Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Autsí!

Autsí!

Asier Sarasua 2007/08/29 23:19

Gaur eguardixan, nere amanian:

» AUTSÍ! • Tori!
Toma! Cógelo!
Diru gehixago nahi? Autsí, ba!

Eutsi aditzaren aginterako forma zaharra. Izatez, Eutsi biharko leuke, eta holaxen topau dot Elhuyar hiztegixan. Sarasolaren Zehazkin, ez dator. Nik beti autsí aldaeria entzun dot Eibarren eta inguruan, azentua barne, aginterazko formia izanda.

Nik erabiltzen ditturazen beste forma batzuk:

  • Autsok (hika mutilak) (Autsá be esaten ei da)
  • Autson (hika neskak)
  • Autsixaz/Autsixak (hika mutilak plurala) (?)

Elexpuruk, Ubera-Angiozar inguruan, beste forma batzuk be jaso dittu: otsó (hika mutilak), otsón (hika neskak), autsaz (h. m. pl.) eta autsonaz (h. n. pl.). Adb.:
Autsonaz hire antiajuak.

Horrek formok ez dittut sekula Eibarren entzun, baina harritzekuak be ez dira. Izan be, aspaldi egin neban berba -au diptongodun berben inguruan.

etiketak: Berbarik berba
Serafin Basauri
Serafin Basauri dio:
2007/08/30 19:10

Eutsok nere iritzixa: Nik beti esan izan juat 'e'kin, eta, jakina, mutillen arteko hiketan eutsOK

Ondo izan.

Serafin

asier
asier dio:
2007/08/31 15:12

bai, errezoia, hikan autsok (konpondu dot erratia).

Pluraleko formetan, ostera, neri -i- formak urtetzen jataz. Pentsatzen dot analogiaz sortzen ditturazela (hartixaz, jasoixaz, botaixaz...), baina forma zuzenak edo jatorrizkuak autsaz eta autsonaz izango dirala.

Serafin Basauri
Serafin Basauri dio:
2007/08/31 19:48

Mutilen arteko hiketan:eutso eta autso be esaten dok k barik, eta pluralak: eutsaz eta autsaz, hik diñuan moduan. Noka, ostera, n ezaugarri bakorik iñundikan bez: eutson / autson, eutsonaz / autsonaz.

Serafin

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz