Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Argiñetako erdi aroko nekropolia, Elorrion

Argiñetako erdi aroko nekropolia, Elorrion

Asier Sarasua 2015/11/08 19:50
Leku berezia da Argiñetako nekropolia (Elorrio, Bizkaia). Berezien artean berezia, bakarra baita Euskal Herrian. Bisitatzea merezi du.

Euskal Herriko Erdi Aroko hilobi-multzo garrantzitsuena da Argiñetakoa, Elorrion. Bai osagai kopuruagatik, bai antzina-antzinako kronologiagatik (VII-IX. mendekoak dira aztarnak). Harrizko hogeita hiru sarkofago eta disko-formako bost hilarri dauzka.

Argiñeta nekropolia (Elorrio, Bizkaia)

Orain Argiñetan ikusten dugun antolamendua, dena dela, XIX. mende amaierakoa da. Orduan erabaki zuten, auzorik auzo barreiatuta zeuden sarkofago guztiak bertan bateratzea. Guztiak baino gehienak, baten batzuk oraindik inguruko baserri eta bide-bazterretan daudelako, zenbait aska bihurtuta, beste zenbaitzu  mugen euskarri. XIX. mendeko "bateratze" horri esker salbatu dira asko eta asko, ziurrenik.

Esan bezala, gaur egun Argiñetan ikus daitezke, garai batean inguruko auzoetan ohiko izan ziren sarkofago bereziak. Euskal Herriko beste inon ez dugu aurkituko Elorrion duela hainbat mende erabili zituzten sarkofago hauek.

Argiñeta nekropolia (Elorrio, Bizkaia)

Antolamendu osoa da berezia. Bakarra Euskal Herrian, eta horregatik garrantzitsu eta zaindu beharrekoa. Jatorria ere misterioz betetakoa da, inork ez baitaki eraba ziur, zergatik hasi ziren garai bateko elorrioarrak horrelako sarkofagoak eraikitzen, ezta norentzat eraikitzen zituzten ere.

Argiñeta nekropolia (Elorrio, Bizkaia)

Pieza guztien artean nabarmentzekoak dira hilarriak (Euskal Herriko zaharrenetarikoak, oker ez banago), eta inskripzioak dituzten 2 sarkofagoak. Bizkaian gune kristauen inguruko idatzizko testigantza zaharrenak direlako. IX. mendekoak omen dira. Horregatik, pieza horiek baseliza barruan gordeta daude (eta Museoren batean?), eta kanpoan ikusten ditugunak erreplikak dira.

Argiñeta nekropolia (Elorrio, Bizkaia)

Berriki egindako indusketa arkeologikoetan, hilobi gehiago eta herrixka baten hondarrak ere aurkitu dituzte, zurezko eraikuntzekin. Argiñetan topaturiko erromatarren garaiko buztinezko zatiek (terra sigillata) edo VI. mendeko beirazko ontzi batek iradokitzen dute Argiñetako kokalekuak jarraipen luzea izan zuela mendeetan zehar.

Argiñeta nekropolia (Elorrio, Bizkaia)

Orain dela pare bat urte egin zituzten azken indusketak. Hainbat altxor aurkitu zituzten, eta bisita gidatuak antolatu zituzten aztarnategia eta nekropolia ikusteko. Indusitako guneak berriro estali dituzte, babesteko, baina hala ere, benetan merezi du ingurua bisitatzea. Gidariak, gainera, indusketen argazkiak erakutsiko dizkizue. Elorrioko Turismo Bulegoak bisita gidatuak antolatzen ditu.

Argiñeta nekropolia (Elorrio, Bizkaia)

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz