Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Bittu, bitu > Bildu, batu, jaso

Bittu, bitu > Bildu, batu, jaso

Asier Sarasua 2007/09/21 08:45

Azkenaldian Zarautz eta Zumaia aldean gabiltza elkarrizketak egiten, eta aditz honekin egin dugu topo:

>> BITU, BITTU • bildu, batu. Recoger.
"Ta mahatsa heltzen danian ba, igual denboaldi txarra o zeatzen badu ustelegi o jotzen du ta, hor... apurua izaten da, ze giro dan ta, egualdi ona eukitzia hobia da. Ta bitu, bitu. Mahatsa konparaziyoa, behin bildu ezkeo nik esaten det etxea, itzalea, itzalian prexkuran mahatsa, ez zea, bitu ta euzkitan, zea kajetan."

Baserritarren artean, normalean bittu forma bustia erabiltzen da, batez ere Oikian eta Getaria inguruko baserri auzoetan. Zarauzko kalean bitu ere bai.

Urola Kostako forma dirudi, beste eskualde eta hizkera batzuetan baino, Zumaia-Getaria-Zarautz inguruan gehiago erabiltzen dena. Azkueren hiztegian ere "Zumaia" markarekin agertzen da. Beste hiztegietan azaltzen da baina, gehienbat, "bikoiztu" adierarekin.

Ez dakit zein izango ote den hitzaren jatorria, baina kuriosoa egin zait mendebaleko batu eta ekialdeko bildu hartzen dituela bere baitan. Jakina da Urola Kostako hizkeran mendebaleko hainbat ezaugarri agertzen direla...

Orotariko Hiztegia begiratu behar, baina sarean egon arte... koñazo bat da.

Eguneraketa: Urola Kostan ez ezik, Goierri osoan ere erabiltzen da, Gipuzkoa sartalde guztian, beraz. Eskerrik asko Xabi eta Xabier.

asier
asier dio:
2007/09/24 16:20

Eskerrik asko, Xabi eta Xabier. Urola aldean buru-belarri, eta goierritarrak ahaztu! Ez dauka barkamenik ! :-)

Eguneratu dut goiko mezua.

Ba, horixe, Gipuzkoa sartaldean erabiltzen den forma omen dela (ez al zaigu Tolosan edo Oiartzunen ere agertuko, ezta?) :-)

xme
xme dio:
2007/09/24 12:56

Goierrin ere normala da. Ez dakit hala den baina, nik beti "bildu"ren aldaera edo deformaziotzat hartu izan dut.

aintzane
aintzane dio:
2007/10/29 19:08

Badakit Urola-kostan sartzen dala, baiña Zumaixa aittatzen dozu batez be ta... Azkoittin be "bittu" esaten da. Bustiduriakin, jakiña.

asier
asier dio:
2007/11/14 19:38

Azkenean etorri naiz liburutegira eta begiratu dut Orotarikoa. BILDU hitzaren aldaera bezala agertzen da (Urola eta Goierri markekin).

Xabi
Xabi dio:
2007/09/22 15:15

Patxitraperok ere "bittu" jaso zuen Zumarraga-Urretxun...

Hemen: http://ikixi.blogspot.com/2006/08/bildu-egin-beharko-ditugu.html

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz