XVII. mendeko inauteri-literatura italiarra, bizkaierarik mozorrotuenean
Amatiño
2024/02/04 15:00
“BERTOLDA’REN Maltzurkeri zurrak eta BERTOLDIN’EN Txaldankeri barregarrijak” parerik gabeko liburua da. Giulio Crocek 1620 urtean italieraz argitaratua eta Garro’tar Bernarta “Otxoluak”, 1932an, Sabino Aranaren eskolako bizkaieraz “euzkeralduta”. Nahiz borondaterik zintzoenaz izan, sekula egin behar izango ez litzatekeenaren adibide esanguratsua.
Erantzunik ez
Paraleloak infinitoan baino ez dira elkartzen
Amatiño
2024/01/28 09:00
Axularrek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa elkarrekin zerrendatu zituen “Gero” (Bordele, 1643) maisulanaren hitzaurrean. Lau mende geroago, auskalo zer ote diren hiruak baina ez, nonbait, auzokideak, paraleloan ari diren lerroak baizik. Teoriaz, noizbait eta nonbait elkartuko diren lankide publikoak bai, baina infinitoan.
Ipurtargiak antzokian
Amatiño
2024/01/23 09:40
Anfiteatrotik behatu baino ez dago konturatzeko, besaulki-patioan eserita daudenen artean zenbatek kontsultatu ohi duen telefonoa, eszenan ikuskizunak bere kasa darraien bitartean. Eta ez dira gazteak.
Garunaren enigma
Amatiño
2024/01/18 11:00
Ezagutzen dugun objekturik konplexuena da giza garuna… gure esperientzia kontzientearen sarea… eboluzioaren mugarririk handienetakoa… unibertsoa ulertzeko aukera ematen diguna… Bai, baina, zer da garuna? Nola funtzionatzen du?
Iñaki Beobide zendu da
Amatiño
2024/01/14 23:35
Iñaki Beobide* (Zumaia, 1934) hil da gaur. Gerra osteko euskal kulturgintzaren aurrenengo ekoizlea. Euskal antzerki, kanta, argitalpen, bertso, dantza, komiki, bikoizketa zein telebista zordun zaizkio. Disziplina horien guztien aitzindariek nork bereari ekin ziotenerako, Iñakik urteak zeramatzan hartan.
Mende erdi geroago, antropofagia ez dago zalantzan
Amatiño
2024/01/13 12:30
Komunikazio aldetik balantzarik egitekotan, mende erdi geroago esan daiteke Andeetako hegazkin-istripua ez genuela gaur egun gogoan izango biziraunleek zer jan zuten jakin izango ez bagenu (1), nahiz orain eztabaida antropofagiaz ez izan… maskulinotasunaz baizik.
Bernsteindarren amodio-historia: foilletoia benetakoa, konplexua eta sinesgarria denean
Amatiño
2024/01/08 15:46
Mundiala, Bradley Cooper Leonard Bernstein gisa, eta inondik ere ezin bigarren mailan utzi Carey Mulligan, Felicia Montealegre emaztearenak egiten. Nabarmen gero, artea, txinpartak, distira eta narzisismoa senar kanpolarrosak jarri zituela, baina zentzua, oreka, pazientzia eta maitasuna, aldiz, emazte kementsuak.
Noelak: arrantzaleentzako bertso barrokoak
Amatiño
2024/01/05 10:35
Euskal literatura klasikoak Eguberriaz eman duen idazlanik berezienetakoa da Ziburuko Joanes Etxeberriren “Noelak”. Batetik, aurrenetakoa delako; bestetik, sarrien berrargitaratua; eta, gainera, arrantzaleentzat burutua izan arren, barrokoena. (1)
Euskal Herriko musika sinfonikoak badu harrobirik
Amatiño
2023/12/31 21:20
Abenduaren 30etik urtarrilaren 4ra bitartean, Euskal Herriko Gazte Orkestrak urteroko Gabonetako kontzertu-andana eskaintzen dihardu Tolosan, Donostian, Gasteizen zein Bilbon, Unai Urretxo* ikasle-ohiaren zuzendaritzapean.
Mileiren iraultza: urrezko azenarioa, burdinezko motozerra eta zilarrik gabeko etorkizuna
Amatiño
2023/12/29 14:10
Javier Mileik ez zituen soilik irabazi orain hilabeteko hauteskundeak, baita azken berrogei urteotako peronisten eta antiperonisten arteko konfrontazio-joko binario historikoa irauli ere. Argentinaren azken zortzi hamarkadotako historia ez dago ulertzerik peronismoa kontuan hartzeke.