50. Euskal Jaixan aurkezpena
Urteurren borobila izango da aurtengua: Eibarko Euskal Jaixak 50 urte beteko dittu. Ediziño berezixa hortaz, egitarau zabalekua, parte-hartze haundikua (400 dantzari eibartar Untzagan), eta historixa luze horri hainbat kiñu egingo detsazena.
Gaur (eguaztena 27) izango da aurkezpena Coliseuan, 19.00etan.
Baina ez da aurkezpen ekitaldi soil bat izango. Kartela eta egitaraua jende-aurrian aurkeztiaz gainera, 50. urteurrena ospatzeko egin dan liburua aurkeztuko da. Eta liburu horrekin batera, Euskal Jaixan 50 urteko historixia batzen daben 45 minutuko dokumentala ikusteko aukeria be eukiko dogu. Noticias de Gipuzkoak atara dau gaur bertan horren inguruko informaziñua.
- Liburua ...eta kitto! elkarteko Jose Luis Gorostegik egin dau, eta 50 urtiotako historixia eta argazkixak batzen dittu.
- Dokumentalerako elkarrizketak eitten ni neu ibili naiz. Ane Sarasketak lagundu desta gidoia idazten eta berak sartu dau ahotsa. Eta Badihardugu Elkarteko Haizea Odria arduratu da ediziño eta montaje guztiaz.
- Kartelak be historixia daka: 1965eko lehenengo Euskal Jaiko karteleko irudixa berreskuratu da, Sagalak 1965ian egindako irudixa.
Hortxe, ba, aurrerapena!
Anfibioen metamorfosia: zapaburutik igelera
Eibar inguruan igel arrautzak eta zapaburuak hartu genituen, eta etxean hazi genituen igel bihurtu arte. Hauxe da 5-6 aste horiek laburbiltzen dituen bideoa.
Datu gehigarri batzuk:
- Eguneraketa (2015-04-24): etxean izan ditugunak baso-igel gorriak dira, Rana temporaria.
- Hasierako potzuan 5-6 zapaburu handi eta 30 arrautza inguru jaso genituen. Gerora, beste potzu batetik, beste 3-4 zapaburu gehitu genituen. Prozesu osoak 6 aste inguru iraun zituen. Ustez, behintzat, ez zitzaigun zapabururik hil.
- Tarteka ura aldatzen genien, baina ez dena batera (bideoan garbi ikusten ez den arren). Tarteka, ontzia garbitzeko ere aprobetxatu genuen. Estetika kontua: ez dut uste zapaburuei ardura zitzaienik (ziurrenik, zikinxea nahiago).
- Ontzian sortzen diren algak (ia) nahikoa dira zapaburuak elikatzeko. Dena dela, lantzean behin, arrainentzat saltzen duten jateko pixkat ere botatzen genuen. Baina oso-oso gutxi! Lasai, zapaburuak ez dira gosez hilko; aldiz, jateko larregi botata, beharbada bai.
- Anfibioak izaki bitxi eta erakargarriak dira, euren bizimodu "bitar" horrek (erdi-uretako, erdi-lehorreko) ematen dizkien ezaugarriak direla eta. Arrautzetatik jaiotzen dira eta uretan igarotzen dituzte lehenengo asteak. Gutxinaka, aste batzuetako prozesuaren ostean (metamorfosia) bizimodu lehortarrera egokitzen joaten dira, nahiz eta ia beti ingurune heze edo urtarren inguruan bizi behar diren.
- Metamorfosi horretan, gorputza erabat eraldatzen dute. Igelaren kasuan, esate baterako: arnas-aparatua aldatzen da (kanpo-zakatzak edo brankiak dituzte hasieran, barne-zakatzak ondoren, birikak amaieran); hankak agertzen zaikie (lehenengo atzekoak; gero aurrekoak); buztana desagertzen zaie; lokomozioa ere aldatu egiten da, buztanarekin igeri egitetik hanken bidez mugitzen hasi arte.
- Prozesuak ez du beti denbora bera irauten. Asko aldatu daiteke espeziearen eta baita uraren arabera ere (ezaugarriak, tenperatura...).
- Igelak askatu genituenean, guztiak ez zeuden prozesuaren une berean. Batzuk ia-ia igel ziren; beste batzuk oraindik aurreko hanken faltan; gutxi batzuk oraindik zapaburu. Izan ere, zapaburu guztiak ez dira igel bihurtzen.
- Disclaimer: ez daukat ideia handirik anfibioen inguruan. Hala ere, gure borondate onenarekin egin dugu, eta helburu nagusi batekin: haurren artean naturarekiko zaletasuna eta errespetua sustatzea. Barkatuko digute herpetologoek eta zapaburuen senideek.
Metamorfosia mirari moduko bat da, naturak eskaintzen dizkigun mirari horietako bat, eta ikusgarria da prozesua bere osotasunean jarraitu ahal izatea. Hala ere, etxean antzeko zerbait egin aurretik, kontuan izan anfibio espezie gehienak arriskuan daudela eta legez babestuta. Zaindu natura!
Hegazti negutarren jarraipena, 2014-2015 #SACIN
SEO elkarteak urtero antolatzen du SACIN programa, hegazti negutar arrunten jarraipena egiteko. Helburua da negua Espainian igarotzen duten hegaztien jarraipena egitea, eta populazioen gora-beherak aztertzea.
Programan parte hartzeko, aztertu nahi duzun ingurua aukeratu behar duzu (nire kasuan WN4080 laukia) eta inguru horretan 500 metroko 8 ibilbide zehaztu. Ahal bada, 8 ibilbide horiek zure kuadrikula horretako habitaten adierazle izan behar dira. Behin ibilbideak aukeratuta, neguan zehar bi bisitaldi egin behar dira (abendutik otsailera), eta 8 ibilbide horietan ikusi eta entzuten diren hegazti guztiak kontatzen dira. Ibilbide bakoitza 15 minutuan egin behar da; guztira, 2-3 orduko lantxoa.
Nire kasuan, etxetik irten eta Kalamua tontorrera igotzen naiz, ia-ia zuzenean, ondorengo 8 ibilbide eta habitatak aztertuta:
- Auzoa edo herriaren kanpoaldea
- Herrigunea
- Baso mixtoa
- Baserri inguruko landazabalak (2)
- Pinadiak (2)
- Mendialdea
Aurten (2014-2015) ikusitako hegaztiak hauexek izan dira. Guztira 30 espezie (abenduan 26 espezie eta 155 txori; otsailean 21 espezie eta 109 txori). Ugarienak, espero zitekeen bezala, txantxangorria, kaskabeltza, zozoa, hormatxoria, txepetxa, belea, txitxia... Hedadurari dagokionez, duda barik, txantxangorria errege, aztertutako 16 ibilbideetatik 14tan agertu delako.
Urtebeteko datuek ez dute informazio handirik ematen, hala ere. Kontua da ibilbide berdina hainbat urtez egitea eta, horrela, jasotako datuak alderatu ahal izatea (laukiaren serie historikoarekin, eta beste lauki batzuekin). Nire kasuan lehenengo urtea izan da; esango dizuet 8-10 urte barru.
Hemen 2014-2015 neguko datu guztiak:
ex | trans | ex | trans | trans.total | ||
Anas platyrhynchos | Basahatea (aratia) | 5 | 1 | 5 | 1 | 2 |
Phalacrocorax carbo | Ubarroi handia | 2 | 1 | 1 | ||
Buteo buteo | Zapelaitza (abendua) | 2 | 2 | 2 | ||
Columba livia domestica | Etxusoa | 12 | 2 | 1 | 1 | 3 |
Picus viridis | Okil berdea | 4 | 2 | 1 | 1 | 3 |
Garrulus glandarius | Eskinosoa (eskilasua) | 1 | 1 | 2 | 2 | 3 |
Corvus corone | Belea | 9 | 4 | 6 | 4 | 8 |
Ptyonoprogne rupestris | Haitz enara | 2 | 1 | 1 | ||
Lophophanes cristatus | Amilotx mottoduna | 5 | 2 | 3 | 1 | 3 |
Parus major | Kaskabeltz handia (burubaltza) | 15 | 5 | 12 | 4 | 9 |
Periparus ater | Pinu kaskabeltza | 6 | 2 | 2 | ||
Aegithalos caudatus | Buztanluzea | 5 | 1 | 1 | ||
Sitta europaea | Garrapoa (okiltxorixa) | 1 | 1 | 1 | ||
Certhia brachydactyla | Gerritxoria (katanarra) | 1 | 1 | 1 | 1 | 2 |
Troglodytes troglodytes | Txepetxa | 10 | 6 | 4 | 4 | 10 |
Regulus ignicapilla | Erregetxo bekainzuria (piñu-txorixa) | 3 | 3 | 3 | ||
Phylloscopus collybita | Txio arrunta (txirixua) | 2 | 2 | 2 | ||
Prunella modularis | Tuntun arrunta (txoribaltza) | 2 | 2 | 2 | ||
Erithacus rubecula | Txantxangorria | 17 | 8 | 16 | 6 | 14 |
Saxicola rubicola | Pitxartxarra (txinbo karkarra) | 1 | 1 | 1 | ||
Turdus merula | Zozoa | 12 | 5 | 13 | 4 | 9 |
Turdus philomelos | Birigarroa | 4 | 3 | 3 | ||
Turdus iliacus | Birigarro hegagorria | 2 | 1 | 1 | 1 | 2 |
Turdus viscivorus | Garraztarroa (kaztarrua) | 2 | 1 | 2 | 1 | 2 |
Motacilla alba | Buztanikara | 1 | 1 | 1 | ||
Anthus pratensis | Negu txirta (txitxixa) | 18 | 3 | 4 | 2 | 5 |
Fringilla coelebs | Txonta (parandia) | 7 | 4 | 9 | 3 | 7 |
Pyrrhula pyrrhula | Gailupa (frutabatzailia) | 2 | 1 | 1 | 1 | 2 |
Carduelis carduelis | Kardantxiloa | 1 | 1 | 1 | ||
Passer domesticus | Txolarrea (hormatxorixa) | 15 | 2 | 14 | 3 | 5 |
155 | 109 |
Argazkia: Wikipedia
2014an zehar ikusitako hegaztien zerrenda #eBird
Aurreko batean aipatu nuen bezala, azken hilabeteetan eBird aplikazioa erabiltzen hasi naiz ikusitako hegaztien behaketak gordetzeko. Zer eta non ikusi dudan (gutxi gora-behera, behintzat). Aplikazio zoragarria da, lehengo egunean azpimarratu nuen bezala.
eBird-ek ematen dituen aukeren artean dago, esate baterako, zure behaketen laburpen edo txostenak egitea. Eta hortxe, ti-ta eman dit, 2014an ikusitako hegaztien laburpena.
- Espezieak: 202
- Hegazti kopurua: 15.887
- Hilabeterik ugariena: urria (111 espezie)
- Behaketa egunak: 53 (ez derrigor txoriak ikustera espresuki egindako bisitak)
Harrigarria, 202 espezietako hegaztiak ikusi omen nituen iazko urtean zehar. Guztira 15.000 txori baino gehiago (ziurrenik dexente gehiago, baina horiek dira apuntatu nituenak). Egia esateko, ez dakit asko edo gutxi den, ez daukadalako aurreko urteetako daturik, baina harrituta geratu naiz: 200dik gora espezie urte betean? Txorizale aditu eta arituen kopuruak urrun egongo dira, baina ahalegin berezirik egin barik hainbeste espezie ikusi daitekeenik... ni neu ere harrituta geratu naiz. Ibilean zabiltzala ez zara konturatu ere egiten, baina apurka apurka, horra zerrenda luzea. Gure ingurua ere aberatsa dela, alajaina!
Izan ere, gehien-gehientsuenak Euskal Herrian ikusitako txoriak dira, nahiz eta oporraldietan Espainiara (bereziki) eta Kataluniara egindako joan-etorriek ere gehitu dituzte makinatxo bat espezie zerrendara (gurean nekez ikusten direnak). Ea 2015ean datuak zehatzago jaso eta aztertzen ditudan.
Aurreko urteetan ere antzera ibiliko nintzen, diot nik, baina datuak paperean apuntatzeak horixe dauka, ez dakizula zer idatzi duzun apaletan pilatzen diren blok txiki horixkatu horietan. Orain bai. Baina tira, ez daukat garbi "konputatu" behar hori ere onerako ote den; ez dut ulertzen ornitologia konpetizio moduan, eta txorizaletasuna ere horrantz ote doan, gizarteko beste hainbat kontu moduan... Baina hori beste istorio bat da.
Momentuz, hemen 2014an ikusitako espezieen zerrenda. Izenak gaztelaniaz eta latinez, eBird-ek ematen dituen moduan.
Ánsar común - Anser anser |
Barnacla cariblanca - Branta leucopsis |
Cisne vulgar - Cygnus olor |
Cisne negro - Cygnus atratus |
Tarro blanco - Tadorna tadorna |
Ánade friso - Anas strepera |
Silbón europeo - Anas penelope |
Ánade azulón - Anas platyrhynchos |
Cuchara común - Anas clypeata |
Ánade rabudo - Anas acuta |
Cerceta común - Anas crecca |
Pato colorado - Netta rufina |
Porrón europeo - Aythya ferina |
Porrón moñudo - Aythya fuligula |
Serreta mediana - Mergus serrator |
Malvasía cabeciblanca - Oxyura leucocephala |
Perdiz roja - Alectoris rufa |
Colimbo grande - Gavia immer |
Zampullín común - Tachybaptus ruficollis |
Zampullín cuellirrojo - Podiceps auritus |
Somormujo cuellirrojo - Podiceps grisegena |
Somormujo lavanco - Podiceps cristatus |
Zampullín cuellinegro - Podiceps nigricollis |
Podiceps sp. - Podiceps sp. |
Flamenco común - Phoenicopterus roseus |
Pardela mediterránea - Puffinus yelkouan |
Cigüeña blanca - Ciconia ciconia |
Alcatraz atlántico - Morus bassanus |
Cormorán grande - Phalacrocorax carbo |
Cormorán moñudo - Phalacrocorax aristotelis |
Avetoro común - Botaurus stellaris |
Avetorillo común - Ixobrychus minutus |
Garza real - Ardea cinerea |
Garza imperial - Ardea purpurea |
Garceta grande - Ardea alba |
Garceta común - Egretta garzetta |
Garcilla bueyera - Bubulcus ibis |
Martinete común - Nycticorax nycticorax |
Espátula común - Platalea leucorodia |
Águila pescadora - Pandion haliaetus |
Alimoche común - Neophron percnopterus |
Buitre leonado - Gyps fulvus |
Culebrera europea - Circaetus gallicus |
Águila calzada - Hieraaetus pennatus |
Aquila sp. - Aquila sp. |
Aguilucho lagunero occidental - Circus aeruginosus |
Aguilucho pálido - Circus cyaneus |
Gavilán común - Accipiter nisus |
Milano real - Milvus milvus |
Busardo ratonero - Buteo buteo |
Rascón europeo - Rallus aquaticus |
Gallineta común - Gallinula chloropus |
Focha común - Fulica atra |
Grulla común - Grus grus |
Cigüeñuela común - Himantopus himantopus |
Avoceta común - Recurvirostra avosetta |
Ostrero euroasiático - Haematopus ostralegus |
Chorlito gris - Pluvialis squatarola |
Avefría europea - Vanellus vanellus |
Chorlitejo patinegro - Charadrius alexandrinus |
Chorlitejo grande - Charadrius hiaticula |
Chorlitejo chico - Charadrius dubius |
Andarríos chico - Actitis hypoleucos |
Andarríos grande - Tringa ochropus |
Archibebe oscuro - Tringa erythropus |
Archibebe claro - Tringa nebularia |
Andarríos bastardo - Tringa glareola |
Archibebe común - Tringa totanus |
Zarapito trinador - Numenius phaeopus |
Zarapito real - Numenius arquata |
Whimbrel/Eurasian Curlew - Numenius phaeopus/arquata |
Aguja colinegra - Limosa limosa |
Aguja colipinta - Limosa lapponica |
Vuelvepiedras común - Arenaria interpres |
Correlimos gordo - Calidris canutus |
Combatiente - Calidris pugnax |
Correlimos zarapitín - Calidris ferruginea |
Correlimos de Temminck - Calidris temminckii |
Correlimos común - Calidris alpina |
Correlimos menudo - Calidris minuta |
Correlimos sp. - Calidris sp. (peep sp.) |
Agachadiza chica - Lymnocryptes minimus |
Agachadiza común - Gallinago gallinago |
Charadriiforme sp. - Charadriiformes sp. |
Gaviota tridáctila - Rissa tridactyla |
Gaviota reidora - Chroicocephalus ridibundus |
Gaviota cabecinegra - Ichthyaetus melanocephalus |
Gaviota patiamarilla - Larus michahellis |
Gaviota del Caspio - Larus cachinnans |
Gaviota sombría - Larus fuscus |
Gavión atlántico - Larus marinus |
Pagaza piconegra - Gelochelidon nilotica |
Fumarel cariblanco - Chlidonias hybrida |
Charrán común - Sterna hirundo |
Charrán patinegro - Thalasseus sandvicensis |
Ganga ibérica - Pterocles alchata |
Ganga ortega - Pterocles orientalis |
Paloma bravía - Columba livia |
Paloma zurita - Columba oenas |
Paloma torcaz - Columba palumbus |
Tórtola europea - Streptopelia turtur |
Tórtola turca - Streptopelia decaocto |
Tórtola senegalesa - Streptopelia senegalensis |
Cuco común - Cuculus canorus |
Mochuelo europeo - Athene noctua |
Vencejo real - Apus melba |
Vencejo común - Apus apus |
Martín pescador común - Alcedo atthis |
Abejaruco europeo - Merops apiaster |
Abubilla - Upupa epops |
Torcecuello euroasiático - Jynx torquilla |
Pico menor - Dendrocopos minor |
Pito real - Picus viridis |
Cernícalo vulgar - Falco tinnunculus |
Halcón peregrino - Falco peregrinus |
Falco sp. - Falco sp. |
Alexandrine Parakeet - Psittacula eupatria |
Alcaudón real - Lanius meridionalis |
Alcaudón común - Lanius senator |
Oropéndola europea - Oriolus oriolus |
Arrendajo euroasiático - Garrulus glandarius |
Rabilargo ibérico - Cyanopica cooki |
Urraca común - Pica pica |
Chova piquirroja - Pyrrhocorax pyrrhocorax |
Chova piquigualda - Pyrrhocorax graculus |
Grajilla occidental - Corvus monedula |
Corneja negra - Corvus corone |
Corneja cenicienta - Corvus cornix |
Corvus sp. - Corvus sp. (crow sp.) |
Cuervo común - Corvus corax |
Cogujada común - Galerida cristata |
Cogujada montesina - Galerida theklae |
Alondra común - Alauda arvensis |
Avión zapador - Riparia riparia |
Avión roquero - Ptyonoprogne rupestris |
Golondrina común - Hirundo rustica |
Avión común - Delichon urbicum |
Carbonero garrapinos - Periparus ater |
Herrerillo capuchino - Lophophanes cristatus |
Carbonero común - Parus major |
Herrerillo común - Cyanistes caeruleus |
Pájaro moscón europeo - Remiz pendulinus |
Mito común - Aegithalos caudatus |
Trepador azul - Sitta europaea |
Agateador europeo - Certhia brachydactyla |
Chochín común - Troglodytes troglodytes |
Reyezuelo listado - Regulus ignicapilla |
Cetia ruiseñor - Cettia cetti |
Mosquitero musical - Phylloscopus trochilus |
Mosquitero común - Phylloscopus collybita |
Mosquitero silbador - Phylloscopus sibilatrix |
Phylloscopus sp. - Phylloscopus sp. |
Zarcero políglota - Hippolais polyglotta |
Cistícola buitrón - Cisticola juncidis |
Curruca capirotada - Sylvia atricapilla |
Curruca mosquitera - Sylvia borin |
Curruca cabecinegra - Sylvia melanocephala |
Curruca zarcera - Sylvia communis |
Curruca rabilarga - Sylvia undata |
Sylvia sp. - Sylvia sp. |
Papamoscas gris - Muscicapa striata |
Petirrojo europeo - Erithacus rubecula |
Ruiseñor común - Luscinia megarhynchos |
Papamoscas cerrojillo - Ficedula hypoleuca |
Colirrojo real - Phoenicurus phoenicurus |
Colirrojo tizón - Phoenicurus ochruros |
Roquero solitario - Monticola solitarius |
Tarabilla norteña - Saxicola rubetra |
Tarabilla europea - Saxicola rubicola |
Collalba negra - Oenanthe leucura |
Collalba gris - Oenanthe oenanthe |
Collalba rubia - Oenanthe hispanica |
Mirlo común - Turdus merula |
Zorzal alirrojo - Turdus iliacus |
Zorzal común - Turdus philomelos |
Zorzal charlo - Turdus viscivorus |
Estornino pinto - Sturnus vulgaris |
Estornino negro - Sturnus unicolor |
Estornino pinto/negro - Sturnus vulgaris/unicolor |
Acentor común - Prunella modularis |
Lavandera boyera - Motacilla flava |
Lavandera cascadeña - Motacilla cinerea |
Lavandera blanca - Motacilla alba |
Bisbita pratense - Anthus pratensis |
Bisbita arbóreo - Anthus trivialis |
Bisbita alpino - Anthus spinoletta |
Anthus sp. - Anthus sp. |
Escribano cerillo - Emberiza citrinella |
Escribano soteño - Emberiza cirlus |
Escribano palustre - Emberiza schoeniclus |
Escribano triguero - Emberiza calandra |
Pinzón vulgar - Fringilla coelebs |
Camachuelo común - Pyrrhula pyrrhula |
Verderón común - Chloris chloris |
Jilguero lúgano - Spinus spinus |
Jilguero europeo - Carduelis carduelis |
Pardillo común - Carduelis cannabina |
Verderón serrano - Serinus citrinella |
Serín verdecillo - Serinus serinus |
Picogordo común - Coccothraustes coccothraustes |
Gorrión común - Passer domesticus |
Gorrión molinero - Passer montanus |
Euskeriak 365 egun Eibarren (bideoa)
Euskeriak 365 egun Eibarren
Euskerian egunian, azken urtiotan, gauza polittak antolatu dittue Eibarko Euskalgintzak eta Eibarko Udalak. Holako batian (2009) Juanito San Martinen Zirikadak eta Eztenkadak irakorri genduzen; beste batian (2012) Toribio Etxebarria euki genduan hizpide eta bere lexikoia irakorri genduan; azkenenguan (2013) argazki-mosaiko erraldoia sortu genduan arpegiz arpegi...
Aurtenguan, "Euskerian 365 egun Eibarren" lemapian, kandelak ixotu dira Untzagan, eibartarrok euskeria gure nahi dogula aldarrikatzeko. Gure eta eguneroko. Manifestu moduko bat be irakorri zeben ikasle batzuek parrokixa parian, eta kalejiran hurreratu giñan guztiok Untzagara. Kantu eta dantza txiki batekin, guztiok etxera.
Badihardugu Elkarteko Haizea Odriak editau eta montau dau bideua.
Eibar, herri lizun eta ustel hori (1935)
Imanol Trebiñok testu polit bat aurkitu du sarean, eta Eibartarrak zerrendaren bidez banatu du. 1935. urtean Mateo Uriarte apaizak idatzitako testu bat da. Garai hartan Idearium aldizkarian argitaratu zen (Idearium, Revista de investigación y síntesis de ciencia religiosa), On Jose Migel Barandiaranek zuzendu eta Gasteizko Seminarioak argitaratzen zuena. Gerora, “Modernidad y religión en la sociedad vasca de los años treinta” liburuan azaldu da testu hori, eta joan zen astean Perroantonio.com blogean.
Testu interesgarria da, tarteka baita barregarria ere. Izan ere, Uriarte elizgizonarentzat gerra aurreko Eibar hura pekatari sozialisten herri ustela besterik ez baitzen. Datu eta estatistika interesgarri batzuk ere ematen ditu (jaiotzak, katekesira joaten ziren umeen kopurua, herrian gehien irakurtzen ziren egunkarien zerrenda, eta abar).
Hona hemen paragrafo gutxi batzuk (testu osoa perroantonio.com blogean eta PDF hauetan, bat eta bi):
Nacimientos y fallecimientos
[…] falta de virilidad religiosa es hoy general, adquiere mayor proporción en este pueblo, tal vez por la presión que ejerce aún sobre el sector católico la falta de tradición religiosa, el pasado abolengo liberal y el presente tono izquierdista y anticlerical que aún predomina.
He aquí un cuadro que marca por sí sólo la descomposición moral de un pueblo: Eibar, una población que cuenta alrededor de 14.000 habitantes, con sólo 158 nacimientos, sin que las perspectivas que ofrece este año sean más halagüeñas (...) Como explicación de este hecho se invocará seguramente la crisis económica, la situación apurada de muchos hogares. En Eibar existe desde luego el problema del paro obrero y de la crisis industrial; pero será sin duda alguna uno de los pueblos menos afectados por la misma, ya que por la modalidad especial de la industria de este pueblo serán raras las familias en las que todos sus miembros se hallen en paro forzoso; si no es el padre, será el hijo o la hija quien estará ganando su salario. La prueba de esto la dan los espectáculos, bares y establecimientos de bebidas siempre llenos; el éxodo de una verdadera masa humana los días festivos. Descartada esa explicación, sólo queda esta otra en toda su realidad descarnada: que el egoísmo sensualista, manifestado en las prácticas anticoncepcionistas, está corroyendo las entrañas morales de este pueblo.
DEFUNCIONES | |||
Años |
Muertos |
Entierros ecuménicos |
Entierros civiles |
1931 |
164 |
155 |
9 |
1932 |
156 |
145 |
11 |
1933 |
142 |
140 |
2 |
1934 |
142 |
123 |
19 |
Observará el lector cierta desproporción en los entierros civiles de un año a otro; pero tenga presente la advertencia ya hecha de que dentro de Eibar existen dos pueblos, y según que la mortalidad haya caído más en uno que en otro, varía también el número de entierros civiles.
Prensa
Respecto a la prensa que se lee en este pueblo he hecho el recuento exacto de un día, el 21 de agosto, ya que él reflejara, con ligeras variaciones, el balance general. En ese día se vendieron en Eibar:
540 ejemplares de «El Liberal» de Bilbao.
510 ejemplares de «La Voz de Guipúzcoa».
165 ejemplares de «Euzkadi».
125 ejemplares de «Excelsius».
115 ejemplares de «El Pueblo Vasco» de Bilbao.
85 ejemplares de «El Día».
60 ejemplares de «La Gaceta del Norte».
45 ejemplares de «El Pueblo Vasco» de San Sebastián.
24 ejemplares de «La Constancia».
20 ejemplares de «El Noticiero».
18 ejemplares de «El Diario Vasco».
Organizaciones sindicales
ORGANIZACIONES SINDICALES. El Sindicato metalúrgico (UGT) con 1.400 sindicados; Solidaridad de Trabajadores Vascos con 935; Sindicato Católico con 87.
Vida parroquial
Esta parroquia, ademas de tener un año bien poblado de novenas, triduos y distintas solemnidades que mantienen en constante actividad al núcleo piadoso de la feligresía, organiza anualmente distintas semanas de ejercicios espirituales para todas las edades y sexos (ejercicios muy concurridos por cierto); semana para niños jóvenes de ambos sexos y semana para casados con horas y actos distintos para cada condición y estado. Esta vitalidad parroquial se refleja en el número de comuniones que el año pasado —por citar alguno— llegó a 99.200 sólo en la parroquia.
Durante el curso pasado han recibido instrucción catequística en los diversos centros (Parroquia, colegios, Málzaga) unos 1.105 entre niños y niñas. El catecismo es diario alternando los días entre niños y niñas, siendo ayudados en esta ardua labor los sacerdotes por un plantel de 62 señoritas catequistas, a las que es de justicia rendir desde estas líneas, ante toda la Diócesis, el agradecimiento profundo de la parroquia de Eibar por su benemérita y desinteresada ayuda y abnegación. El censo escolar, y por lo tanto el que debiera ser censo catequístico, es de unos 2.000; si sólo se mira, pues, a esta cifra, el número de niños que viven alejados del catecismo es grande.
Cumplimiento pascual
No es fácil establecer una proporción exacta del cumplimiento pascual. El eibarrés es por temperamento hostil y reacio a toda ordenación y disciplina. Aun en el orden material este individualismo, una verdadera anarquía industrial y comercial, causa en parte de las dificultades por que ha atravesado a menudo su economía, ha sido siempre la característica de este pueblo.
Aunque se ruega y se encarece que entreguen todos la cédula del cumplimiento, son bastantes los que no llenan este requisito que nos podría servir de índice exacto. Sin embargo, compulsando y estudiando todos los datos a este efecto, se puede afirmar que el cumplimiento pascual en Eibar se acerca en conjunto a un 60%: 40% de varones y 70-5% de mujeres. Como se ve, de las cifras de asistencia al catecismo a las del cumplimiento pascual existe bastante diferencia, y es que la edad postescolar es el gan escollo en que naufraga la juventud eibarresa, abandonando poco a poco las prácticas religiosas y hasta sus mismas creencias.
(Las causas de ese abandono son:)
- La influencia verdaderamente tiránica que ejerce la Casa del Pueblo que es la que controla aún la vida de esta ciudad; el socialismo eibarrés es casi exclusivamente anticlericalismo y sectarismo: su propaganda, que ha sido intensa, sus mítines, conferencias, hojas, etc., rezuman siempre ataques a la Iglesia y sobre todo a su Jerarquía.
- La ausencia total de vida familiar; en Eibar apenas existe autoridad paterna, «la democracia y la igualdad» han llegado hasta lo íntimo del hogar; en él, cada cual vive su vida, más de fonda que de hogar. La casa sólo para la satisfacción de las necesidades físicas; fuera de eso todos se lanzan a la calle, a la taberna, al café, al centro político o al cine; así diariamente, en turbia promiscuidad de sexos hasta muy avanzadas horas de la noche, con funestas consecuencias para la moralidad y religiosidad.
- El carácter de capitalidad que tiene este pueblo respecto a los de su contorno, por el que atrae a sí la juventud libertina de otras localidades que aquí, libre de la presión del ambiente de sus pueblos, viene a dar rienda suelta a sus desahogos en espectáculos, bailes y casas de lenocinio.
Ahora bien, ¿qué podría hacerse para dar más eficacia a la labor de su recuperación espiritual?
Contando con medios para ello, combatir en su mismo terreno los resortes en que apoya su eficacia la propaganda antirreligiosa: la ignorancia religiosa y la inmoralidad ambiente, dotando a este pueblo de centros de enseñanza católica y de un cine moral.
(...) Digo otro tanto respecto al cine: es este un elemento altamente desmoralizador y descristianizador en Eibar; elemento que está haciendo verdaderos estragos en nuestra juventud y no hay dique posible a contener la desbordada pasión con que hoy arrastra este espectáculo derivativo.
Si se pudiera contar con un salón amplio, adecuado y con un confort ventajoso respecto los demás donde se dieran programas atrayentes y de altura, pero controlados por personas de probada solvencia moral, se podría conseguir mucho.
He aquí expuesto a grandes rasgos el panorama religioso eibarrés. ¿Sombrío? ¿más despejado de lo que se creía? Lector amable: yo me he limitado a ser mero cronista de la realidad.
Don Mateo Uriarte
Argazkia: Aita Donostia Eibarko musika banda zuzentzen. 1917an Indalecio Ojangurenek ataratako argazkia. Guregipuzkoa.net.
Egagropilak: hegaztiek liseritzen ez dituzten janari-pilotak
Egagropilak janari-hondarrak dira, nolabait esateko. Hegaztiek ez dute haginik, eta gehienetan harrapakinak oso-osorik irensten dituzte. Ahal dutena digeritu ondoren, janari hondakinekin pilota moduko zorrotxoa egin, eta ahotik behera kanporatzen dute berriro. Pilota hori da egagropila deritzona.
Hegazti espezie askok sortzen dituzte egagropilak, besteak beste, zozo-birigarroek, kaioek, okilek, korbidoek,... baina ezagunenak hegazti harraparienak izaten dira (hontz, mozolo, abendu, arrano eta beste edozein arrai).
Esan bezala, hegaztiak liseritu ezin izan dituen materia pusketak aurkituko ditugu egagropiletan, batez ere, ileak, hezurrak, oskol zatiak, eta intsektuen kanpo eskeletoak (kakalardoen elitroak, esate baterako). Horren ondorioz, egagropilak oso interesgarriak dira hegaztien elikadura aztertzeko. Bolatxo horien barruan aurkituko dugu hegazti horrek zer jan duen azken orduetan.
Aste honetan zenbait egagropila aurkitu ditugu mendian. Pazientzia pixkatekin, bolatxoak zabaldu, eta barruan zer dagoen aztertzen jardun dugu semeak eta biok.
Bi motatako egagropilak aurkitu ditugu. Beltz distiratsuak hontz zuriarenak direla esango nuke; gris iletsuak belatz gorriarenak izan daitezkeela esan didate.
Egagropilak aztertzeko ez da ezer berezirik behar: kontuz kontuz bolatxoa ireki eta barruan dagoena sailkatzen hasi. Nahi bada, egagropila uretan utzi daiteke ordu batzuetan beratzen, desegin arte, baina niri azkarragoa eta garbiagoa iruditzen zait lehorrean egitea. Bolatxoa ireki eta pintza batzuekin hezurtxoak ateratzen joan.
Hontz zuriaren egagropila bi aztertu ditugu (besteak Ikastolan aztertzeko laga ditugu). Guztira 5 ugaztunen hezurdurak aurkitu ditugu: 4 karraskari (beharbada lur-saguak) eta satitsuren bat (ziurrenik Sorex generokoa).
Amaitzeko, hortxe ipini ditugu hezurtxo guztiak elkarren alboan, CSI Eibar estiloko collage bat eginda. Kaskezurrak batetik, bizkarrezur-buztanak bestetik, omoplatoak harantzago, hezur luzeak aldamenean, saihetsak gero...
Eta erretrato gehiago ikusi nahi dituenak, hortxe ditu guztiak Flickreko album honetan.
2014. urtean irakurri ditudan liburuen zerrenda
Behin nire buruarekin zorrak kitatuta, aurten ere hementxe biluzten dut nire gorputza eta arima, urtean zehar irakurritako liburuen zerrendarekin.
Hartu dut ipuin-liburuetatik, jan dut klasiko ezinbestekoetatik, edan dut irakurle klubean agindutakoetatik, erantsi dizkiot hiruzpalau saiakera-liburu eta, batez ere, bazkatu dut nire irakurgaien zerrenda amaigabetik.
Hau da: denetik apur bat. Hizkuntza aldetik nahiko orekatuta, eleberri eta ipuinak nagusi, %70 paperean, gai eta estilo aldetik eklektiko (ergo nahaste-borraste). Aurreko urtekoen segida, alegiya (2010, 2011, 2012, 2013).
Aurtengoan, irakurritako komikien zerrenda ere gehitu dut; gainera, aspalditxo erdi-galduta neukan ohitura berreskuratu eta komiki gehiago irakurri ditut.
Oro har uzta ona, nik uste. Betiko moduan, gehien gustatu zaizkidanak (ez derrigor onenak), izarñoz adierazita (gehiago ere izan zitezkeen, egia esateko).
Hara ba, 2014an irakurritako liburuen zerrenda.
Euskaraz
- "Götz eta Meyer", David Albahari (Pasazaite, 2013) Blogean
- "Kontrarioa", Lander Garro (Susa, 2010)
- "Euskal kultura?" Antton Luku (Pamiela, 2009). Iparraldeko euskal kulturaren (eta euskararen) egoeraz. Erradiografia zorrotza. Egoera gordina; gordin kontatua. Liburu zaila, ordea.
- ***"Euskal Herri imajinario baten alde", Santi Leoné (Elkar, 2008) Blogean
- ***"Isturitzetik Tolosan barru", Josanton Artze (Hartzabal, 1969; Pamiela, 2007) Blogean
- "Zorion handiegia", Alice Munro (Meetok, 2012)
- "Egungo euskal ipuingintzaren historia", Jon Kortazar (zuz.) (EHU, 2011)
- ***"Haragia", Eider Rodriguez (Susa, 2007) Blogean
- "Ravel", Jean Echenoz (Meetok, 2007)
- "Hamar", Andrej Longo (Pasazaite, 2012)
- "Joan eta Ane zigarro bat erretzen", Ibon Sarasola (Ustela, 1977). Euskal literaturaren prehistoriako lanetako bat.
- "Juan Antonio Mogel eta Urkitza", Juan San Martin (Euskaltzaindia, 1959)
- "Hobe isilik", Garbiñe Ubeda (Elkar, 2013)
- ***"Lasterka", Jean Echenoz (Meettok, 2011) Blogean
- "Poliedroaren hostoak", Joan Mari Irigoien (Erein, 1982/1995) Blogean
- ***"Etorkizuna", Iban Zaldua (Alberdania, 2005) Blogean
- "Aihen ahula", Daniel Landart (Elkar, 1977/1989?) Blogean
- "Dudular", Joxemari Iturralde (Erein, 1983)
- "Bizia lo", Jokin Muñoz (Alberdania, 2004). Gehiago espero/nahi nuen.
- ***"Mailuaren odola", Aingeru Epaltza (Elkar, 2006) Blogean
- "Lasai, ez da ezer gertatzen", Ana Malagon (Elkar 2014) Txioa eta blogean.
- "Euskal Herriko hezeguneak", Mikel Estonba (Elhuyar, 2002)
- "Muskuiluak afaltzeko", Birgit Vanderbeke (Pasazaite, 2012)
- "Erdialdeko euskalkiari buruzko saiakera", Pello Joxe Aranburu (Aranburu, 2013)
- "Bala zeru urdina", Xabier Aldai (Susa, 1993) Pufa! > Txioa
- ***"Lotsaizuna", J. M. Coetzee (Elkar, 2004) Blogean
Gaztelaniaz
- ***"14", Jean Echenoz (Anagrama. 2013) Blogean
- "La pelota según Miguel Gallastegui", Luis Aranberri Amatiño (Eibarko Udala, 2013). Gallastegi ez daukagula saltzeko!
- ***"Intemperie", Jesus Carrasco (Seix Barral, 2013) Blogean
- "La intrusa", Eric Faye (Salamandra, 2013) Blogean
- ***"La vida para principiantes", Slawomir Mrozek (Acantilado, 2013) Blogean
- "El amante", Marguerite Duras (Tusquets, 1984) Blogean
- "Pan, Educación, Libertad", Petros Márkaris (Tusquets, 2013). Txarra.
- "Camino de trincheras", Kari Hotakainen (Meetok, 2013)
- ***"El vano ayer", Isaac Rosa (Seix Barral, 2004) Blogean
- "La verdad sobre el caso Harry Quebert", Jöel Dicker (Alfaguara, 2013) Blogean
- "El sermón sobre la caída de Roma", Jerome Ferrari (Mondadori, 2013). Aspergarria.
- "Un pedigrí", Patrick Modiano (Anagrama, 2007). Izango du hoberik.
Beste hizkuntza batzuetan
- "La pell freda", Albert Sanchez Piñol (Campana, 2002) Blogean
- ***"La plaça del diamant", M. Rodoreda (1962; Club Editor, 1994)
- ***"Viatge d'hivern" Jaume Cabre (Proa, 2000) Blogean
- "Made in Galiza", Séchu Sende (Galaxia, 2007) Blogean
- ***"Brooklyn Follies", Paul Auster (Faber & Faber, 2005)
Komikiak
- Asterix eta piktoak. Bruño. 2013.
- Ihes ederra. Hedo Etxarte eta Alain Urrutia. Alberdania, 2009.
- Irati. Saiak. J. Muñoz eta J.L.Landa. Ikastolen elkartea, 2007.
- ***Azken garaipena. Zaldua eta Ribas. Ikastolen Elkartea, 2011.
- ***De Rerum Natura 5. Zaldieroa. Elkar, 2013.
- El mar de oro - Corto Maltés. Hugo Pratt. Norma, 2014 (1971).
- Thoreau. La vida sublime. Dan & Le Roy. Impedimenta, 2013.
- La balada del mar salado. Hugo Pratt. Norma, 1997.
- ***Erase una vez en Francia I, II eta III. Sylvain Vallee eta Fabien Nury. 2013.
- Teleatoi. Kalabaza haluzinogenoak. Dani Fano. Ikastolen elkartea, 2010.
- ***El garaje hermetico. Moebius. 1979.
- Aama 1. Olor a tierra caliente. Frederik Peeters. Astiberri, 2011.
- Aama 2. La multitud invisible. Frederik Peeters. Astiberri, 2012.
- Aama 3. El desierto de los espejos. Frederik Peeters. Astiberri, 2013.
- ***Portugal. Cyril Pedrosa. Norma. 2012.
- ***Pildoras azules. Frederik Peeters. Astiberri. 2003.
- Anubis 3.0. Dani Fano. Ikastolen elkartea, 2012.
- Piztia otzanak. Cano eta Holgado. Ikastolen elkartea, 2008.
Eibarko 50. Euskal Jairako ensaioak
Euskal Jaiak 50. urteurrena beteko du datorren maiatzaren 31n. Egun horretarako Eibarko dantzari guztiei plazara dantzara irteteko gonbidapena luzatu zaie, eta nahi duenak izena eman eta horretarako prestatu diren entseguetan parte har dezake.
Nahi duenarentzat, entsegu-egunak antolatu dira, zenbait larunbat eta ostegunetan, norberak ahal edo nahi dituen egunetan etortzeko; honako data zehatz hauetan, hain zuzen:
Larunbatak, 11:00etan Mogel Isasi ikastetxean |
Ostegunak, 20:00etan Portalean, Kezkako entsegu gelan |
urtarrilak 24 otsailak 21 martxoak 28 maiatzak 9 maiatzak 23 |
otsailak 5 martxoak 5 apirilak 16 maiatzak 14 maiatzak 28 |
Oraindik izenik eman ez, baina parte hartzeko gogoa duenak honako bi bide hauetatik eman dezake izena:
Whatsapp bidez: 605 71 14 29
Email bidez: 50euskaljaia@gmail.com
Dantzari, zatoz dantzara!
Pello Lizarralderekin hasi dugu Eibarko irakurle-taldearen denboraldi berria
Bi ohar plazaratuz ekin zion saioari Pello Lizarraldek. Batetik, galtzaile ona dela eta ez dela mintzen kritikekin, lasai esan genezakeela pentsatzen genuena; bestetik, mahai-inguru eta hitzaldietan ez duela sekula parte hartzen, baina irakurle-klubetan, "gai librean", eroso eta gustura jarduten duela.
Poztu egin omen zen bere lanen artean Sargori aukeratu genuelako Eibarren. Beretzat liburu berezia izan arren, aspaldi idatzi eta erdi-ahaztuta daukalako, eta irakurle-talde bakarrean egokitu zaiolako liburu horren inguruan mintzatzea.
Baztanen irakasle zela hasi omen zen Sargori imajinatzen, buruan zirriborratzen, baina momentuan ausardia falta izan omen zitzaion, eta beste 6-7 urte behar izan zituen argitaratzeko. Guztiaren erdigunea lagun batek kontatutako istorio txiki bat izan zen, gerora "Barnean" ipuina izango zena. Hari horri tiraka bururatu omen zituen gainontzeko ipuinak, nahiz eta urte batzuk behar izan zituen guztiak paperean jartzeko. Izan ere, argi zuen ipuin guztiak izan arte ez zela idazten hasiko; eta argi, era berean, guztiak bateratuko zituen zerbait behar zuela.
Horren harira esan zuen, berari ez zaizkiola gustatzen ipuin-bilduma hutsak, eta guztien artean kohesio hari bat aurkitzen saiatu zela. Sargoriko ipuinek ere, guztiek batera hartzen dute zentzua; batasunean eta elkarren ondoan.
Kasu honetan bero-sapa sargori hori izan zen ipuinen gidalerro, ipuin guztietan ezin hobeto deskribatzen den uda-giro astun hori (Lizarralderen berezko estiloaz gain). "Sargoriak dakar irrealitate sentsazioa, eta sargoriarekin muga arriskutsuak zeharka daitezke. Sargoriak mugara eraman zaitzake eta oso erreakzio arraroak izan ditzakezu. Egoerak lehertu egin daitezke, edo lehertzeko zorian egon, behintzat". Leherzorian dagoen giro hori adierazi nahi izan zuen ipuin-bilduma honetan.
Bere ipuinetan "ezer ez dela gertatzen" aipatu zen irakurleen artean, eta Lizarraldek laudoriotzat hartu zuen komentarioa. "Intriga eta akzioa ez zaizkit interesatzen. Nire liburuetan horien bila bazabiltzate, defraudatu egingo zaituztet". Izan ere, "literaturak balio behar du eguneroko bizitzan sartzeko, eta ez eguneroko bizitzatik kanpo eramateko. Horrelako literatura ez zait interesatzen". Norbere bizitzan oihartzuna duen horri erantzuna topatzeko balio behar du literaturak.
Bazterretik idatzitako liburua izan zen Sargori. Nafarroatik (orduan periferiaren periferia), argitaletxe hasi berri batean, eta estilo berezi samarrean. Gerora, aldiz, ibilbide ona izan du, bai irakurleen artean zein beste idazle batzuen artean.
Nire aldetik, berari aipatu izan nion, eta aurrerago ere idatzi izan dut blog honetan bertan: euskaraz idatzi diren ipuin-liburu onenen artean dago Sargori. Lehen aldiz irakurri nuenean idatzitakoa ekarriko dut berriro hona:
"Sargori", Pello Lizarralde (Pamiela, 1994)
Idazle berezia da Pello Lizarralde (Zumarraga, 1956). Gutxitxo argitaratzen du. Berezi idazten du. Euskal letretan ahots bakarrez. Bere idazkera gustatuko zaizu ala ez, baina ezingo duzu esan beste edozein idazleren tankerakoa denik. Eta niri izugarri gustatzen zait. Atmosferak sortzeko duen erraztasuna, xehetasunik txikiena ere adierazteko duen gaitasuna, beti ere voyeur ukituarekin...
Sargori ere bide berean sortutako ipuin-bilduma da. Udako giro sapa horretan gertatzen diren kontakizun xumeak ekarriko dizkigu idazleak. Hamar ipuin txiki zoragarri, uda garaiko bazkalosteko giro itogarrian murgilduta daude pertsonaien eskutik. Askotan balirudike ezer gertatzen ez dela, baina Lizarralde maixu da elipsien bidez istorio zoragarriak kontatzen; edo kontatu gabe, irakurlearen eskuetan ezinegon sentsazioa uzten. Izen iradokitzaileak dituzte 10 ipuinok, eta horien artean benetako perlak aurkituko ditugu, “Barnetik”, “Bazterretik” edo “Azpian”, adibidez.
Izugarria da Lizarraldek irudiak, egoerak, ezenak... deskribatzeko duen gaitasuna. Irakurri ahala “ikusi” egiten dituzu gertakizunak. Eta ikusi ez ezik, usaindu, entzun eta sentitu ere egiten dituzu Lizarraldek kontatzen dituenak. Argazkilaria dirudi (edo zinemagilea, beharbada), idazlea baino gehiago, egoerak azaltzeko duen erraztasun eta gaitasun handi eta arin horregatik.
Eibarko irakurle-taldea
Eibarko Liburutegiak eta ...eta kitto! euskara elkarteak antolatzen dute Eibarko irakurle-taldea. Hileko lehenengo martitzenean elkartzen gara Portalea kultur etxean eta liburu (eta idazle) bikainak ezagutzeko aukera izan dugu azken 2 urteotan. Besteak beste, bisitari izan ditugu, Harkaitz Cano, Hasier Etxeberria, Arantxa Urretabizkaia, Iban Zaldua, Miren Agur Meabe... eta beste hamaika. Liburutegiaren Flickerrean dituzu argazkiak bilduma hauetan.
2015eko denboraldi berriari ekiteko, berriz, Pello Lizarralde eta bere "Sargori" (Pamiela, 1994) izan dugu lehenengoa. Hurrengo saioak ere prest daude: "Apirila" (Iñigo Aranbarri, 2014) otsailean, "Fikzioaren izterrak" (Ur Apalategi, 2010) martxoan, "Erraiak" (Danele Sarriugarte, 2014) apirilean, eta oraindik izenik ez duen beste bat maiatzean. Egitarau polita!
Eman izena liburutegian; ez zara damutuko.
Argazkiak: Eibarko Juan San Martin Liburutegia.