Dena politikoa ote?
Amatiño
2013/11/25 23:55
“Dena da politikoa” aditu diot Hedoi Etxarteri, Euskadi Irratian. Ramon Saizarbitoriak esan zuen esan Martutene ez dela “nobela politiko bat” eta nafar idazlea ez dator, antza, bat. Dena politikoa ote? Baita Peru Abarka eta Garoa ere?
Erantzun bat
Telebistak utzi dio errudunik gaiztoena izateari
Amatiño
2013/11/23 23:45
John F. Kennedy hil osteko editorialean New York Times egunkariak zera idatzi zuen: “Kennedy presidentea tiroz hiltzea etsaia akabatzeko metodo normala da, konta ezinezko programek telebistan erakusten digutenez. Trajedia hau, telebista-bortizkeriak jendearen adimen eta bihotzetzan eragindako ustelkeriaren ondorioa besterik ez da. Honek ezin du jarraitu”. Beste modu batez esanda, telebista zen erailketaren erruduna.
Ehun urtetik behin foruak kendu beharko lizkigukete
Amatiño
2013/11/19 23:55
Hamaika laguneko kataluniar taldea izan berri dugu Bizkaian, zenbait energia-industria bertatik bertara bisitatze aldera. Eta, bide batez, bi gune zehatz ezagutzeko eskaria egin dute: Guggenheim eta Gernikako Batzarretxea. Museoa ikusi nahi izana normal samarra da honelakoetan; Gernikaraino joan nahia, ostera, ez da inondik ere ohikoa.
Como ranas
Amatiño
2013/11/16 17:55
Dicen, no lo he comprobado, que si se introduce una rana en un recipiente de agua caliente, salta y escapa de inmediato, impulsada por su innato instinto de supervivencia. Por el contrario, si se mete la misma rana en una cazuela de agua fría, se pone al fuego y se calienta poco a poco hasta alcanzar el grado de ebullición, la rana permanece impasible y se cuece, incapaz de percatarse del lento pero gradual aumento del peligro, que terminará finalmente con su vida. Esta distinta actitud en un caso y otro se debe, al parecer, a que la rana tiene un mecanismo biológico capaz de captar los cambios bruscos de temperatura pero no así los que se producen lentamente.
San Mames Barria eta goria
Amatiño
2013/11/14 00:35
Aurreko larunbatean, Levanteren aurkako partidan, estreinako egon nintzen San Mames berrian. Jokoa, nahiz azkenean Athletic-ek irabazi, narrasa bezain lotsagarria. Estadioa, ostera, ederra, polita eta txukuna. Bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dut, gaur.
Zirkuak
Amatiño
2013/11/10 20:50
Seguru gero PPren donostiar egoitzaren kontra gertatua ez dela ezker abertzaleak sekula egin duen oldarkeriarik handiena, eta EH Bilduk eskubide osoa duela nahiago duen jokabidea Eusko Legebiltzarrean hartzeko; baina, zirkua zirku, herri honetan zirkugilerik handiena ezker abertzalea izan da, bere erasoak gutxiesten eta inorenak handitzen.
Dirua ez da dena, baina...
Amatiño
2013/11/07 23:40
Valentziako telebistarenak egin du, hogeitalau urte antenan iraun ondoren. Arrazoirik nagusiena dirurik eza omen da. Generalitateak ez bide du egitasmoari eusteko beste diru. Segurutik dena ez da horren erraza, horren sinplea, horren bakuna; izango da, bai, arrazoi konplexuagorik baina, zer nahi delarik, egia ere bada hedabide garestirik baldin bada egungo gizartean, telebista dela txapeldunena.
Euskal soldatak ez dira altuak, garestiak baizik
Amatiño
2013/11/03 19:36
Ez dago Debagoienako soldatez egiterik beste edonon merkeago egiten diren etxetresna berberak edo parekoak. Euskal soldaten arazoa ez da altuak direla, garestiak direla baino. Garestiegiak, jakina, egiten dutena egiteko.
“Pépinière viticole”, ardo-mintegia
Amatiño
2013/10/31 22:50
Egon al daiteke Europako Batasunaren baitan jarduera ekonomikorik lau kontinentetara esportatu arren ingelesez eta espainieraz sarrerarik ez duenik wikipedian? Horra ba, bat behintzat, bai: “pépinière viticole”. Zer ote? Ba, nahiz besterik iruditu, ez du batere zer ikusirik pepinoekin, mahatsarekin baino. Nolabait esateko, mahasti-mintegia edo.
Amaren ardurak
Amatiño
2013/10/28 12:00
Nik ez nuke sartuko Karmele Jaioren “Amaren eskuak” hamar euskal nobelarik onenen artean, baina sartuko nuke, ostera, Mireia Gabilondoren “Amaren eskuak” hiru euskal filmik onenen artean. Honek ez du esangura, besterik gabe, filma nobela baino hobea denik. Honek esan nahi du, ezer esan nahi izatekotan, euskal elertia zine ertia baino naroagoa eta landuagoa dela. Hala ere…