Errealismo mingotsa
Amatiño
2026/10/20 00:20
Kulturkliken agendaren arabera, barrena hamazazpi herritan (1) programatu da bart, Euskal Herrian zehar, Igor Legarreta zuzendariaren “Inurri itsuak” filma (2026). Lau astebete aurkeztu zela eta indarrean dirau, arrakastatsu nonbait.
Erantzunik ez
Adimen Artifizialak, “biztuz” zein ugalduz, gaindituko bagintu?
Amatiño
2026/10/16 08:00
Adimen Artifizialaren garapenak eztabaida sakona piztu du zientzialarien artean. Batzuek diote AAk ez duela inoiz "arimarik", "nitasunik" edo "biziraupen-senik" izango, biologiaren ondorio direlako. Beste batzuek, aldiz, uste dute AAk gizateriaren bilakaera alda dezakeela, bio-ingeniaritza eta nerbio-sistema ezagutzearen bidez. Luzera gainditu gaitzakeenik uste duenik ere bada.
Aberria, alderdia, Okendo almirantea eta Unamuno igarlea
Amatiño
2026/10/13 17:15
Sabino Arana agertu arte ez zen Euskal Herrian ez “aberririk” eta ez “alderdirik”. Ez naiz, zehatz, politikaz ari, euskal nomenklaturaz baino. Nahiz Joseba Agirreazkuenaga historialariak esan bezala, Aranak egin zuen “euskara egitasmo politikoa bihurtu” (1).
Handitzeaz gainera, ardatzez aldatu eta orekaz berritu. Bertan Bilbo!
Amatiño
2026/10/10 14:50
Bilboko Arte Ederren Museoaren eraikina 1945ean ireki zen, eta belaunaldi hartakoak garenontzat erabat harrigarria da azken egunotan aurkeztutako eraberrikuntzak erakarri duen aldaketa. Ez neurriz, kanpo-itxuraz edo begibistako goi-estaldura berriaz, barne-aldaketak eragin duen iraulketaz baino.
Euskara, ialgi hadi Adimen Artifizialera
Amatiño
2026/10/07 08:15
Adimen Artifizialeko programak unibertsalak dira. nazioarteko merkatu globaletan aritzeko xedeaz, plataforma handi-manditan burutuak. Baina hona non, gure Zero Kilometro honetan alegia, sortua den Latxa deritzan AA euskal erabiltzailea.
Garaikideak izatearen garrantzia
Amatiño
2026/10/03 01:05
Orain 3.500 milioi urte ez zen bizitzarik gurean. Behar bada, 3.500 milioi urte barru ere ez da izango. Hartara, kontua ez da, soilik, hor kanpoan bizitzarik egon den, dagoen edo egongo den, baizik eta garai berean bat etorri ote gaitezkeen ala ez. Garaikideak izan ala ez.
Erantzunik gabeko erantzuna
Amatiño
2026/09/30 09:55
Joan dira 25 urte, Juan Luis Arsuaga peleontologoak “La especie elegida. La larga marcha de la evolución humana” argitara eman zuenetik (1). Geroztik burutu ditu 21 dibulgazio-entsegu, zeinetatik bost (2) oinarrizkotzat jo izan dituen egileak berak, giza-bilakaeraren nondik norakoa ulertzera heltzeko bidean.
Le faux Soir, lehen hackeo... analogikoa
Amatiño
2026/09/29 09:00
II. Mundu Gerran zehar, 1943ko azaroaren 9an, Belgikako erresistentziaren “Front de l’Indépendance“ taldeak sekulakoa lortu zuen: alerik gehien saltzen zuen “Le Soir” (1) egunkariaren banaketa berandutu eta, haren ordez, kopia faltsuaren 50.000 ale kioskorik kiosko aurretik zabaldu.
Administrazioa bertakotu
Amatiño
2026/09/25 13:45
Diktadura garaian administrazio publikoa ez zen euskaldunok amesten genuen lanpostua. 1979etik aurrera berreskuratutako erakunde demokratikoekin batera, Jose Luis Lizundia Euskaltzaindiaren idazkariordeak gazte jende euskalduna animatu zuen funtzionario izatera.
Krakobian ez dute gogoan bertako kristoa bizargabea denik
Amatiño
2026/09/23 09:15
Azitaingo kristo bizargabea ez dugu eibartarrok erraz saltzeko, 1969 urtean Manuel Lekuona euskaltzainburu (1) zenak hiru semaikoko sakristia-zulotik atera, aurpegia garbitu eta ez zela jatorriz bizarduna (2) esan zigunetik. Hara non, Krakobia eta Lezokoarekin (3) batera, Eibarkoa den, munduan, bizargabekorik bakarrenetakoa (4).
