Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / "Bergara aldeko hiztegia" online

"Bergara aldeko hiztegia" online

Asier Sarasua 2007/09/20 10:36

Harañegun, martitzena, egun haundixa izan zan Bergaran: Bergara aldeko hiztegia online ipini da. Liburuan orain dala 2 urte kaleratu zeban Juan Martin Elexpuruk. Orduan aittatu zeban, 1970 inguruan kartoizko kajetan eta fitxetan batutako hiztegixa, gero makiñaz idatzi zebala, ondoren Word-era, eta azkenian liburu bihurtu dala. Urte bi beranduago, sarera be heldu da.

Abantailak:

  • danon eskura
  • kontsultak edonundik edonoiz egiteko aukeria
  • hiztegixan adierak eta berbak gehitzeko/aldatzeko aukeria (baitta zuk zeuk be)

Eibarko hiztegixa

Bergarako hiztegi barri honekin, hiztegi digital bi daukaguz gure inguruan, Eibarko hiztegixa be aspaldi dagolako sarian: Eibarko hiztegia online.

Oiñarrixan Toribio Etxeberriaren lexikoia dago, baina txukunduta (akatsak, erderazko baliokide egokixaguak...), eta aberastuta, gehixenbat Eibarko Hiztegi Etnografikoa libururako jaso genduzen berbekin. Han eta hamen jasotako beste berba eta adiera batzuk be gehittu zittuan Nerea Aretak 2002. urtian. Eta aurten bertan, Ane Sarasketak beste orrazketa bat egingo dau.

Informaziño gehixago Bergarako hiztegixaz

Iban Arantzabalek kronika politta idatzi dau bere blogian.

Goiena.net webgunian be kronikia eta bideua.

Egilea: Goiena.net


etiketak: Euskara
asier
asier dio:
2007/09/22 01:19

Eskerrik asko, Serafin.

Eibarko euskerian hiztegixan inguruan, esan biharra dago, Serafin bera be ibili dala urtietan biharrian. Zuk bai dakazula meritua!

Serafin Basauri
Serafin Basauri dio:
2007/09/21 20:07

Lan bikaiña egitten diharduk. Oso oso ona. Bergarako hiztegixan eta Eibarkuan barri ondo baiño hobeto azaltzen dittuk. Eta neretako pozgarrixa, Ane Sarasketak "gure" hiztegixari emongo detsan errematia. Sekulako poza hartu najuan, zeregin horretarako aukeratu dabela jakin nebanian. Lan ona egingo daben segurantzia jaukat. Astelehen arte.

Serafin

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

cc by sa 4.0 - ikonoa

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz

Azken erantzunak
Niri ez zaizkit gustatzen gauza erlijiosoak ;) ... Lechero_1, 2026/01/12 08:50
Ño! Ahaztuta, ziharo! ;) Tira, 15 urte bakarrik ... Asier Sarasua, 2026/01/11 15:56
Egin juagu berba honen gaiñian, neuri be asko ... Oier G, 2026/01/11 10:14
Bai, hitzaldi ederra! Gustora egon giñan, eta ... Asier Sarasua, 2026/01/05 11:22
Bai, que viva Jalisco! Eta Javi Martín be bai! ... Jose Antonio Azpilicueta Albizu, 2026/01/04 11:11
Aupa Azpilikueta! Orduan, 1955 inguru izan bihar, ... Asier Sarasua, 2026/01/01 19:44
"Tupixa, Petit Tupinamba" (1950 inguru?). Argazki ... Jose Antonio Azpilicueta Albizu, 2025/12/31 18:16
Lan ederra egin dabe, bai! Asier Sarasua, 2025/11/18 08:38
Bene-benetan... Zorionak! Amatiño, 2025/11/17 15:11
Zorionak. Benetan inbidiagarria. Honako hau, ... Amatiño, 2025/09/08 12:33