Hirurehun milioi urteko ondarea
Noizbait gai goriak eta sutuak igorri zituzten bi mendi horien tximiniek baino ez diraute egun. Lurrez erantzi dira eta harkaitzezko barne-tutuak geratu, begi bistan. Horietako tximinia bat ikusi ahal izatea ez da batere erraza; eta bi, bata bestearen ostean, errenkadan, zer esanik ez, benetan zail gero.
Zatia zailago gogoan izanda Anayet eta Midi d’Ossau sumendiek orain 300 milioi urte egin zutela eztanda eta Pirinioen sorrera (orogenia), aldiz, duela 40 milioi baino ez zela gertatu.
Hau da, harrigarri bada ere, iberiar eta europar plakek elkarren aurka talka egin zutenerako --eta, hartara, Pirinio mendi-katea jaiki-- Anayet eta Midi d’Ossau sumendiak nabarmen zaharrak ziren. Eta, hala ere, bi mila metro inguru altxatu ziren oso-osorik, tente potente, hankaz gora erori gabe.
Eta, geroztik, bertan diraute, zutik... ikusi nahi dituenarentzat.
Anayet tximinia (2.545 m.) eta Anayet erpina (2.559 m.), behetik gorako argazkian
Canfranc-eko "Los Arañones" mendi-taldekideak Anayet erpin-gailurrean. Atzekaldean, Anayet tximinia
Anayet eta Midi d'Ossau, 300 milioi urteko sumendien harkaitzezko tximiniak, bata bestearen ostean, errenkadan. Sekula holakorik!