Elurrak zuritu ditu mendiak
Amatiño
2014/12/09 00:05
Ez du asteburu honetan elur askorik egin, baina bai gero, aspaldiko partez, elur hotz eta lehorra. Hainbat ordu luzez elurretan aritu ostean, politto zuritu dira mila eta bostehun metrotik gorako mendateak eta gailurrak.
"Ezkur urte, elur urte" dio atsotitz batek. Baita "elur urte, gari urte" ere, beste batek. Horretara, "ezkur urte, gari urte" ote? Auskalo horrenbeste esaterik dagoen, baina ez dirudi behintzat euskal tradizioa silogismo horretaraino inoiz heldu denik.
Beste aterpe honetara bai, ordea: "Elur-melur, ez nauk hire beldur; badiat etxean arto eta egur".
Somporteko iraupen-eskiko basabidea, Biarnon
Canfranc-eko "Arañones" taldea, Somport gaineko (1.640 m.) mugan