Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Manexen berbak

Manexen berbak

Asier Sarasua 2007/08/07 23:55

Maddi, 21 hilebete egin zittuanerako, barritsu-barritsua zan eta bere hiztegixa batzia erabagi genduan. Manex ez da hain azkar hasi barriketan (mutikua da!) baina, tira, gitxika-gitxika hasi da bere lehelengo berbak esaten. Egixa esan, ez da ixiltzen eta beti dabil zarataka, baina benetako berbak esaten orain dala gitxi hasi da, 22-23 hilebetekin; azken 15-20 egunotan sekulako aurrerakadia egin dau.

Hamentxe gure mutikuan hiztegixa:

kuiya.jpg

Alla!: Ala! (harridura)
Amama
Amatto
Apa!: Aupa!
Apitxi: apatxi, jarri
Ateti!: Athletic (eta Yaya! "Erreala")
Attatto
Atza, atta: hartza
Bia: begira
Bixok: danok batera
Brun-brun: motorrak, kamioiak
Buaubuau: txakurra
Busa: Autobusa
Dana
Etx, ex: ez (eta No)
Gexo: gehiago
Hametxe, hamette: hementxe
Hotz, hott
Ia?: ea? Aber?
Ixa (1): zaldixa, ardixa, behixa…
Ixa (2): argixa
Iyo: igo
Kaka
Keke: txokolatea
Kuiya, kukuiya: kokodriloa
Min
Mio: katua
Ni
No (eta Ez)
Oixa: ogia
Papa: apapa, kalera
Pa-pi: bat eta bi
Patta, pata: zapata
Pi, bi: asko
Pio: txoria
Pipa: litxarreriak (pipak, gusanitoak…)
Potxo: Porrotx
Puma!: jausi, bota (beretzat dana da bat)
Putu: apurtu
Tena: trena
Tete
Tia: atia
Tita: gaileta
Tona, ttona: gizona
Ttatto, tato: salto
Ttikia, kikia: txikia
Ttotto, toto: tonto
Txitxi: okela
Txixa
Txixa: silla
Ua, uba: ura
Ufu: beroa
Ya-ya: zerealak
Yo: jamón york
Yoyo: lo

Eta izen batzuk be hasi da esaten:

Aki: Ekhi
Ami, Mii: Maddi
Ane: Ane
Ané: Aner
Ati: Irati
Aye: Eider (haurreskolako zaintzailia)
Pike: Mikel
Pio: Pello
Pu: Paul
Tio: osaba Asier
Ua: Sua
Uko: Urko
Yaya: Ainara
Yeye: Leire
Yo: Jon

Oindiok ume-berbetako berba mordua erabiltzen dittu (apapa, apatxi, ufu...), baina hasi da bere lehelengo berbak be esaten, eta azken egunotan guk esaten dogun edozer errepikatzen hasi da. Berba batzuk, gainera, Maddin moduan esaten dittu, (ex, pututa, atza...).

Jakiña, oindiokan hitzak besterik ez dittu erabiltzen; aditzik ixa ez dau erabiltzen, eta esaldixak be, juxtu-juxtuan, baina barre, behintzat, ugari eitten dogu berakin.

Asier
Asier dio:
2008/03/24 22:39

Udatik hona asko ugarittu da Manexen hiztegixa, baina ez hainbesterako. Azkenengo 20 egunotan bai, oin hasi da danetik esaten, baina Gabonak arte, beran hiztegitxuakin moldatzen zan. Hori bai, ondo eta garbi erabiltzen zittuan beran berbok. Hamentxe batzuk:

kinbittu : garbittu ballulla: barrura, barruan bullulla: bildurra ukuxi: ikusi kabuttu: harrapatu kiixo: txorixo kaxi: jausi ketxi : jaitsi txu : garbittu txat: zabaldu kaputtu: harrapatu

Konbollotx : Marimotots Fafa : Xabat Malo: Pablo

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz