Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Ongizatearen debaluatzea

Amatiño 2013/03/09 23:55
Gizarte baten diruak gizarte horren aberastasunaren pareko behar du izan. Diruaren balioa aberastasunaren goitik ari bada, dibisaren balioa murrizterik baino ez dago, balioa erreala izan dadin, egiazko aberastasunaren heinean.

Zereko zera baino zerago

Amatiño 2013/03/07 22:00
Laino guztien azpitik eta sasi guztien gainetik, Nicolás Madurok nolabait gogorarazi digu Arias Navarro, 1975eko azaroan telebistan azaldu eta esan zuenean, negar zotinka: “Españoles, Franco ha muerto”. Venezuelar lehendakariordeak hilabeteak daramatza iruzur egiten, lelokeriak esaten, jende xumea berotzen eta Chavez jainkotzen.

Katea ez da eten

Amatiño 2013/03/05 22:35
Lehendakari zelarik Patxi Lopezek “katea ez da eten” lelo ezaguna erabili zuenean, espainiar peto-petoren batek gogorarazi zion, ironiaz, esaldi hori euskal abertzaleena dela. Hala ere, esanak esan, harako leloak ba al du kolore politikorik?

Irudi erromanikoak, hormaz horma aldatuak

Amatiño 2013/03/03 12:55
Egun, mende erdi geroago, Jakako museoa da, hormairudi erromanikotan behintzat, Europakorik onenetakoa, munduko ikusgarrienetakoa beraz. Biziki merezi du sartu-irtena.

Saski Naskiren oihartzuna

Amatiño 2013/03/01 23:55
“Saski Naskiren oihartzuna” deitu ikuskizuna aurkeztu zuten Itxaso Aristizabal eta Esther Barandiaran pianojotzaileek, orain hurrengoko Miramongo matinéean. Polito asko aurkeztu ere, Euskadiko Orkestrak bere egoitzan burutu ohi duen programaren barruan.

Abentura-nobela eta tragedia-poema

Amatiño 2013/02/27 23:50
“Argo” omen da aurtengo filmik onena eta “Amor”, berriz, ingelesez ez direnen arteko onena, Oscar sariei jaramonik egingo badiegu behintzat. Horretara, garbi dago, aurrena bigarrena baino hobea omen. Bai ote?

Joño, abangoardia heldu egin da!

Amatiño 2013/02/25 23:15
Bai, hemen da, heldu da, ia berrogei urteko atzerapenaz baina abangoardia heldu egin da. Umetan abestu ohi genuen bezalaxe, Gabon gaboneta, larrosa larroseta, Sortu jaio da-ta, jo daigun krisketa!

“Txarrerako meteorologia” eta “tiempo revuelto”

Amatiño 2013/02/23 23:55
Lagunarteko afaria dela-eta, Gasteiza egin behar izan dut joan-etorria. Elurra dezente, etenik gabe mara-mara, Osintxutik hasi eta Gasteizko kaleetaraino, noranzko batean zein bestean. Tarteka-marteka autopistako seinaleek jaramonarazi didatenez: “Precaución, meteorología adversa”, “Kontuz, eguraldi nahasia” alegia. Bai ote?

Imanol Laspiur, harrijasotzaile

Amatiño 2013/02/21 23:55
Imanol Laspiur (1929-1998) indartsua zen buruz eta aieruz baina, gutxitan gogoratu arren, baita soinez ere. Mogel ikastolaren aldeko jaialdia eratu zen, 1973ko udaberrian, Ipuruan, eta parte hartzekotan prestatzen ari zen harrijasotzailearen harri-puska txantxetan hartu eta, lurretik jaso ez ezik, baita magalean bildu eta bularreraino altxatu ere. Ez zuen, ostera, bizkar gainera igotzerik izan. Janzkera ere ez zuen, egia esan, aproposena.

Arrazoi bila

Amatiño 2013/02/19 23:55
Garikoitz Aspiazu “Txerokik” esan omen du, gatazkan inolako ardurarik izan gabe ETAren ekinbidearen ondorioz kaltetuak izan diren herritar guztiei eragindako kaltea sentitzen duela. Ondoko iritziak denetarikoak izan dira. Zenbaiten ustez adierazpen hori “urrats bat ” da, “positiboa”, “oso garrantzitsua” eta "norabide onean". Beste hainbatentzat , ordea, “miseria etikoa eta morala”, "lotsagarria", "onartezina" eta “lekuz kanpokoa". Nork du arrazoia?