Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik

Deba ibarreko ahozko ondarea

Asier Sarasua 2007/06/15 10:20

antzuolarrak-berbetan.jpg Aspaldi neukan zorretan mezu hau. Badihardugu Euskara Elkartean 3-4 urte daramatzagu Deba Ibarreko Ahotsak proiektuan lanean. Bailarako euskara elkarte eta udalekin elkarlanean, helburu nagusia da bailarako herrietako kultura tradizionala eta hizkerak jasotzea eta hedatzea. Hau da: jende nagusiari grabazioak egitea (bideoz), lehendik bailaran egin izan diren grabazio dialektologiko eta etnografikoak katalogatzea, eta jasotako guzti-guztia datu-base batean antolatu eta Internet bidez hedatzea.

Asko dago batuta eta landuta, lan izugarria egin da urteotan, batez ere Itziar Alberdiren eta Aintzane Agirrebeñaren eskutik, baina lan hori kaleratu barik zegoen (salbuespenak salbuespen). Urteotako lan joria, baina, azkenean hasi da argia ikusten. Antzuolan eta Leintz bailaran eman dute lehenengo urratsa.

Antzuolako hizkera eta ahozko ondarea

Joan zen ostiralean, ekainak 8, aurkeztu zen Antzuolarrak berbetan proiektua Olaran kultura etxean, Antzuolan bertan. Hantxe elkartu ziren proiektuan parte hartu duten hainbat herritar eta senide, eta baita proiektua gidatu duten zenbait lagun, besteak beste, Inigo Ramirez de Okariz kultura zinegotzia eta Maripi Laskurain Idolaz eta Badihardugu euskara elkarteetako kidea.

Aurkezpena oso ondo joan zen. Interneterako konexiorik ez, eta beharbada jendea Interneten jarri dugun informazio gehiago ikusteko gogoz geratu zen, baina oro har ondo joan zen eta jendea pozik ikusi nuen.

Guztira 50 hiztunen jarduna jaso da Antzuolan, 55 grabaziotan, eta 500 pasarte inguru daude kontsultagai Interneten. Grabazio batzuk (30 inguru) orain dela 10-15 urte egindakoak dira, Idolazek (1988-89an egindakoak) eta Marijo Iparragirrek 1991n Antzuolako lehengo jolasak batzeko grabatutakoak. Beste 26 grabazio Badihardugu elkarteko Itziar Alberdik egin ditu azken bi urteotan, bideoz.

Leintz bailarako ahozko ondarea eta hizkera

Maiatzean Leintz bailarako ahozko ondarearen proiektua aurkeztu zen. Lehenengo prentsa-aurrekoa egin zen Eskoriatzan hedabideen aurrean, proiektuan parte hartu duten hiru udalerrietako alkateen eskutik (Eskoriatza, Aretxabaleta eta Leintz Gatzaga), eta gero aurkezpen bana egin zen: Eskoriatzan eta Aretxabaletan, herritar, senide eta partaideen aurrean.

Ekitaldietako zenbait argazki (Antzuolakoak barne) Flickr-en gehitu ditut.

Leintz bailaran ia-ia 100 grabazio eta hiztunen ahotsa jaso da, eta 750 pasarte baino gehiago daude kontsultagai Interneten, horietako 300 inguru bideo/audio eta guzti.

Aurkezpenetan azpimarratu dugun moduan, orain arte lan asko egin da, asko batu da, ehunka grabazio egin dira, baina oraindik ez dago dena transkribatuta eta ikusi-entzuteko moduan. Dena dela, dagoeneko hainbat pasarte kontsultatu daitezke, eta hemendik aurrera ere etengabe elikatuko da datu-base hori, grabazio, transkripzio eta bideo-pasarte gehiagorekin.

Deba Ibarreko udalen laguntza eta babesa erabatekoa izan da 3 urteotan, benetan eskertzen dugu, eta datozen urteotan ere euren laguntza izango dugu proiektu honetan.

Proiektuetan jasotakoa ikusteko, onena webguneetara jotea. Hemen adibide batzuk:

 

Goiko hiru herri horiek (eta Gatzaga) izan dira aurkezpenak egin dituzten lehenengo herriak, baina bailara guztian dago martxan proiektua, Debatik hasi eta Gatzagaraino. Udazkenean aurkeztuko da proiektu orokorra, eta hainbat herritan ere laster-laster kaleratuko dute euren ondarea, besteak beste, Mallabian, Bergaran, Elgoibarren, Soraluzen, Elgetan...

Jarraituko dugu informatzen :-)

Bolingua eta Egazelai inguruetan be etxiak

Asier Sarasua 2007/05/30 10:52

Gauza jakiña zan. Lehenago edo beranduago, baina baiezkua etorriko zan. Azkenian, atzo onartu ei zeban Eusko Jaurlaritzak Bolingua eta Egazelai inguruetan babes ofizialeko etxebizitzak eittia.

Ez naiz hasiko ni babes ofizialeko etxien kontra, baina penagarrixa be bada Eibarko proiektu asko basarrixen kontura eittia, eta Bolingua moduko ingurune ederra eta bertako basarrixa desagertzia.

Eltzartza bota eta hotela egin dabe; Urki kurutzekua bota, eta etxe gehixago. Orain Bolingua da. Eta gero? Arrajola, Miraflores, Txarakua... Noraiño? Noiz arte?

Pedro Arrizabalaga "Zozua" hil da

Asier Sarasua 2007/05/28 14:20

Barixakuan hil zan Pedro Arrizabalaga "Zozua" ezaguna. 100 urtekin hil da, 101 eitteko hilabete eskas falta jakola. Orain dala gitxira arte, kalian zebillen egunero, umoretsu eta indartsu.

Eibartarra, eskopetagin ezaguna, bertsozalia eta ehiztari amorratua... gizon apala, bihargiña, eta umoretsua. 1906ko uztaillan jaixo zan Estaziño kalian, eta Albistegiñian eta Ugartetxeanian lanbidia ikasten jardun ostian, bere izeneko eskopeta-fabrikia sortu zeban, oindiok be eskopeta fiñak eitten dittuan "Pedro Arrizabalaga" fabrikia.

Guk 2001. urtian elkarrizketatu genduan Eibartarren Ahotan proiekturako. Ordurako 95 urte zekazen, baina buruz oso ondo zeguan, eta makiña bat ipoiñ kontau zeskuzen. Hori bai, eguardixa heldu zanian, 12ak puntuan, jaiki eta alde egin zeban, txikiteua zekan-eta.

Zozuari jasotako hainbat pasarte eta berba Eibarko Hiztegi Etnografikoa libururako erabili nittuan, eta Eibarko euskararen ikastunitatea izeneko bideoan be agertu ziran 2-3 pasarte txiki.

Berari egindako elkarrizketian zati batzuk Eibartarren Ahotan webgunian topau leike, eta bere omenez, hementxe pasarte bat.

Oharra: barixakuan bertan jaixo zan Ekhi Martinez Sarasua, Zozuan senide eitten dana (edo senidien senide, behintzat), eta baitta nere loibia izango dana. Pedro bezain indartsu heldu deilla 100 urte betetzera.

Euskal izenak

Asier Sarasua 2007/05/25 10:25
Nere inguruan haurdunaldi asko izan dira azkenaldian, eta behin eta berriro agertzen dira horrelako galderak: "eta zer izen ipiniko detsagu?", "eta zelan idazten da?" eta "Euskaltzaindiak onartu dau?".

OHARRA: 2007ko maiatzean idatzitako artikulua.

Euskaltzaindiaren izendegia sarean dago, baina ezin da osorik ikusi; horretarako liburua erosi behar da. Webgunean izenak ikusteko, bilatzailea erabili behar da, edo izenak hizkiz hizki kontsultatu behar dira. Ezin izen guztien zerrenda ikusi edo inprimatu. Webgune honetan izendegi osoa aurkitu dut. Ez da azken-azken bertsioa (2006koa dirudi), baina tira, umezain bazaude, eta izendegi osoa paperean izan nahi baduzu, hementxe duzu.

EGUNERAKETA (2010eko uztaila): Euskaltzaindiak, dagoeneko (eta nahiko aspalditik), bere webgunean eskaintzen ditu izendegiak. Etengabe eguneratuta eta PDF formatuan eskuragarri. Hantxe duzu informaziorik egokiena, beraz.

Euskal izenak - Euskarazko izendegia

 

 

MUTIL IZENAK

 

Abaigar
Abain
Abar
Abauntz
Abel
Abelin
Aberri
Abitzu
Abodi
Abraham
Adam
Adame
Adei
Adi
Adiran
Adolfo
Adon
Adrian
Adur
Aetz
Ager
Agoitz
Agur
Agustin
Ahoztar
Aide
Aiert
Aimar
Aingeru
Aio
Aioro
Aitor
Aitxuri
Aitzol
Aiurdi
Aizarotz
Aizkibel
Aizo
Akier
Akize
Akox
Akutain
Alai
Alain
Alaman
Alango
Alarabi
Alatz
Albar
Alberto
Albi
Albin
Albiz
Aldaxur
Alesander
Alexander
Alexandro
Alexo
Alfontso
Allande
Alontso
Alots
Altsu
Altzaga
Altzibar
Altzo
Amaiur
Amatu
Amets
Ametz
Amezti
Amik
Amilaitz
Amitxis
Amusko
Anaia
Anaitz
Anartz
Anastasio
Ander
Andima
Andolin
Andoni
Andore
Andos
Andres
Andu
Anen
Aner
Angelu
Anizeto
Anter
Anto
Anton
Antonio
Antselmo
Antso
Antton
Antxo
Antxon
Antxoritz
Apalo
Apat
Apraze
Aralar
Arano
Arañotz
Aratz
Ardaitz
Ardoi
Aretx
Argain
Argarai
Argi
Argider
Argonitz
Arin
Aritz
Arixo
Armaurri
Armentari
Arnaut
Arno
Arotz
Arradoi
Artaitz
Artano
Artibai
Artitz
Artizar
Artozki
Artur
Artzain
Artze
Asier
Asis
Asteri
Asur
Asurdi
Asuri
Atanasio
Atarrabi
Ato
Aton
Atx
Atxart
Atxiti
Atxuri
Augustin
Auritz
Aurken
Auru
Aurubilitu
Axeariko
Axlor
Axular
Azeari
Azentzio
Azkar
Aznar
Aztiri
Azubeli
Babil
Bakar
Baladi
Baldasar
Balendin
Balentin
Balkoe
Baltasar
Baltz
Baraxil
Barazar
Barnabe
Bartolome
Basarri
Basilio
Basilli
Batista
Bazkoare
Baztan
Beila
Bela
Belako
Belatz
Beltso
Beltz
Benantzio
Beñat
Benedikto
Benin
Benito
Berasko
Beraun
Berbiz
Bernardino
Bernardo
Bernart
Bernartin
Berriotxoa
Bertiz
Bertolo
Betiri
Bigila
Bikendi
Bikentzi
Bilintx
Bilitu
Bingen
Birila
Bitaño
Bittor
Bittoren
Bixintxo
Bizen
Bizente
Bizkargi
Bladi
Blai
Blas
Bolibar
Bonifazio
Bordari
Burni
Dabid
Damaso
Damian
Danel
Daniel
Dario
Dei
Demeter
Demetrio
Denis
Deunoro
Diagur
Didako
Diego
Dionisio
Dogartzi
Dolkiti
Domiku
Dominix
Dunixi
Durruma
Eate
Eder
Edmundo
Edorta
Edrigu
Eduardo
Edur
Egieder
Egoitz
Eguen
Eguzki
Eilo
Eita
Ekain
Ekaitz
Eki
Eladi
Elazar
Eleder
Eli
Elias
Eliseo
Elixi
Elkano
Ellande
Elmu
Elo
Eloi
Elordi
Elorri
Emanuel
Emeteri
Emiliano
Emilio
Emillen
Emiri
Enaitz
Eñaut
Endaitz
Endika
Endrike
Eneko
Enekoitz
Erdain
Ereinotz
Ereño
Ereti
Erik
Eritz
Erlaitz
Erlantz
Erlo
Ernaut
Ernio
Erramel
Erramos
Erramu
Erramun
Errando
Erregu
Erro
Errobi
Errodrigo
Errolan
Erroman
Errupin
Esparatz
Estanislao
Estebe
Esteben
Estepan
Etor
Etxahun
Etxatxu
Etxauz
Eudon
Eugenio
Euken
Eukeni
Eulatz
Eulogi
Eusebi
Eusebio
Eustaki
Eustakio
Ezekel
Ezekiel
Ezkai
Ezkati
Ezker
Ezkidi
Eztebe
Fabian
Fauste
Faustino
Fausto
Felix
Fermin
Ferran
Filipe
Florentzio
Florian
Fortun
Frantzes
Frantzisko
Frederiko
Fruktuoso
Gabin
Gabino
Gabirel
Gabon
Gabriel
Gailo
Gaitan
Gaizka
Gaizko
Galder
Gamiz
Ganeko
Ganiz
Gar
Garbixo
Gardele
Gari
Garikoitz
Garin
Garindo
Garino
Gartxot
Gartzea
Gartzen
Gartzi
Gartzia
Gaskoi
Gaskon
Gaspar
Gastea
Gaston
Gauargi
Gaueko
Genar
Gendule
Gentzen
Geraxan
Gerbasi
Gergori
German
Gillen
Gindul
Gizon
Gogor
Goiznabar
Gometz
Gongotzon
Gontzal
Gorka
Gorosti
Gorri
Gotzon
Grat
Grazian
Gregorio
Gurbitz
Gurbizar
Guren
Gurutz
Gustabo
Hailo
Haitz
Haize
Haran
Hargin
Haritz
Harkaitz
Harri
Hartz
Harzko
Hedoi
Hegoi
Heiko
Hektor
Henrike
Heren
Hiazinto
Hilario
Hiru
Hodei
Hodeiertz
Hurritz
Ibai
Iban
Ibar
Ibardin
Ibon
Ieltxu
Igantzi
Igari
Igeldo
Ignazio
Igon
Igor
Igotz
Ihintz
Iker
Ildefontso
Illari
Ilun
Iluntso
Ilurdo
Iluro
Imanol
Iñaki
Inar
Inazio
Iñigo
Inozentzio
Intxixu
Ipar
Iraitz
Irakus
Iratzeder
Iraultza
Ireber
Iren
Irkus
Irrintzi
Irular
Isaak
Isidor
Isidoro
Isidro
Itsusko
Ituren
Itzaina
Itzaltzu
Ixaka
Izani
Izei
Izko
Jagoba
Jaime
Jaizkibel
Jakes
Jakob
Jakobe
Jakue
Janitz
Jaso
Jason
Jatsu
Jaunti
Jaunzuria
Jeino
Jenaro
Jeremi
Jeremias
Jesus
Joakim
Joan
Joanes
Joango
Joanikot
Joanis
Job
Jokin
Jon
Joritz
Joseba
Josef
Josepe
Josu
Juda
Julen
Julian
Julio
Jurdan
Jurgi
Justi
Justin
Justino
Kai
Kaiet
Kaio
Kamil
Kamilo
Karlo
Karlos
Karmel
Karmelo
Kasi
Kasildo
Kasimir
Kastor
Kauldi
Kelmen
Keltso
Kemen
Kepa
Keperin
Kerman
Kimetz
Kiritz
Kirru
Kismi
Klaudio
Koldo
Koldobika
Kostantzio
Kostobare
Kostobaro
Kresal
Kripan
Krispin
Kristian
Kristobal
Kristobare
Kurtzio
Kutun
Lain
Lakubegi
Lander
Lantz
Laratz
Larrain
Lartaun
Laskain
Lasko
Lastarri
Lastur
Lauaxeta
Laureano
Lauren
Laurendi
Laurentzi
Laurgain
Legazpi
Leheren
Lehior
Leioari
Leokadio
Leon
Leontzio
Lerrutz
Lertsun
Lexoti
Lezo
Lier
Lirain
Lizar
Lizardi
Lohitz
Lokadi
Lokiz
Lon
Lontzi
Lope
Lopeko
Lorentzo
Luar
Luberri
Luis
Luka
Lukas
Luken
Luki
Luze
Luziano
Luzio
Madari
Maide
Mairu
Maiu
Malder
Mami
Manez
Mantxo
Mantzio
Manuel
Maren
Mariano
Marinel
Markel
Markelin
Marko
Martie
Martiko
Martin
Martitz
Martzel
Martzelin
Martzelo
Mateo
Matias
Matxin
Meltxor
Mendaur
Meteri
Mikel
Mikelats
Mikeldi
Milian
Mirena
Mitxel
Munio
Murtuts
Musko
Mustio
Nabar
Nahi
Negu
Neketi
Nikanor
Nikola
Nikolas
Nikolau
Nuño
Nunu
Obeko
Odon
Oiartzo
Oidor
Oier
Oihan
Oinarri
Oinatz
Oiz
Oker
Olio
Ontzalu
Orats
Ordoitz
Orentzi
Orgi
Orhi
Orixe
Orkatz
Orti
Ortzadar
Ortzi
Osaba
Osabaritz
Oskar
Oskarbi
Oskax
Oskillaso
Ostadar
Ostertz
Otaño
Otili
Otsalar
Otsando
Otsoa
Otsobi
Otxando
Otxoa
Otxoko
Otxote
Oxarra
Ozkar
Pago
Paken
Paskal
Paskoal
Patrik
Patrizio
Patxi
Patxo
Paul
Paulo
Peli
Pello
Perderika
Peru
Petiri
Petri
Polen
Polentzi
Presebal
Prudentzio
Purdentzi
Sabat
Sabin
Sabino
Sahats
Salbatore
Salusti
Sanduru
Santso
Santsol
Santuru
Santxo
Santzo
Sarbil
Sastoi
Saturdi
Saustin
Sebastian
Sebastie
Seber
Seberino
Sein
Selatse
Seme
Semeno
Semero
Sendoa
Senen
Seniko
Silban
Silbestre
Simon
Sotil
Sugar
Sugoi
Sukil
Sustraitz
Tellu
Telmo
Teodoro
Tibalt
Todor
Tomas
Tristan
Txaran
Txarles
Txatxel
Txipi
Txirrita
Txomin
Txordon
Txurdin
Txurio
Ubeltso
Udalatx
Ugutz
Uhaitz
Ukerdi
Umandi
Unai
Ur
Urdin
Urdinso
Urdintxo
Urki
Urko
Urtats
Urtsin
Urtun
Urtzi
Usun
Utxin
Uztai
Uztail
Uzturre
Valentin
Viktor
Viktoriano
Xabat
Xabier
Xalbador
Xenpelar
Xuban
Xurio
Zain
Zakarias
Zalakain
Zaldubi
Zeferino
Zeian
Zekondi
Zeledon
Zeltso
Zernin
Zezilio
Zigor
Zilar
Zipiro
Zipriano
Ziti
Zoil
Zorion
Zuhaitz
Zuhur
Zunbeltz
Zuri
Zuzen

 

NESKA IZENAK

 

Abantza
Abarne
Abauntza
Abeliñe
Abene
Aberria
Abesti
Abieta
Abitza
Abodi
Adartza
Adats
Adela
Adelaida
Adelaide
Adele
Adiñe
Adirane
Adriana
Aduna
Agara
Agata
Agate
Agerkunde
Agerne
Aginaga
Aginarte
Agiri
Agirre
Agreda
Agurne
Agurtzane
Agustina
Ahuña
Aia
Aiago
Aiala
Aiantze
Aida
Aietxu
Aimara
Ainara
Aines
Aingerua
Ainhize
Ainhoa
Aintza
Aintzane
Aintzila
Aintzioa
Aiora
Aitzaga
Aitziber
Aitzuriaga
Aiza
Aizeti
Aizkoa
Aizkorri
Aizpea
Akiturrain
Akorda
Alaba
Alaia
Alaikari
Alaiñe
Alaitz
Alaiza
Alamana
Alantune
Alazne
Alba
Albaina
Albane
Albeiz
Albia
Albiñe
Albira
Albisu
Albiztur
Albizua
Alda
Aldaia
Aldontza
Alegia
Alegria
Alesandere
Aletxa
Alexandere
Alexandra
Alexandrina
Alfontsina
Aliza
Alize
Alizia
Alkain
Almike
Almuza
Alode
Alodia
Aloise
Aloña
Alontsa
Altzabeheti
Altzagarate
Altzai
Amabilia
Amade
Amagoia
Amaia
Amale
Amalur
Amane
Amara
Amarita
Amata
Amate
Amatza
Amelia
Ametsa
Ametza
Ameztia
Amilamia
Amorea
Amorosa
Amukain
Amuna
Ana
Añana
Anastase
Anastasia
Anaurra
Anbortse
Anboto
Anbrosia
Anbroxe
Andagoia
Anderazu
Andere
Anderedirida
Anderelanderra
Anderkina
Andia
Andikoa
Andion
Andoitza
Andoliñe
Andollu
Andone
Andramarizuri
Andrea
Andrealbira
Andreantsa
Andreapala
Andreauria
Andrebita
Andredauneta
Andredomeka
Andredota
Andregaila
Andregoto
Andrekina
Andrelendia
Andrelopa
Andremantzia
Andremaria
Andreona
Andreoneka
Andresemena
Andresemera
Andreumea
Andrezuria
Ane
Anene
Añes
Anglesa
Angosto
Ani
Ania
Anitz
Anixe
Añorga
Anotz
Antia
Antigua
Antoni
Antonia
Antsa
Antselma
Antselme
Antxone
Antziñasko
Antziñe
Antzuola
Añua
Anuntxi
Aos
Apain
Apala
Apolone
Apolonia
Arai
Araia
Araika
Araitz
Arama
Arana
Arandon
Arantxa
Arantza
Arantzazu
Araotz
Aratzuri
Arazeli
Araziel
Arbe
Arbeitza
Arbela
Arbil
Arbona
Arburua
Areatza
Areitio
Arene
Areria
Aretxa
Arga
Argaina
Argia
Argiloa
Argiñe
Arhane
Aria
Ariane
Ariñ
Ariñe
Aritza
Aritzeta
Arixen
Arizia
Arkaia
Arkija
Arlas
Arluzea
Armentia
Armintza
Armola
Arnotegi
Aroa
Aroia
Arraba
Arraitz
Arrako
Arrate
Arrazubi
Arrene
Arreo
Arriaga
Arrieta
Arrigorria
Arriluzea
Arritokieta
Arrizabalaga
Arrizala
Arrola
Arrosa
Arrosali
Arrosane
Arsene
Artatza
Artea
Artederreta
Artekona
Artitza
Artzanegi
Artzeina
Artzi
Asa
Asiturri
Askoa
Asona
Astere
Asteria
Asura
Ata
Atallu
Atanase
Atanasia
Ataresa
Atauri
Aterbe
Atharratze
Atherei
Atotz
Atsege
Atsegiñe
Atxa
Atxarte
Augustiñe
Aulli
Aurelia
Auria
Auribita
Auriola
Aurkene
Aurora
Aurubita
Ausa
Austitza
Auza
Axpe
Azazeta
Azentzia
Azitain
Aziza
Aztegieta
Aztiria
Azuzena
Babesne
Badaia
Baia
Baiakua
Baiza
Bakarne
Bake
Bakea
Bakene
Balbina
Balendiñe
Balene
Balentina
Balere
Balerene
Bañano
Barasorda
Barbara
Barda
Bardoitza
Bardoze
Barezi
Barkane
Barkoxe
Barria
Basabe
Basagaitz
Basalgo
Basandere
Basile
Basilia
Basoa
Bata
Batirtze
Batiste
Bazkoara
Beatasis
Beatriz
Bedaio
Begoña
Belaskita
Belate
Belem
Belita
Beltzane
Benantzi
Benardiñe
Beñate
Benedikta
Benedite
Bengoarra
Bengolarrea
Beniñe
Benita
Beolarra
Bera
Beraskita
Berastegi
Beratza
Berbixe
Berbizkunde
Berbizne
Berengela
Bernadeta
Bernadeta
Beronika
Beronike
Berorize
Bertzijana
Betiñe
Betire
Betixa
Betolatza
Bianditz
Bibiñe
Bidane
Bidarte
Bidatz
Bihotza
Bihozne
Bikarregi
Bikuña
Bilbañe
Biloria
Bingene
Bioti
Birgara
Birkide
Birkiñe
Bisitazio
Bita
Bitori
Bizenta
Blaskita
Brigita
Buiñondo
Bureskunde
Burgondo
Burne
Burtzeña
Buxanda
Daniela
Dare
Daria
Deba
Delika
Demiku
Deñe
Deunorone
Dionisia
Dogartze
Doltza
Domeka
Domekoitza
Domenga
Domenja
Domikutza
Dominika
Dona
Doneantsu
Dordoniz
Dorleta
Doroñu
Dorotea
Dota
Dulantzi
Dunixe
Eba
Ederne
Ederra
Edunxe
Edurne
Edurra
Edurtza
Edurtzeta
Ega
Egia
Egiarte
Egillor
Egokiñe
Eguantza
Eguzkia
Eguzkiñe
Eider
Eitzaga
Ekai
Ekaitza
Ekia
Ekiñe
Ekora
Elaia
Elbira
Elbire
Eldua
Elduara
Ele
Elene
Elgea
Elisa
Elisabet
Elisenda
Elixabete
Elixane
Elixe
Elizamendi
Elizmendi
Eloisa
Elorria
Elorriaga
Elosiaga
Elurreta
Eluska
Emanuela
Emili
Emilia
Emiliana
Emille
Emillene
Enara
Enbeita
Endera
Enea
Eneabe
Enedina
Eneka
Eneritz
Engrazia
Entzia
Erdaiñe
Erdiñe
Erdoitza
Erdotza
Ereaga
Eretza
Erga
Ergiña
Erhe
Eriete
Eriztain
Erkuden
Erlea
Ermesenda
Ermin
Ermiñe
Ermua
Erniobe
Errafaila
Errakel
Erramona
Erramusa
Errasti
Erregina
Erregiñe
Erremellluri
Erriberri
Erroeta
Erromane
Erromane
Errosale
Errose
Errukia
Errukiñe
Errupiñe
Ertxeta
Eskarne
Eskolunbe
Estebania
Estebenia
Estefania
Ester
Estibaliz
Estibariz
Estitxu
Etarte
Etorne
Etxaurren
Eufemia
Eufemia
Eugenia
Eukene
Eulale
Eulari
Eultza
Eunate
Eusa
Eustake
Eustakia
Eustase
Eustasi
Eza
Ezka
Ezkaba
Ezkanda
Ezkaurre
Ezkioga
Ezkurra
Ezozia
Eztebeni
Eztegune
Eztia
Eztiñe
Fabiola
Fausta
Faustina
Fedea
Felisa
Felizia
Fermina
Fernanda
Filipa
Finia
Florentzi
Florentzia
Frantzesa
Frantziska
Frederika
Fruktuosa
Gabiria
Gabone
Gabriela
Gadea
Gaietana
Gaila
Gaizkane
Galartza
Gallarda
Gamarra
Gamitza
Ganboa
Ganeta
Garai
Garaine
Garaitia
Garaitza
Garaoa
Garazi
Garbi
Garbikunde
Garbiñe
Gardotza
Gares
Garoa
Garrastatxu
Gartze
Gartzene
Gasteiz
Gatzarrieta
Gautegiz
Gazeta
Gaztelu
Gebara
Gentzane
Geraxane
Gereña
Gergore
Gerinda
Gerizpe
Germana
Gernika
Gexina
Gillarte
Giputzuri
Gisela
Gixane
Gizakunde
Gizane
Goiara
Goiargia
Goiatz
Goikiria
Goikogana
Goitaa
Goiuria
Goiuria
Goizalde
Goizane
Goizargi
Goizeder
Goiztiri
Gometza
Gopegi
Gorane
Goratze
Gorbeia
Gordoa
Gorostitza
Gorozika
Gorria
Gorritiz
Gorritza
Goto
Gotzone
Gozoa
Grazi
Grazia
Graziana
Graziosa
Gregoria
Gudane
Gupida
Gurbitza
Gure
Gurenda
Gurene
Gurtza
Gurutze
Gurutzeta
Guruzne
Hahan
Haitza
Haizea
Haizeder
Haizene
Haltza
Haritza
Harkaitza
Haurramari
Hegieder
Hegoa
Helena
Henriketa
HHabea
Hiazinta
Hilaria
Hirune
Hodeia
Hodeitza
Holtzarte
HonainoAndresa
Hua
Ibabe
Ibañeta
Ibarne
Ibarreta
Ibarruri
Ibernalo
Ibone
Idauze
Idoia
Idoibaltzaga
Iduia
Idurre
Iga
Igai
Igaratza
Igarne
Igaro
Igarotze
Ignazia
Igoa
Igokunde
Igone
Igorre
Iharte
Ihintza
Ihurre
Ikerne
Ikomar
Ikurralde
Ikuska
Ilargi
Ilargiñe
Ilazki
Ilazkine
Ildefontsa
Ilia
Iligardia
Illare
Illariñe
Ilotz
Iluna
Iluntze
Iñake
Ines
Ingartze
Inguma
Inozentzia
Intza
Inuntze
Iparla
Ira
Irabia
Iradi
Iragarne
Iragartze
Iraide
Irangote
Irantzu
Irati
Iratsa
Iratxe
Iratzagorria
Iratze
Iraupen
Irene
Iriberri
Iriñuela
Irkusne
Iruña
Irune
Iruntze
Iruri
Irutxeta
Isabel
Isasi
Ismene
Isturitze
Itoitz
Itsasne
Itsaso
Itura
Iturrieta
Iturrisantu
Itxaro
Itxaropena
Itxasne
Itxaso
Itxina
Itzaga
Itzalde
Itzalle
Itzea
Itziar
Ixone
Izadi
Izar
Izarne
Izaro
Izarra
Izarraitz
Izarzuria
Izaskun
Izortza
Jagobe
Jaione
Jakinde
Jakoba
Janire
Jare
Jasone
Jata
Jenara
Jenobeba
Jenofa
Joakina
Joana
Joane
Joanitz
Joanitza
Joar
Jokiñe
Jone
Jonebatiste
Jordana
Josebe
Josebiñe
Josepa
Josune
Jugatx
Jule
Julene
Julia
Juliana
June
Jurdana
Justa
Juste
Justina
Justiñe
Kaia
Kaie
Kaiene
Kara
Kariñe
Karitate
Karla
Karlota
Karmele
Karmen
Karolina
Kasandra
Kasilda
Katalin
Katalina
Katarina
Katelina
Katerina
Katixa
Katrin
Kaulde
Keltse
Kemena
Kepe
Keperiñe
Kexaa
Kima
Kinta
Kispiñe
Kistiñe
Kiteria
Kizkitza
Klara
Klaudia
Klodin
Kodes
Koikille
Koldobike
Koldobiñe
Kolitza
Kometitza
Konstantze
Kontesa
Kontsuelo
Kontxesi
Kontzeziona
Koro
Koruko
Kostantzia
Kristina
Kristobala
Krutziaka
Kupiñe
Kurutzeta
Kutsuge
Kutuna
Labraza
Lagran
Laguntza
Laguntzane
Lahe
Laia
Laida
Laiene
Laino
Lakora
Lama
Lamia
Lamiaran
Lamina
Lamindao
Landa
Landere
Laño
Larra
Larraine
Larraitz
Larrara
Larratza
Larrauri
Larrea
Larrintzar
Larrosa
Lasarte
Latsari
Latxa
Laura
Laureana
Laurene
Lea
Legaire
Legarda
Legarra
Legate
Legendika
Legundia
Leiore
Leire
Lekanda
Lekerika
Lekuine
Lemoa
Lemoiz
Leokadia
Leonor
Leontzia
Leorin
Lerate
Leskarre
Letizia
Leunda
Leundia
Lexantzü
Lexuri
Leza
Lezaeta
Lezeta
Leziza
Libe
Liboa
Lide
Lidia
Lidubiñe
Liernia
Ligi
Liginaga
Likoa
Lili
Lilian
Llona
Lohizune
Loinatz
Loiola
Lokade
Lonore
Lontze
Lopeitza
Lore
Lorea
Loredi
Lorentza
Lorete
Loria
Lotza
Loxa
Lukadia
Luke
Lukene
Lur
Lurda
Lurra
Lutxi
Luzaide
Luzia
Luziana
Madalen
Maddalen
Maddi
Maia
Maialen
Maider
Maier
Maintzia
Maiora
Maitagarri
Maitane
Maitasuna
Maite
Maiteder
Maitele
Maitena
Makatza
Maldea
Malderra
Malen
Mamariga
Maña
Mañarrieta
Mantzia
Marauri
Mari
Maria
Mariabatista
Mariabaztan
Mariadam
Mariaestebania
Mariafermin
Mariajakobe
Mariajakua
Mariajurdana
Mariaka
Mariamatias
Mariamendaro
Mariamikele
Mariandreko
Mariandres
Marianton
Mariapaule
Mariapetriko
Mariarano
Mariarbel
Mariarramon
Mariartze
Mariasebastian
Mariasebastian
Mariasunbil
Mariaurra
Mariaxuri
Mariazentzio
Maribeltz
Maribertiz
Maridomingo
Marieder
Mariederko
Mariesteban
Marieta
Mariezkurra
Marigabon
Marigartzia
Marigorri
Marigozo
Marijoan
Marijoanexko
Marijoango
Marijoanto
Marijoantxi
Marikatxalin
Marimaite
Marimartin
Marimigel
Marina
Mariñe
Marioitz
Mariotsoa
Marisantzeko
Maritomas
Marittipi
Maritxalar
Maritza
Mariurdin
Marizuri
Markele
Markeliñe
Markesa
Marta
Martina
Martiñe
Martioda
Martitza
Martzela
Martzelina
Matiena
Matxalen
Maura
Mazmela
Meana
Mellera
Meñaka
Mendeika
Mendia
Mendigaña
Mentzia
Mesantza
Mesede
Mezkia
Mikaela
Mikela
Mikele
Mikeleitza
Mikelitza
Milia
Mirari
Miren
Mireti
Molora
Monika
Monike
Monoza
Munain
Munata
Mundaka
Munia
Munina
Muntsaratz
Munuza
Murgia
Murueta
Murugarren
Muruzabal
Muskia
Muskilda
Muxika
Nabarra
Nabarrina
Nafarra
Nagitz
Nagore
Nahia
Nahikari
Naiara
Narea
Naroa
Natibitate
Natxitua
Negua
Nekane
Nekoitza
Nere
Nerea
Neskato
Neskur
Neskuts
Nikolasa
Nikole
Nille
Ninbe
Nonaki
Nora
Nubilla
Nunilo
Oianko
Oiartza
Oibar
Oihana
Oihane
Oilandoi
Oitia
Oka
Okariz
Okerruri
Oketa
Okina
Okon
Okondo
Olaia
Olaitz
Olarizu
Olarre
Olartia
Olatz
Oleta
Olite
Oloritz
Oloroe
Ona
Oña
Ondiz
Ondoa
Oneka
Onintza
Onintze
Opakua
Orbaitz
Orbange
Orbita
Ordizia
Oreitia
Oreka
Orella
Orendain
Oria
Oribita
Oritz
Oro
Orobita
Ororbia
Orose
Orrao
Orreaga
Orta
Ortixa
Osana
Osane
Oskia
Ostaixka
Osteritz
Otadia
Otatza
Otille
Otsakar
Otsanda
Otsantze
Otxanda
Otxoanda
Otxoitza
Otzaurte
Ozana
Ozeta
Pangua
Parezi
Paskala
Paskoala
Patirke
Patrizia
Paula
Paule
Pele
Perdiñande
Peritza
Perpete
Perpetua
Petra
Petruxka
Pietate
Pilare
Pisana
Pizkunde
Plentzia
Pobeña
Poio
Poiu
Polentze
Poza
Pozkari
Prudentzia
Pui
Puskene
Rakel
Rebeka
Sabada
Sabina
Sabiñe
Sagarduia
Sagrari
Saioa
Sallurtegi
Sandora
Santsa
Santxa
Santzia
Sara
Sarabe
Sarria
Saturene
Saturnina
Saturniñe
Saustitza
Sebastiana
Segunda
Sekunde
Semena
Semendia
Semera
Señe
Silbane
Silbe
Silbia
Sililla
Simone
Sofia
Soiartze
Sokorri
Soraluze
Sorauren
Sorkunde
Sorne
Sorospen
Sostitza
Sua
Susana
Susane
Tala
Taresa
Tekale
Tekla
Teperua
Teresa
Terese
Tetxa
Tirtsa
Tirtse
Toloño
Tomasi
Tome
Torkazarra
Tosea
Tota
Trinitate
Tutera
Txabarri
Txopeitza
Txori
Uba
Ubaga
Ubarriaran
Uda
Udane
Udara
Udiarraga
Udotz
Ugarana
Ugazi
Ugo
Uguzne
Ula
Unaisa
Unañe
Unbe
Untza
Untzizu
Urabain
Uraburu
Uralde
Urarte
Urbasa
Urbe
Urbia
Urdaiaga
Urdiña
Urduña
Uria
Uriarte
Uribarri
Urieta
Uritz
Urizaharra
Urizar
Urkia
Uronea
Urraka
Urrana
Urrategi
Urrea
Urretxa
Urrexola
Urrialdo
Urrika
Urrotz
Urruña
Urtsiñe
Urtsua
Urtsuia
Urtsula
Urtune
Urtza
Urtzia
Urzuri
Usoa
Usune
Utarso
Uxue
Uztaritze
Uzuri
Viktoria
Xabadin
Xabierra
Xemein
Ximena
Xubero
Xurdana
Yera
Zabal
Zabalate
Zabaleta
Zaita
Zalgize
Zaloa
Zamartze
Zaraitzu
Zeberiogana
Zeiane
Zeita
Zelia
Zeltsa
Zerua
Zezilia
Zezilia
Ziboze
Zikuñaga
Zilia
Ziortza
Zita
Zohardi
Zoihartze
Zoila
Zorione
Zuberoa
Zufiaurre
Zuhaitza
Zuhatza
Zuhatzola
Zuhurne
Zuhurtzia
Zuia
Zulema
Zumadia
Zumadia
Zumadoia
Zumaia
Zumalburu
Zuria
Zuriñe
Zurixe
Zutoia
Zutza
Zuzene

Flickr-eko erretratuak blogian sartzeko

Asier Sarasua 2007/05/09 11:32

Beste blog baten irakorri dot zelan sartu leikian Flickerreko argazki-bilduma bat blog baten, eta beste honetan irakorri dittut azalpen teknikuak.

Ahaztu aurretik, proba bat eittia pentsau dot. Adibiderako, Gipuzkoako herri batzuetan ataratako erretrato batzuk:

Guztion karikaturia

Asier Sarasua 2007/05/08 15:08

Serrano fenomenua da. Txekian erbesteratuta pasau zittuan hille batzuk, eta kuadrillako guztion karikaturia egin zeban. Egin eta guri bialdu; demaseko barriak bota genduzen beran kontura.

Guztion karikaturia

Bera, normala baiño guapuagua, baina bestiok perfekto gaoz. Eta ez zekan eredurik Txekian; buruz egin zeban. 1997 inguruan izango zan?

Egin klik irudi gaiñian kalidade hobiakin ikusteko (eta gero "all sizes" aukeratu).

Non dago Wally? Zein da zein? :-)

Debabarrenian 4 telebista kate barri sortzeko proposamenak

Asier Sarasua 2007/04/27 13:29

Eusko Jaurlaritzak lekuko telebisten lizentziak banatzeko lehiaketia kaleratu zeban orain dala hilabete batzuk. Euskal Herrixa 15 barrutittan banatu dabe, eta bakoitxian 5 lizentzia egongo dira (4 pribatu eta udaletxiendako 1). Barrutietako bat Debabarrena eskualdia da.

Orain dala egun batzuk amaittu zan proposamenak aurkezteko epia, eta ekaiñaren 27an jakiñaraziko dau Jaurlaritzak bere erabagixa.

Guztira, EAErako 89 eskaera aurkeztu dira eta 81 onartu dittue lehiaketarako. 60 lizentzia dagozenez, 21 kanpuan geratuko dira. Gure barrutixan, baina, 4 bakarrik aurkeztu dira, eta ustez, laurak onartuko dittue (puntuaziño minimo bat lortu biharko dabe).

Hónetxek dira Eibarren aurkeztu diranak:

Aurkeztutako lau proiektuen artian hiru talde handi dagoz: Prisa-Localia, KTB-Vocento-PuntoTV, eta Grupo de Medios Audiovisuales de Gipuzkoa.

Laugarrena, Arno Ikusentzunezkoak, eskualdeko euskara elkartiak (gehixenbat Eibarko ...eta kitto! eta Elgoibarko Izarra), eta Hamaika Telebista enpresaren artian hitzartutako proiektua da.

Informaziño guztia Berrian.


Ur-bitsetan

Asier Sarasua 2007/04/02 11:33

Ur-bitsetan. Holaxen esaten da batenbat oso-oso pozik, disfrutatzen dagonian. "Xabi eta Aitor ur-bitsetan ibili zittuan atzo Arraten".

Hau da, gaur egun, superpozik.

Googlen dozena erdi agerpen daukaz, eta erdixak baino gehixago Amatiñorenak. Hortik kanpo, ixa ezebez. Eibarren, ostera, nahiko normala dala esango neuke (jende nagusixan artian, behintzat).

Zorion-bitsetan be esaten da beste herri batzuetan, eta horixe agertzen da hiztegi gehixenetan (Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua barne); Googlen, baina, hori be eskastxo. Bestela, beste hiztegi batzuetan, "uraren gaineko bitsetan" agertzen da. Horren sinonimo-edo, Interneten apar-bitsetan eta atsegin-bitsetan be topau dittut.

Esne-bitsetan be entzun izan dot, baina ez dakit esangura berbera daukan.

Eibarko sareko hiztegixan Juan San Martinen aipamen bat agertzen da:

» UR-BITSETAN
pletórico; gozoso; contento en su ambiente.
"Como pez en el agua".
Iturria: JSM.

Gari-jotea Antzuolan

Asier Sarasua 2007/03/29 23:05

Gitxi gorabehera 1960. hamarkadaraino, garixak sekulako garrantzixa zekan Euskal Herriko basarrixetan, baina oso denbora laburrian, 10 urtian, Gipuzkoa eta Bizkaiko basarri guztietatik desagertu zan.

Gure gurasuen sasoian eguneroko kontua; gaur egun, gauza guztiz ezezaguna.

Orain dala 4 urte inguru, Antzuolan garixa erein zeben, guri kaletar gaztiori, gari-kontuak zelan eitten ziran erakusteko. Prozesu guztia egin zeben: 2002ko udazkenian garixa erein, udabarrixan jorratu eta zaindu, eta 2003ko udan ebagi.

2003ko uztailan, oso egun politta euki genduan Antzuolan. Bero eitten zeban, izugarri. Garixa joteko aukerako egualdixa, garixa lehor-lehor egon bihar dalako ondo jo ahal izateko eta gari-alia errez jaulkitzeko, bere zorrotik errez askatzeko.

Bertako basarrittar kuadrila batek, garixan lanak zer ziran eta zelan eitten ziran erakutsi zeskuen. Garixa ebagi eta joteko prozesuak lau pauso daukaz; ez dira egun berian eitten (batetik bestera egun batzuk itxoin bihar izaten diralako gehixenetan). Antzuolan, baina, danak batera egin zittuen, kaletarrok prozesu guztia ikusi zeigun.

  1. garixa ebagi egin zeben (igitaixaz eta makiña berezi bategaz).
  2. burdixetan herrira jeitsi zeben (normalian egun batzuetan gari-metetan eukitzen zan, edo metatxorruetan, meta txikixetan).
  3. garixa jo egin zeben (txanketian eta makiñekin), gari-alia askatzeko.
  4. garbittu egin zeben (gari-garbitzeko makiñiakin), garixa eta alkotza (azala) banatzeko eta garixa garbi-garbi lagatzeko.

Arratsalde-pasa ederra euki genduan. Bideo honetan, prozesu guztia ikusi leike, eta antzuolarrak be agertzen dira berbetan, gari-lanak zelan eitten diran azaltzen. 27 minutu.

Eibarko labaderuak

Asier Sarasua 2007/03/28 11:20

labaderoa.jpg Gaur egun labadorak erabiltzen dittugu erropia garbitzeko, eta orain dala urte batzuk sukaldeko askan edo tiñetan garbitzen ziran.

Eibarren aspaldi dago ura etxietan. Gipuzkoan lehenenguetakua izan zan etxietan ura eukitzen (1880-1890 ingururako). Halan da be, 1920-1930 ingurura arte, Eibarko emakumiak labaderuetan garbitzen zeben erropia (gehixenbat erropa haundixa, izarak eta abar).

Labadero gehixenak XIX. gizaldi amaieran eraiki ziran Eibarren; ordura arte, erreketako eta potzuetako harlosak erabiltzen ziran erropia garbittu eta laskitzeko.

Eibarko labaderorik ezagunena Untzagakua zan. Hotel Arrate dagon tokixan zeguan, Untzaga eta Isasi bittartian, Ego erreka albo-albuan. Gregorio Mugicak aittatzen dau, 1897xan eraiki zala, eta aurreko guztien artian hobia zan "con cubierta". 1897ko abuztuan hasi ziran lanak, eta Gabonetarako amaittu. Hori baiño lehenago be bazan labadero edo latsarri bat Untzagan, "junto al molino viejo de Unzaga" diño Mugicak. Baiña jakiña, 1890-1905 bittartian, goittik behera aldatu zan Untzaga aldia, eta labadero zaharra be desagertu egin zan.

Bidebarrixetan be bazan beste bat, 1894an egindakua. Gitxi gorabehera Arikitxaneko zubi onduan. Hori be Ego errekan bertan.

Matxarixan be bazan beste bat, Mandiolaballetik datorren ura aprobetxatuta. Eta Ubitxan beste bat, Unbeko errekian albuan, Lixiberreketa izeneko inguruan (gaur egun be badago zeozer, itturri txiki bat, behintzat, Unberako bide hasieran).

Mugikak beste hiru lixibarri edo latsarri be aittatzen dittu bere Monografixan. 1898an egin zan Ardantzakua (656 pezeta), 1899an Merkatu plazakua, askoz ederragoa (3222,28 pezeta), eta 1905ean, Sansaburuko bizilagunak be labaderua eitteko eskaeria egin zeben; ez dakigu egin zan edo ez.

Orain arte aittatutako labadero guztiak desagertu egin dira, baina bada Eibarren bizirik dagon labadero bat, Grabadores edo Bittor Sarasketa kalekua. Estaziño kaleko ertzian dago, Valle taberna azpixan, eta bestiak baino barrixagua da.

Basarrixetako asketan be sarri egoten ziran erropia garbitzeko harlosak, labadero edo lixibarri lana eitten zebenak. Eta biharbada, beste labaderoren bat be egongo zan Eibarren (Azittainen? Amañan? Urkin?). Horretxek nik ezagutzen dittudanak.

Gai honen inguruko informaziño pixkat, "Eibartarren Ahotan" proiektuko orrialde honetan topauko dozue. Oingoz ezin da pasarterik entzun, baina informaziño pixkat agertzen da, behintzat.

Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz