Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Komertziala eta sinbolikoa ezin al dira bateragarriak izan?

Komertziala eta sinbolikoa ezin al dira bateragarriak izan?

Amatiño 2014/07/18 10:00
Auskalo zein ote den, funtsean, berdearen aldeko arrazoi nagusia: komertziala ala sinbolikoa ote?. Eta… biak elkarrekin balira? Nork esan du nahitaez kontrajarriak izan behar dutenik? Salerosketa-kontuetan ezin al dira sekula bihotza eta patrika izan, osagarriak eta bateragarriak?

Orain hurrengo, 2011-2012 denboraldian, Athleticek elastiko berdea aukeratu zuen bigarren janzkeratzat, eta hainbatek susmatu zuen, Athleticen asmo horren atzekaldean, “Euskadiren izenaz eta ordezkaritzaz jabetu nahi izana”. Baita eztabaida piztu ere, interes komertziala ala sinbolikoa ote zen.

Gero ikusi zen, ostera, hainbat denboraldi lehenago Realak ere berdez jantzita jokatu izan zuela behin baino gehiagotan, nahiz orduan inork bigarren intentziorik (are gutxiago, maltzurrik) sumatu ez.

Nik, egia esan, ez dakit zehatz-mehatz zergatik 2011-2012 denboraldian Athleticek elastiko gorri-zuri-berdearen aldeko postura egin zuen. Jakin badakit ez zela barne ika-mikarik gabeko erabakia izan, hainbatek –gehiengoak, nonbait— gustuz hartu zuen arren, beste zenbaitek –gutxiengoak, antza—bekozko ilunez ikusi zuen-eta.

Edozein modutan, jakin ere badakit elastiko hura dezente ondo saldu zela arrazoi batez zein bestez eta, ondorioz, 2012-2013 denboraldian ere diseinu eta kolore berberak jarraitu zuela indarrean, bigarren janzkera ofizialtzat. Iaz, ordea, 2013-2014 denboraldian, urdina izan zen bigarren kamiseta eta hona non, berriro ere aurten, orlegia datorren 2014-2015 denboraldirako.

Auskalo zein ote den orlegiaren aldeko arrazoirik nagusiena: komertziala ala sinbolikoa ote? Eta… biak elkarrekin balira? Nork esan du derrigorrez kontrajarriak izan behar dutenik? Erosteko orduan ezin al dira, bihotza eta sakela, sekula, eskutik joan?

 

                                                     2014 

                                                   2014-2015 denboraldirako bigarrena janzkera.

 

                                                              Elastikoa2011 

                                                   2011-2012 eta 2012-2013 denboraldietakoa

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: