Ongizatearen debaluatzea
Kontua da, ordea, Europar Batasunaren baitan euroa denez gero guztion diru bateratua, denok dugula dibisa berbera, ez ordea aberastasun berdina.
Bistan da indarrean dugun dibisa gure aberastasunaren goitik ari dela aspaldiotan, eta dibisa eta aberastasuna parekatzeko euroa debaluatzerik ez dugunez gero, gure gizartea debaluatu beharra baino ez zaigu geratzen.
Beste modu batez esanda, dirua debaluatu ezinean, geure ongizatea debaluatu beharko dugu. Txiroagoak izan beharko dugu. Aberastasun gehiago sortzeko gauza ez garen artean behintzat.
2013 urterako aurreikuspenak
Hainbatetan, zerbait interesgarri sumatzen dudanean, posta idatzi ohi dut eta noizbaiterako zerrendan gorde. Kasu honetan, ondo asko gordea iraun du antza!