Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Lehengo lepotik

Amatiño 2014/01/31 23:00
Azken hiru hilabeteotako datuok txarrera egin ez badute ere, lehengo lepotik jarraitzen du langabeziaren bilakaerak, lar txarra alegia, Espainian batez ere. Euskal Autonomia Erkidegoko kopurua, berriz, 1998koaren pareko da.

Zaharra berri

Amatiño 2014/01/29 00:15
Aukeran, Pier Paul Berzaitzek proposatu unibertsoari bizpahiru kanta arrunt ezagun falta izan zitzaizkion, igandean, Victoria Eugenia aretoan bildu zen entzulegoaren odola pitin bat berotzeko. Memoria da zaharron altxorrik handienetakoa eta memoriak, memoria izango bada, zaharra berri eskatzen du gehienbat.

Kilker Eguna

Amatiño 2014/01/27 22:45
Gaur, urtarrilak 27, da, mundu osoan, Holokaustoaren Biktimak gogoratzeko Nazioarteko Oroitzapen Eguna. Egunkarietan begiratu besterik ez dago konturatzeko zein ahazkorra den gure memoria. Saretara jo baino ez dago jabetzeko inor gutxi gogoratu dela hartaz. Baina, inori ardura al zaizkio ba biktimak?

Eta lan-kostuengatik baino… lan-giroarengatik balitz?

Amatiño 2014/01/25 23:10
“En Gipuzkoa es hoy muy difícil acordar en el plano de la negociación colectiva. La situación en el territorio es al mismo tiempo compleja y hostil para las empresas en muchos otros ámbitos más allá del laboral. De ahí que Adegi y las mismas empresas tengan que seguir impulsando mecanismos que permitan a éstas innovar, adaptarse y ser crecientemente competitivas por encimas de las circunstancias. Es la realidad”.

Gogoa, gogoa… erdipurdiko gogoa

Amatiño 2014/01/23 23:30
Ibai Gomezek baikor asko erantzun zuen aurreko asteartean, Euskalduna jauregian, kazetariak hurrengo kopa-sailkapenaz galdetu zionean: “Le tenemos ganas al Atlético de Madrid”. Ez dut nik esango orain dela ordubeteko azken emaitza (1-0) txarrena denik baina, datorren asteazkenean, Athletic-ek bart gauean baino dezente gogo gehiago azaldu beharko du aurrera pasatu nahi izango badu.

Herri erabakitzailearen malurrak

Amatiño 2014/01/21 22:00
“Garbi baldin badugu gurea herri kolonizatua dela, erabat kontraesana da demokrazian bizi garela adieraztea” erantzun berri du Benito Lertxundik, Arriagako kontzertua dela-eta egindako elkarrizketan (Deia, 2014.01.19). Segurutik kantariak eskubide osoa du horrelakorik uste izateko eta, gitarra lepoan hartuta, uste hori han-hemenka defenditzeko. Arazoa da, ordea, uste berberorren aitzakiaz, hainbatek armak hartu izan zituela lepoan eta 800 lagun inguru hil. Gizarte-pedagogiaz sinetsiko badugu, ez dirudi unerik aproposena denik horrelako mezu arinak barreiatzeko.

… eta udalek ikurrina eseki zuten

Amatiño 2014/01/19 23:55
San Sebastian bezperan, 1977ko urtarrilaren 19an, estreinako jarri zen euskal ikurrina, hainbat udaletxe-mastatan. Zail da, 38 urte geroago, orduan bizi izan genuen giroa laburbiltzea. Zer gerta ere, ez da lorpenak bertatik bertara bizi izaterik baino hoberik, lortutakoaren balioaz jabetzeko.

Agur Jaunak… amu gisa

Amatiño 2014/01/19 16:10
Ederra gero, Gonzalez Bastidaren omenetan, Euskadiko Orkestrak Bergaran eskainitako kontzertua. Ez horren ederra, ostera, amaieran Nasturica zuzendariak egin zigun adarjotzea: “Agur Jaunak” kantarazi zigun, albait lasterren amaitzeko eta alde egiteko.

Beste kuku batek joko liguke

Amatiño 2014/01/18 21:10
Harria jasotzeko hiru baldintza nagusi behar omen dira: indarra, trebetasuna eta babesa. Enpresak abian jarriko badira ere, beste horrenbeste behar omen da: gizartearen indarra, hezkuntzaren trebetasuna eta erakundeen babesa. Honelakorik eta gehiago entzun genuen atzo, Muskizen, Marcelo Gangoiti sariaren urteroko emanaldian zehar.

Hego haizea

Amatiño 2014/01/17 23:45
Egunak daramatza hego haizeak gogotik jotzen. “Haizearen gogoa, emaztearen gogoa” omen dio esaera zaharrak. “Haizearen hegoa… surflaririk ez doa” esan beharko genuke egun.