Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Txaplata kanpolarrosen politikakeria

Txaplata kanpolarrosen politikakeria

Amatiño 2014/07/11 00:05
Andoni Ortuzar jeltzaleak Estatuaren eta Euskadiren arteko “kontzertu politikoa” aldarrikatu du. Alegia, Kontzertu Ekonomikoaren itun-filosofiaz baliatuz, indarrean jarriko litzatekeen hitzarmen politikoa. Ideia ez da batere berria, Daniel Innerarity filosofoak burutu zuen-eta orain dela, barrena, bederatzi urte.

Ideiak zentzuzkoa ematen du. Kontzertu Ekonomikoa (bakarrenetakoa, mundu osoan) parez pareko hitzarmena edo ituna baldin bada ekonomia arloan, zergatik formula berbera politika-esparruan ez bideratu?

Beti ere kontuan izanda ikuspegi garrantzitsu bi:

1- Karlismo foruzale eskuindarrak eta liberalismo foruzale aurrerakoiak Kontzertu Ekonomikoa onartzen baldin badute, ez al lituzke kontzertu politikoak euskal tradizio bi horien onarpena lortuko?

2- Espainiar Konstituzioak Kontzertu Ekonomikoa onesten baldin badu, zergatik ez luke kontzertu politikoa onetsi ahal izango?

Gainera, kontzertu politikoaren formulak beste onura nabarmen bi izango lituzke bere alde:

1- Euskal Autonomia Elkartea eta Nafarroa elkarrekin berdindu ahal izango lituzke.

2- Eta, aldi berean,  EAE eta Nafarroa gainerako autonomiengandik desberdinduko.

Haatik, honezkero bada proposamen hau gutxitzat, merketzat eta hiritarren eskubideen kontrako traiziotzat jo duenik. Baina, esanak esan, hainbat hamarkadatan tiroz aritzeaz gainera, ETAk ez zituela armak utziko Gernikako Estatutuak zirauneino esan zutenak (1983) eta, Gernikako Estatutuaren alde idazteagatik*, Txema Montero euren alderditik bota zutenak, txaplata kanpolarrosen politikakerietan baino ez dira aditu.

---ooOoo---

**Los medios utilizados <...> serán <...> aquellos que la mayoría social admita como legítimos en cada situación y debernán ser rehusados aquellos que por no alcanzar tal grado de legitimación son consiguientemente rechazados". Por la independencia de Euskadi. Txema Montero. Deia, 1992.06.11

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: