Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Euskal girotan eibartarrik gehien bildu duen ekintza

Amatiño 2015/05/06 07:30
Maiatzaren 30ean berrogeita hamar urte beteko dira Lehen Umeen Euskal Jaia antolatu zela Eibarren. 1965ean Arrate Elkartearen zuzendaritzakoa nintzenez, hainbatek galdetu izan dit nolatan sortu ote zen, Eibarren hain zuzen, gerra osteko haur euskal jairik lehena edo lehenetakoa. Jakin beharko nuke, baina ez naiz gogoratzen.

Lantegi-eraikinik politena

Amatiño 2015/05/03 12:00
Auskalo zein ote den Euskal Herriko eraikinik politena. Ezagunena, segurutik, Guggenheim Museoa. Baina, nire ustez, lantegi-eraikinik politena behintzat, bereziena, ederrena, berriena... Galarretako (Hernani) Orona-Ideo deritzana. Eta oso jende gutxik ezagutzen du, ez dago-eta, euskal hiritarrik gehienontzat, bidegurutzerik urratuenean.

Omenkako hobekuntzak ez du langabeziarik murriztu

Amatiño 2015/04/30 22:00
Langabeziaren emaitzok ezer gutxi aldatu dira azken hiru hilabeteotan, Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan zein Espainian. Datu makroekonomikoak txukuntzen ari omen dira, merkatua berpizten eta han-hemenkako itxaropenak mamitzen. Baina, betiko baina, omenkako hobekuntzak ez du langabeziarik murriztu.

Industria, Bizkaiaren motorra. Bizkaiarena soilik ote?

Amatiño 2015/04/28 16:00
Ezkerraldeko bost enpresaren (La Naval, Eroski, Tecuni, Petronor eta Precicast) zuzendariak bildu dituzte Barakaldon, 150 lagunen aurrean, “Ezkerraldeko ekonomiaren garapenerako gakoak” elkarrekin aztertzeko. Esandakoa laburbiltzekotan, harako gakoak honako hauek lirateke: teknologia-garapena, energia-eraginkortasuna, ingurumen-iraunkortasuna, lanbide-heziketa, ingelesa menderatu beharra eta, behin eta berriz, egoera berrietara egokitzen asmatzea. Gako guztiz garrantzitsuak eta zentzuzkoak, segurutik. Baina, Ezkerraldeko ekonomiari ez ezik, euskal ekonomia osoari ere legozkiokeenak ez ote?

Berrikuntza: teoria eta praktika, filosofia eta enpresa

Amatiño 2015/04/26 17:25
Daniel Innerarity, Politika eta Gizarte Filosofiaz katedraduna, eta Aner Garmendia, EGA Masterren zuzendari nagusia, elkarrekin bildu ziren aurreko ostiralean, Iruñean, berrikuntzaren teoriaz eta praktikaz, hurrenez hurren, jendaurrean aztertzeko.

Dinamitaz suntsitutako herria

Amatiño 2015/04/23 22:20
Cenarbe (1.200 m.) herriaren historia dekretuz amaitu zen (BOE, 1966.11.26), Esako urtegiaren egitasmoarekin batera, lur-higadura ekiditzeko (eta, horretara, erosio-lurrez urtegia lohiz ez betetzeko), haranburuko goi-maldetan pinua landatzea erabaki zenean. Nahi bezala, pinuak erosioa uxatu zuen, baina baita baratzeak, larreak, abereak eta… ondorioz, ezin bestean, biztanleak ere.

Arizmendiarrietaren arrakasta

Amatiño 2015/04/20 12:00
Jose Maria Arizmendiarrietaz (Markina, 1915 – Arrasate, 1976) gainera, ba al da munduan beste inor 75.000 langileko enpresa-taldea, banketxea eta unibertsitatea sortarazi dituenik? Segurutik hiru ekintza hauek ez dute balio, besterik gabe, inor santutzat jotzeko baina… nabarmen apartekotzat bai, ezta?

Pentsatzen dena esan ala ez esan

Amatiño 2015/04/17 23:35
Bizkaitarrak eta gipuzkoarrak “vienen a quitar los puestos de trabajo de aquí” salatu omen dute PP alderdiko zenbait arabar burukidek. Itxura denez, Araban “hay menos euskaldunes y eso supone una barrera enorme para que los alaveses puedan acceder a la Administración”.

Mendia

Amatiño 2015/04/14 22:00
Ez dut uste mendizale amorratua izan behar denik Donostiako San Telmo Museoan dagoen “Mendia” erakusketa gustura ikusteko. Historia handia hamaika historia txikiz osatu ohi da, eta azken ehun urteotako euskal puzzlearen hainbat piezak zer ikusirik dute mendizaletasunarekin.

Euskaldunok gara problema Euskal Herrian

Amatiño 2015/04/11 18:50
Jose Migel Barandiaranek esan zuenez, izenik duen oro izan bada. Eta alderantziz galdetuko bagenu… izenik ez duenik ba al da? Euskal Herrian bai, behintzat, euskaraz ez dakien “euskalduna” identifikatzeko terminorik gabe jarraitzen dugu-eta, gehienak izan arren. Ibai Iztuetak ironia handiz dioenez, problemek izenak dauzkate; izenik gabe, ez dago problemarik.