Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Konstituzio zaharren eta berrien arteko paradoxa

Konstituzio zaharren eta berrien arteko paradoxa

Amatiño 2014/03/30 11:45
"Eskozia, Catalunya, Euskadi… Autogobernua, burujabetza, subiranotasuna, subiranotasun konpartitua, autodeterminazioa, independentzia, prozesu konstituziogilea, erabakitzeko eskubidea, erabakimen askea, atxikimendu librea, errespetua, elkarri aitorpena, elkarrizketa, negoziazioa, hitzarmena, aldebiko ituna, erreferenduma, kontsulta… hitz-zopa; hitz bitan: kultura demokratikoa ala kultura demokratikorik eza? Hortxe dago koxka!" (HERMES, 45 zbk.)

Ezin behintzat gaurkotasunik ukatu HERMES aldizkariak martxoko alean bildu duen gai-zerrendari. Zer esanik ez Espainiako Konstituzio Auzitegia Kataluniako Parlamentuaren burujabetza-aldarrikapena atzera bota duen une berean. Eta are gehiago gogoan izanda, gai-aukera ez dela egun batetik bestera egiten.

David McCrone (Understanding Scotland and its future), Xabier Ezeizabarrena (Derechos históricos vascos y “devolución” en Escocia), Juan José Álvarez Rubio (Europa ante el reto de la ampliación interna), Estefanía Jiménez (Micros abiertos a Europa), Igor Filibi (Sobre el autogobierno vasco) eta Esther Giménez-Salinas i Colomer (El de la consulta en Catalunya es un problema político y no jurídico) izan dira, besteak beste, gonbidatuak, pil-pilean dugun gaiaz euren iritzia emateko.

Arazoa zertan datzan nolabait laburbiltzeko, adierazgarri behar bada Xabier Ezeizabarrenak azpimarratzen duen paradoxa: “La diferencia fundamental entre ambos modelos estriba en la cultura democrática vigente en el Reino Unido. En ésta, la consulta a la sociedad no solo es factible políticamente sino objeto abierto de negociación y pacto. En el caso español, la lectura política y jurídica del Gobierno central y del Tribunal Constitucional hicieron imposible la entrada en vigor de la Ley Vasca de consulta popular de cara a la realización de una consulta en 2008 (STC 103/2008). De este modo, lo que resulta inviable bajo las reglas de una Constitución moderna y escrita como la española, resulta perfectamente posible sin una constitución escrita y bajo las reglas previas al colonialismo”.

Hermes

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: