Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Jaioko dira berriak

Amatiño 2013/12/25 22:55
Luis Aranberri zena 1908an jaio zen eta 2000an zendu. Ez zen geldirik geratzen direnetakoa eta, seguru gero, makinatxo bat gauza egin zituela, onerako zein txarrerako, mundu honetan iraun zuen 92 urte urrietan. Baina, esango nuke esan, sekula ez zukeela pentsatuko hamahiru urte geroago bere ondorengoek argazki hau ateratzerik izango zutenik. Nork esan du berraragiztatzerik ez dagoenik?

Gallastegiri zor zitzaion gorazarrea

Amatiño 2013/12/24 16:15
Gallastegi pilotariaren gaineko liburua atzo aurkeztu genuen, Coliseoan. Ez naiz ni aukerakoena ezer esateko baina, itxura guztien arabera, “oso ondo” egon omen zen dena: laburra, hunkigarria eta “neurri-neurrixan”. Horra, azkenik, aspaldidanik zor zitzaion gorazarrea.

Pilotalekuak ez dira musikatarako

Amatiño 2013/12/23 15:10
Miguel González Bastidak sarri esan ohi zuen, ironia handiz eta arrazoi osoz, pilotalekuak pilotan egiteko direla. Hala ere, horra non, azken omenaldia ere pilotalekuan egin behar izan zaion. Non bestela? Ezin gero inork eraiki ez duen aretoan egin.

Henrike Knörr “uztartzailearen” oroitzapenetan

Amatiño 2013/12/21 20:35
Aurkeztu zen atzo, Gasteizen, Carlos Aurtenetxeren “Allí (poema para Henrike Knörr)” liburuxka, non hamar hizkuntzatan biltzen den poeta donostiarrak burututako olerkia, gasteiztar euskaltzainaren oroitzapenetan.

Bikain, euskararik “behar” ez izan arren

Amatiño 2013/12/18 22:00
Hogeita hamasei erakundek jaso zuten atzo "Bikain" ziurtagiri bana Iñigo Urkullu lehendakariaren eskutik. Urrezkoa, bederatzi enpresek; zilarrezkoa, hamaseik; eta gainerakoek, oinarrizkoa. Euskalit-en bitarteko kalitate-ziurtagiri hauek nabarmendu nahi dute euskararen erabilera enpresen zein erakundeen lan-arloan.

Amets ez zen lapurteraz aritu

Amatiño 2013/12/17 00:05
Euskara batuak prestijioa galdu omen du azken urteotan. Seguru? Ez du gero inork pentsatuko 13.000 jarraitzaile sutsuren aurrean aritu zen Amets txapeldunak lapurteraz ekin zionik goiz eta arratsaldez, ezta?

Ramon Labaienen gomutaz

Amatiño 2013/12/14 23:15
Ramon Labaien hil da. HABEren, Euskadiko Orkestraren eta Euskal Irrati-Telebistaren aita, besteak beste. Baita ertzainen lehen janzkeraren estilista ere. Laurogeita bost urteko euskaldun gutxi gero, lau hizkuntzaren jabe.

Euskal enpresa, eredugarri munduan

Amatiño 2013/12/13 17:15
EGA Master industriarako esku-erreminta enpresarik nabarmenenetakoa da munduan, Ekoizpenaren %90 esportatu egiten du eta %40, berriz, suspertzear dauden herrialdeetan saldu. Merkatu hasiberri hauetako enpresarik gehienak txiki samarrak dira, familiarrak, eta EGA Master ere familiarra denez gero, liburu bat prestatu nahi izan da munduan barrena oro har, eta enpresa familiarren artean bereziki, haren ahalak eta zerbitzuak zertan diren lau haizetara zabaltzeko.

Aintza Atano III.ari, baina ez Gallastegiren kaltetan

Amatiño 2013/12/09 17:35
Juan Mari Juaristi Atano XIII.ak “En defensa de Atano III” gutuna idatzi berri du (DV, 07.12.2013). Nonbait ez ditu gustuko izan Migel Gallastegi pilotari eibartarrak egindako adierazpenak, ezta nik neure blogean (2013.11.28) idatzitakoak ere.

Artizarra

Amatiño 2013/12/07 00:00
Artizarra omen da, eguzkiarekin eta ilargiarekin batera, egunez begi bistan dauden hiru argizagietako bat. Egunsentian nabarmen ikusi ohi da, baita ilunabarrean ere. Ez da erraz asko sumatzeko batere tramankulurik behar, begiz begi ikusi besterik ez dago.