Emakume enpresariak
Hau guztia Dionisio Aranzadi Deustuko Unibertsitateko errektore-ohiak idatzi zuen “El arte de ser empresario” saiakeran (1992). Eta ezarri: “Honezkero enpresa-masterra egiten ari diren ikasleen erdiak emakumeak dira. 2010eko hamarkadan lanean hasiko dira, eta 2020etik aurrera emakumeek erabaki-organoak partekatuko dituzte.
Aranzadik orain 35 urte esandakoaz gogoratu naiz, Rosa Carabel Eroskiko CEOak aldarrikatu duenean “berdintasuna enpresen agendan” jarri beharra eta Amaia Gorostiza Eibar futbol taldeko presidenteak karguari utzi dionean.
Eibar futbol taldea da Debabarrengo gizarte-erakargarritasunik handienetakoa duen enpresa, eta Mallabian inoizko kirol-instalazioak eraiki dituena. Dena apal, talde-lanean, ezer berezirik egin izan ez balu bezala eta, alde egin duenean, guztiak negarrez lagata.
