Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Euskara: bezeroen gogoangarri ala barne-kohesioaren indargarri?

Euskara: bezeroen gogoangarri ala barne-kohesioaren indargarri?

Amatiño 2014/12/21 15:15
“Los vascoparlantes son clientes a tener en cuenta” aitortu du Javier Maroto Gasteizko alkateak. Era honetako adierazpenak ez dituzte politikariek musu truk, ez ustean, egiten. Bistan da euskararen aldeko gizarte-mugimendua gero eta nabarmenagoa dela Araban. Zerbait baino gehiago gertatzen ari da, bai, Gasteizen.

Astebete beretsuan Lazarraga Sariak eman dizkie zenbait enpresari Arabako Foru Aldundiak eta, Gasteizko Udalaren laguntzaz, berriz, Bai Euskarari Ziurtagiriak beste hainbat denda eta lantegiri. Beti ere gizarte-ekonomia esparruan euskararen normalizazioa sustatzearren. Ezin uka, gero, euskal giroa gogotik suspertzen ari denik “zazpigarren alabaren” egoitzan.

Bi ekitaldiotan saritua izan den lantegirik ere bada: EGA Master, ekoizpen osoaren %90a bost kontineenteetako 150 herrialdetara esportatzen duen euskal enpresa, hain zuzen ere. “Merkatua globala da, eta askok hausnarketa sinplera joko dute agian, zergatik hortaz euskaraz?” galdetu diote Aner Garmendia zuzendari nagusiari. Eta honek erantzun: “Erakunde indartsuak ahulak baino hobeto posizionatuko direlako merkatuan”.

Aner Garmendiaren argudioari jaramonik egitekotan: “kanpora begira, bezeroen ikuspegitik euskararen ezagutza eta erabilera garrantzitsuak badira ere, are inportanteagoak dira barrura begira. Enpresa, saltoki eta era guztietako entitateen barne-kohesioan, lan-taldearen motibazioan, funtzionamendu egokian, pertsonen formazioan eta inplikazioan, zuzeneko eragina baitu euskarak”.

EGA Master enpresaren baitan hogei hizkuntza dira Gasteizko bertako langileek eguneroko kudeaketan erabili izaten dituztenak. Enpresa honen salpen guztien %1 baino ez da euskal merkatuan egiten eta, horretara, esan gabe doa, euskara ez da merkatu-arrazoi; baina bai, nonbait, barne-kohesioaren indargarri.

Izarne Quejigo

Izarne Quejigo (EGA Master), "Bai Euskarari Ziurtagiria" jasotzen, Javier Maroto Gasteizko alkatearen eskutik

aner-garmendia-lazarraga-sariak

Aurtengo Lazarraga Sariak

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: