Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / San Mames Barria eta goria

San Mames Barria eta goria

Amatiño 2013/11/14 00:35
Aurreko larunbatean, Levanteren aurkako partidan, estreinako egon nintzen San Mames berrian. Jokoa, nahiz azkenean Athletic-ek irabazi, narrasa bezain lotsagarria. Estadioa, ostera, ederra, polita eta txukuna. Bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dut, gaur.

Egungo futbol-zelairik modernoenetakoa omen, San Mames. Ez da gero harritzekoa, egin den atzena da-eta. Edo, hobeto esan, oraindik ere zeharo amaitzeko beste urtebeteren bat behar izango duena... barrena.

Gorria da nagusi San Mames berrian. Baita tribunapeko barrutietan ere. Prentsa-aretoa, mundiala; jokalarientzako barne-zerbitzuak, izugarriak; eta zelairatu aurreko irteera-gela ("tunela"), berriz, gorria ez ezik, baita gori-goria ere, itxura, zentzu eta xede guztietan. Auskalo labe, infernu ala dantzaleku nahi ote duen izan. Adoreok suspertu edo... nahi du, nonbait.

Ekandu zaharrak ez ditu, ordea, estadio gorri berriak galdu. Pitxitxi zenaren irudiak bertan dirau,  talde bisitariaren lehendakariak  "hamahirugarren" eserlekuan jezartzen jarraitu beharko du eta Juanito Arregik opa izandako lehoiak  ez du, sekula, amore emango.

Merezi du bisita.

 San Mames barria

San Mames Barria3

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: