Mahaia, Legebiltzarrekoa ala Legebiltzarrarena ote?
Amatiño
2012/12/29 00:05
Bakartxo Tejeria buru duen Mahaia albiste dugu egunotan. Harako Mahaiak adostu du urtarrilaren 14tik aurrera lan-batzordeak osatzeari ekitea eta Mahai berberak zehaztu ditu hilaren 24an zein 31an eratu beharreko lehen ohiko bilkurak. Hala ere, zorioneko Mahai erabakitzaile hau, Legebiltzarrekoa ala Legebiltzararena ote?
Erantzun bat
Nazioarteko euskal presentziaren erronka
Amatiño
2012/12/27 11:25
Marian Elorza izango da –honezkero da-- Lehendakaritzako Kanpo Harremanetako Idazkaritzaren idazkari nagusi berria. Zumarragarra da kargu honetaz arduratuko den lehen emakumea eta, seguru asko, denetarik, arduraz jabetu aurretik nazioarteratze-esparruaz profesionalik jantziena.
Joxe Mendizabalen Gabonetako kanta-gaua
Amatiño
2012/12/25 12:55
Eguberritako "Euskal kantuen gaua" saioa ETBren klasikoetakoa da honezkero. Ez dakit hamazazpigarren urtea-edo ez ote den. Natxo de Feliperen asmakizunetako bat, oso oker ez banago. Ez da inondik ere batere erraza erdipurdika baino kantatzen ez duten hirurogeitaka lagun itxurak egiten jartzea. Inork meriturik baldin badu, Joxe Mendizabal musikariak. Eskerrik asko, Joxe. Hirea bai, kristoren pazientzia.
Olentzero eta Mari Domingi, eskutik helduta
Amatiño
2012/12/24 17:15
Olentzero eta Mari Domingi gaur eguerdian heldu dira Debara, elkarrekin, eskutik helduta. Nire sasoikook ez genuen Olentzerorik ezagutu umetan, ezta nire seme-alabok Mari Domingirik ere. Baina bilobek, ordea, ez dute besterik ezagutu. Tradizioa omen. Aittitta eta amama, eskutik helduta, elkarrekin paseatzen ezagutuko al dute?
Nor, nori, nork... edo faktore-ordenaren garrantzia
Amatiño
2012/12/23 16:55
Artur Mas da herenegundanik Kataluniako "president" berria. Independentziaren gaineko erreferenduma 2014an izango omen da. Katalunia badoa, berriro ere Katalunia aurretik, beste behin Katalunia aitzindari. Eta gu, ostera, mozolo-mozolo, adorerik eta kemenik ezaz, geldo-geldo begira baino ez. Bai ote?
Xabier Elorriaga, ETBren Anbotoko Mari
Amatiño
2012/12/20 01:00
Ez, segurutik, ETBren historiaren langile-zerrendan ez da sekula Xabier Elorriagaren izenik agertuko. Seguru asko ez zuen sekula sartu-irteneko erlojuan fitxatu beharrik izan. Behar bada ez zen haren izenik kreditoetan inoiz agertu. Baina Xabier Elorriaga, Anbotoko Mari bailitzan, hantxe izan zen, hantxe izan genuen, ETBren haurgintza-minetan eta ondoko inude-lanetan.
Ertzaintzarentzako “eredu zibila”
Amatiño
2012/12/18 23:40
Karguaz jabetu bezain azkar Estefania Beltrán de Heredia Segurtasun sailburu berriak aldarrikatu du Ertzaintzaren eredu egokia: “Volver al modelo original <…>, un modelo civil, que sea del pueblo y esté al servicio del pueblo”. Oso ondo, ez da asmo txarra. Ezta kontu berria ere.
Autodefentsarien malurrak eta paradoxak
Amatiño
2012/12/17 10:00
Connecticut-en gertatu den enegarren sarraskiak beste behin suspertu du Estatu Batuetan edonork armak erosteko duen eskubidearen gaineko eztabaida. Itxurazko eztabaida baino ez, nonbait, han-hemenka 300 milioi arma sakabanaturik dauden gizartean nekez izan daiteke-eta benetako eztabaida.
Belaunaldi berriak, egitasmo berriak
Amatiño
2012/12/15 23:50
Jaurlaritza berria ganorazkoa iruditzen zait. Emaitzek esango digute espektatibak beteko ote dituen. Baina ez dezala gero indarrik txikerrena ere esne-berbetan uxa, gure ahal guztiak dugunari eusteko eta zulotik ateratzeko behar izango baititugu. Belaunaldi berriak, egitasmo berriak.
Malatuz honaindi, Malatuz haraindi
Amatiño
2012/12/12 22:35
Gaur egun Malatu zuhaitza gogorarazten digun gurutzea nora ezean dago, inora ez doan bide bazter antzu, apal, goibel eta erdi ezkutuan. Ez dut nik esango haren gorazarrez oroitarritzar handi-mandirik jarri beharko litzatekeenik baina, nago, bere memoria onaz sarri harrotzen den Herriak ez ote dion zertxobait gehiago zor, non dagoen jakiteko seinaletxoren bat edo beste baino ez bada ere.