Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Bizkar Berdea, zuriz hobe

Bizkar Berdea, zuriz hobe

Amatiño 2015/07/12 21:25
Ikaragarri gero zein berdineza den mendia elurrez ala elurrik gabe. Elurrak, mendiak zuritu ez ezik, eraz eta moldez antzaldatzen ditu: maldak erraztu, aldatsak leundu, zuloak bete, harriak estali eta, oro har, zola biribildu.

Elurretan ala haizkorritan, mendia zein nabarmen aldatzen den ikusteko paisajerik adierazgarrienetakoak Candanchu inguruko Bizkar Berdeko (Loma Verde) maldak dira. Candanchu diot, nonbait kokatze aldera, baina Bizkar Berdea ez dago Aragoin, Biarnon baizik, eta, hartara, Candanchutik ikusita behintzat, “mugaz handi”, mugarik inondik ere sumatzen ez den arren.

Neguan, malda zabal-zabalak, zuri-zuriak; ezein eski-zaintzaren ardurapean ez dauden arren, arrisku handirik gabe jaitsi daitezkeenak. Udan, aldiz, hango harkaiztiak, haizpilak eta amiletak edonor izutzeko bestekoak dira. 

LomaVerdeZuria

"Bizkar Berdea", elurrez, neguan. Biribil beltzez markatua, Kontrabandistaren leizea, Espainiaren eta Frantziaren arteko mugan

LomaVerde5

Behetik gora, Kontrabandistaren leizetik hartutako argazkia. Hortik zehar larrapastaka jaitsi daitekeeniik ere...!

LomaVerde4

Barrena, bizpahiru metro elur behar, bidezidor berdea zuriz egokitzeko. 

LomaVerde2

 Candanchu, Kontrabandistaren leizetik, Espaniaren eta Frantziaren arteko muga-mugan. Hala ere, ipuin-izena behar du izan, ez dut-eta uste hor sekula kontrabandorik egin denik. Edozein  bidetatik altuegi eta urrutiegi (1.750 m.)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: