko eta… organoa, Parisko Nôtre Damen zein Ataungo San Martinen. Baina organoa ez al zen ba apaiz eta sakristau zaharren kontua?
Eguzkia joan eta eguzkia etorri
Amatiño
2012/08/09 18:40
"Egunak joan eta egunak etorri" dio esaera zaharrak. Baina egunok joan eta etorriko badira, eguzkia da joan-etorria egin beharko duena. Edo, behar bada, joan aurretik noizbait etorriko beharko duena. Hala ere, ezin izango luke sekula etorri, aldez aurretik joan izango ez balitz. Zer ote aurrena, txita ala oiloa?