Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / "Orube abandonatuak", Garazi Kamio (Elkar, 2014)

"Orube abandonatuak", Garazi Kamio (Elkar, 2014)

Asier Sarasua 2015/11/10 21:10


Orube abandonatuakOrube abandonatuak
Garazi Kamio
Elkar, 2014

Onartu behar dut beldurrez hasi nuela liburu hau. Izan ere, gogoratzen nuen orain gutxi kritika ez onegiren bat irakurri nuela nonbait (behin liburua amaituta aurkitu dut, Iban Zalduaren hauxe da). Baina irakurle-taldeak horixe dauka, zenbait lan irakurtzera derrigortzen zaituela, eta ekin nion ekin.

Eta bai, ados egon naiteke Zalduak iruzkin hartan aipatzen zituen gauza batzuekin, baina hala ere, esan behar dut gustura irakurri dudala liburua, eta egun gutxitan hasi-ta-buka egin dudala.

Andoaingo kale berean (orube berean) girotutako 3 istorio independiente dira Kamiok idatzitakoak. Garai ezberdinetan kokatuta, eta euren artean oso hari finekin lotuta. Bakardadea, lotsa eta itxurakeria dira liburuaren gai nagusiak, izpilura begiratu ezina.

Guztiaren erdian bueltaka armairuaren irudia, errela eta sinbolikoa. Zaila baita armairutik irtetea, zentzu guztietan. Gehiago zu baldin bazara atea barrutik ixten duzuna. Izan ere, asko izan daitezke arrazoiak zure bizitza orube abandonatu bihurtzeko.

Liburuaren merituetako bat, nire ustez, deskripzioak dira, hitz gutxirekin bezain zehatz emanak. Idazkera aldiz zuzena, esaldi laburrez osatua. Niri beste idazkera mota bat gustatzen zait, beharbada, baina egia da idazleak lortu duela bere helburua: liburuari erritmoa ematea eta erraz eramatea orrialde batetik bestera.

Garazi Kamio Eibarko irakurle-taldean

 

Orube abandonatuak, Garazi Kamio (Elkar, 2014)

Etxeko atarira iritsi da haur txikien moduan zapatei begira. Harro dago egin duen erosketa ikusita. Ezkaratzeko atea du aurrean. Beira gardenez eginda dago eta buzoiak eta igogailua ikus daitezke kanpotik. Eraikin berria da, bost urte izango ditu gehienez. Atearen ondoan, hamalau handi bat dago, kalean etxeak hartzen duen zenbakia. Bere buruaren isla ikusten du kristalezko atetik. Ilea ongi du, oraindik ez du ile-apaindegitik pasa behar. Duela hamar egun joan zen azkenekoz. Beste astebete iraungo dio orrazkerak. Ilea  hatzekin atondu du giltzaz atea ireki aurretik. Buzoian ez dago gutunik. Igogailuaren botoi gorria zapaldu eta badoa gorantz.

Igogailuan doala, bigarren solairuko etxebizitza bateko atea entzun da. Maiderrek ez daki zein diren bizilagunak. Egunero igogailuz igotzen da, bai ezkaratzetik, bai garajetik. Ez die aurpegirik jartzen barrideei. Ahotsak bai, emakumezko zein gizonezkoen ahotsak entzuten ditu noizean behin etxetik edo ezkaratzetik. Baina gaur berdin dio bizilagunak etxeko ateak azpian harrapatzen baditu: zapata berri ederrak ditu soinean, eta inork ez dio eguna zapuztuko.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz