Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Aketegiko talaiatik

Aketegiko talaiatik

Amatiño 2015/12/15 15:35
Igandean Aketegi puntan agertu nintzen… ustekabean. Nahiezta, esangura dut. Aizkorri gainera heltzeko asmotan tapa-tapa Urbiatik atera eta, bistan denez, okerreko bidezidorra hartu. Hogeita bost urte joan dira atzenengo aldiz bertaratu nintzetik eta, hogeita bost urteren bueltan, hankak burua baino arinago, nonbait.

Aizkorri

Artez arte gora jo eta... Aketegin (1.548 m.) amaitu, Aizkorri (1.528 m.) aldera egin beharrean. Hala ere, hurrago bai, baina hogei metro gorago.

Oker ez banago, 1990. urtea zen. Hamar betetzen ziren euskal espedizioa Everest gailurrera heldu zela (1980) eta, estreinako euskal igoera hura ospatzeko, Martin Zabaleta, Juan Ignacio Lorente eta beste hainbat mendigoizale mitikorekin batera Aizkorriraino igotzeko abagunea izan genuen hainbatek. Gogoan dut, taldekideok joan-etorri batto egin genuen bitartean, Martinek mendilerro osoa zeharkatu zuela tontorrik tontor.

Duela 25 urte udaberria zen eta lanbrotsu. Aurreko igandean, aldiz, abendua eta eguzkitsu, nahiz haize zakarrak Zegama aldetik izugarri bortitz jo. Eguzki faltsua gero, gezurtia, eguzki hotza.

Maldan gora, berriz, tiro-hotsa barren-barrenean. Zelan arraio izan ote daiteke eskopeta-soinua Gabon bezperetan, non eta Urbiako Natura Parkean? Partzuergoaren araiar basozainak nafar euskaraz zehaztu zidanez, Urbian ez baina bai, ostera, Oltzako zuhaiztietan. Eta ez txoritan, basurdetan baizik. Basurdetan!

Basurde-gaztarik ba al da?

 

Urbia Oltza

 

Urbia eta Oltza, Elgea eta Aizkorriren artean

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: