Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Gezurra ez da errenta

Gezurra ez da errenta

Amatiño 2014/03/11 09:00
Bi mila eta lauko martxoaren 11an agintean zegoen alderdiaren eta hiritarren arteko harremanak estutu zitzakeen tragediak bumeranarenak egin zituen eta konfiantza-galera eragin. Boto-emaileek ez zioten PPri terroristen oldarra saihestu ez izana leporatu, gezurra esatea baizik.

Kazetaritzan zein zuzenbide-ikasketetan sarri aipatu ohi da Bill Clinton presidentearen eta Monica Lewinsky bekadunaren afera, zeinetan amerikar buruzagiaren egiazko “bekatua” ez zen ustezko sexu-harremana izan, gezurretan aritu izana baino.

Antzerako-edo gertatu zitzaion Aznar presidente espainiarrari orain hamar urte. Zeinahi zelarik erasotzailea, Aznarrek zezenari adarretatik heldu izan balio hasiera-hasieratik eta bere burua erasotutzat sentitu zuen gizartearen artegatasuna bideratu, ez zukeen seguru asko hauteskunderik galduko.

Baina PP zorabiatu egin zen, tentaldi maltzurrari amain eman zion eta uste ustelari ekin. Gezurra ez da, ordea, errenta eta Aznarren buruzagitzak ez zuen komunikazio-ekimenaz jabetzerik lortu, iritzi publikoa gobernua bera baino zorrotzago ibili zen-eta.

Maldan behera,  PPren gobernua gero eta urduriago jarri eta bere burua defenditze aldera edo, harako triskantza “komenigarrien” zitzaion etsaiari leporatu nahi izan zion, zer gerta ere. 

Ondorioz, eraso osteko lehen orduetan hiritarrik gehienek eskaini zioten konfiantza alferrik galtzen amaitu zuen pare bat egun koxkorretan.

Zulotik sekula ez ateratzeko ez omen dago zulatzen jarraitu besterik.

Trebi
Trebi dio:
2014/03/11 20:59
Galdera bat: eta asmatu zeban guzur ha errentagarri atarako bazetsan? Guzurra noiz izango zeban muga? Oso-oso bildurgarria da bakarrik pentsatzia.
Amatiño
Amatiño dio:
2014/03/11 23:47
Hasteko, nik ez juat iñun esaten guzurra "asmatu" egin zebanik. Buruz jiharduat baiña nik esango najeukek goizeko bedratzietan gehixenok uste genduala ETA zala erruduna eta ordu bi geroago arduraren bat zeuken guztiok bihar beste zekixela pentsatzeko ez zala. Baina PPri gehixago komeni jakon iritziz ez aldatzia eta okerreko susmuari eustia erabagi juan hauteskunde-eguna pasau arte. Kontua dok, ostera, luzeegi egin jakola.

Zer gertau ete litzakian guzur harek hiru egun iraun izan baleu? Ba... seguru asko PPk ez zittuala hauteskundiak galduko. Baiña hori ez dok "bildurgarrixegixa". Astelehenian gauzak argitu egingo zittuan eta handik aurrera... antzerako parezido. Hori bai, Zapaterorik barik.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: