Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Euskal Erkidegoa eta Nafarroa, %16tik beherako langabezia duten autonomia bakarrak

Euskal Erkidegoa eta Nafarroa, %16tik beherako langabezia duten autonomia bakarrak

Amatiño 2015/07/24 00:10
Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erkidegoa dira, espainiar Estatuaren baitan, %16tik beherako langabezia duten barruti bakarrak. Espainiaren batez bestekoa %22,37 da, EAErena %15,98 eta Nafarroarena %12,55 diren artean.

Langabezia, apurka-apurka eta emeki-emeki, beherantza doa, astiroen Euskal Autonomia Erkidegoan (%15,98) murrizten ari den arren, hain zuzen ere.

Nafarroan eta Espainian, nolabait esateko, 2015eko bigarren hiruhileko honetako azken datuak 2011 urtekoak baino hobeak diren artean, EAEkoak ia 2012koak bezain txarrak dira eta 2013koak baino eskastxoagoak.

Edozein modutan, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroa dira, espainiar Estatuko autonomien artean, %16tik beherako langabezia duten administrazio-barruti bakarrak.

PARO 1981-2015 (2)

MAPA PARO

Zuritan, %18tik beherako langabezia duten autonomia-barrutiak. %16tik behera, berriz, euskal eremua besterik ez.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: