Hirurogei urte dantzan
Amatiño
2013/04/12 00:05
Iñaki Irigoien (Bilbo, 1935) dantzariari omenaldia eskainiko zaio bihar, hirurogei urte luzez “euskal folklorearen mesedetan” egindako lan eskergarengatik. Nik gaztetandik ezagutu izan dut Iñaki dantzariz inguratua. Iñaki kementsua eta apala, beti prestu eta inori laguntzeko gertu.
Erantzun bat
Oteiza, bere burua berreskuratu ez zuen gizona
Amatiño
2013/04/09 23:55
Hamar urte hil zela Jorge Oteiza (1908-2003). “Probablemente el más grande y severo escultor que ha dado este pequeño país desde el Renacimiento, desde Johanes de Anchieta” (Edorta Kortadi. DEIA, 2003.04.10).
Mendi-eskiaren ordua
Amatiño
2013/04/07 23:45
Candanchuk gaur itxi ditu pistak. Aurtengo denboraldia amaitu da bertan. Baina ez elurrik ez dagoelako, jenderik ez dagoelako baino. Segurutik, Candanchuk sekula ez du estazioa itxi honenbeste elurrez. Alpe-eskiaren zein eskandinabiar eskiaren denboraldia bukatu da eta mendi-eskiaren ordua, ostera, heldu. Doako eski-mota librearen ordua alegia.
Ea nork jartzen dion joarea zezenari
Amatiño
2013/04/05 22:40
“Cristina infantari egotzi izanak ez dio Espainia Markari batere mesederik egiten” aitortu du garbi asko Jose Manuel García-Margallo Kanpo-arazoetarako ministroak. Aitorpen hau uste baino larriagoa da, ministro jauna ez baita espainiar irudiaz soilik kezkatzen ari, markaz baizik. Eta irudia eta marka ez dira gero sinonimoak.
Euskal industriaren inbertsiorik galantena
Amatiño
2013/04/03 23:30
Fuelolioa Murrizteko Unitatea inauguratu du gaur Petronorrek. 850 milioi euro besteko diru-ezarpena. 850 milioi ez dira gero artaleak. Sekula Euskal Herrian egin den industria-inbertsiorik galantena. Euskal enpresarik handienetakoaren etorkizuna zati baterako segurtatuko duen inbertsioa. Ekonomia erreala suspertzearen aldekoa. Krisialdi zorrotzean zehar egindakoa.
Bittor Haundiren eskopeta
Amatiño
2013/04/01 22:30
Eibarren esango genukeen moduan, Google “danari emonda dabil”, baina nik behintzat sekula ez nuen uste izango Bittor Haundiren tailerrean egindako eskopetarik inoiz erosi ahal izango nukeenik Internetez.
Anton de Madariaga hil da, bizkaitar enpresari peto-petoa
Amatiño
2013/03/29 19:30
Anton de Madariaga atzo hil zen, Plentzian, 92 urte zituela. Ondoezik oheratu eta ez zen biharamunean iratzarri. Iratxe alabak esan didanez, “trankil asko joan da, konturatu barik”. Anton de Madariaga XX. mendearen bigarren erdialdeko bizkaitar enpresaririk petoenetakoa izan zen. Hiruzpalau alditan baino ez nintzen berarekin egon, baina beti hartu ninduen, gozo eta lagunkoi. Goian bego.
Merkatu itxiak eta merkatu irekiak
Amatiño
2013/03/27 23:00
Zein ekonomia-estrategiak defenditzen ditu hobeto bere hiritarren interesak, Israelenak ala Kubarenak? Azken mende erdi honetan Israelek indarrean jarri du ekonomiarik irekienetakoa eta Kubak, ostera, itxienetakoa. Segurutik bat bera ere ez da eredugarriena baina, aukeran, zein litzateke aproposagoa?
Debako armarriaren egokieza
Amatiño
2013/03/25 23:35
Jakinekoa da 1979an Gipuzkoak bere armarria aldatu zuena, 1513tik zeramatzan kanoiak kendu ostean, Belateko guduan nafarrei ostutako hamabi kanoiok, besteak beste. Fidelissima Bardulia Numquam Superata… giputzen inperialismoa ote?
Hainbat eta berdinezak... ez dira gauza bera
Amatiño
2013/03/23 23:40
Irratian diharduen solaskideak dio, serio asko, euskal gizartearen aniztasuna adierazteko edo: “Euskal Herrian alderdi desberdinak daude eta alderdi desberdinek jarrera desberdinak dituzte”. Bai ote?