Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Jose Antonio Retolaza, Kili-Kiliren aita

Jose Antonio Retolaza, Kili-Kiliren aita

Amatiño 2014/03/13 23:50
Jose Antonio Retolaza ohorezko euskaltzaina hil zen atzo, 84 urte zituela, eta gaur iluntzean izan dira haren hiletak Bilbon. Kili-Kili pertsonaia asmatu zuen 1966an eta haur euskaldunak alfabetatzeko ariketak zein irakurgaiak sortu eta zabaldu. Berak eman zuen sekula izan den lehen euskal meza.
Jose Antonio Retolaza, Kili-Kiliren aita

J. A. Retolaza, Arraten

Kili-Kili aldizkariaren lehen alea 1966an kaleratu zen, laurogei aleko argitalpenaz baino ez. Ziklostilez edo multikopistaz egin zen, Derioko apaiztegian, batere baimen ofizialik gabe. Ondoko bi-hiru urteetan hogei zenbaki kaleratu ziren eta 1969an itxiarazi zutenerako, 2.000 ale bezainbateko argitaraldia zuen.

Franco hil ostean berriro ere Kili-Kili komikia plazaratu zen, bi bertsioz, bizkaieraz zein euskara batuaz. Bizkaian hasi zen, Bilboko San Anton elizbarrutiaren babespean; Gipuzkoan, gero, Eibarko “Euskeralagunak” elkartearen eraginez; Nafarroan, ondotik, “Príncipe de Viana” erakundeari esker eta Araban, azkenik, Foru Aldundiaren laguntzaz. Oro har, 1990eko hamarkadaren amaieran 50.000 ale zabaltzen omen zituen.

Muxikan jaioa izan arren, mutikotan Bilbon hazi eta euskara ahaztu zuenez gero, Gasteizko apaiztegian berreskuratu behar izan zuen galdutako ama-hizkuntza. Sekula euskaraz izandako lehen meza eman zuen, 1959an, Atxondoko Arrazolan. Baita Vatikanoko II. Kontzilioaren osteko lehena ere, Bilbon. 1960an, beste 338 apaizekin batera, hegoaldeko lau gotzainei bidalitako aldarri-gutuna sinatu zutenetakoa izan zen.

kilikili3

1977ko lehen komiki-alea

Kilikili1

1966ko lehen alea

Bidegileak

Literaturaren Zubitegia

Auñamendi Eusko Entziklopedia

Kili-Kili, Tebeosfera

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: