Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Bergara aldeko hiztegia

Bergara aldeko hiztegia

Asier Sarasua 2005/02/16 01:00

Bergara aldeko hiztegia, ElexpuruBa bai, barixakuan (2005-02-11) izan zan Bergara aldeko hiztegia liburuaren aurkezpena. Urtiak liburu horren zain (10 urte bai, gitxienez), baina merezi izan dau. Elexpuruk berak aurkezpenian esan zeban moduan, "babak sugeldixan hobeto eitten dira, baina hónek babok erretzen ba hasitta zeren". Ez, ez dago erre-usainik hiztegi honetan, gozo-gozuak urten jakoz babak, ondo eginda, saltsa ederrakin, eta sakramento guztiekin: txorixo, odoloste, sahieski, eta baitta azia be.

Aurkezpenian jende mordua, arpegi ezagun pillua, Bergarako eta alboherrixetako euskalzale ugari. Bergarako udaletxeko aretua jendez gaiñezka. Antolatzaile eta argitaratzailiak pozik, entzuliak gustora, eta egilia zoratzen. Aurkezpen politta egin zeban Elexpuruk, holakuetan gertatzen dan moduan, hunkigarrixa.

Bergaran liburu larregi ez dabe ataratzen, baina ataratzen dittuen guztiak ederrak. Oinguan be sekulako lana eskindu desku Juan Martin Elexpuru bergarrak. Sakona, ederra, aberatsa...

Urtietako lana

Elexpuruk berak aurkezpenian esan zeban moduan, urtietako lana izan da. Bera basarrixan jaixo arren, gazte denporan erdal giruan hazi zan; ez zeguan euskaltzaletasunik beran inguruan. Seminarixotik bueltan, 18 urte ingurukin, orduan piztu jakon euskereian gaiñeko interesa. 1968-1970 inguru horretan hasi zan konturatzen aittajaunak eta amandriak beste euskera bat zekela, aberatsagua, bizixagua, eta perlak jasotzen hasi zan, zapata-kajetan pilatutako fitxetan.

Bergara aldeko hiztegia, Elexpuru1990 inguruan hasi zan proiektua indartzen. Bergara aldeko lanbidiak jasotzeko lan-taldia sortu zan, eta grabaziñuak eitten hasi ziran. Horrek asko aberastu zeban proiektua. 1996-1997 inguruan doktoradutzako tesisa aurkeztu zeban, eta orduan ordenagailura pasatuta zekan hiztegixan zatirik haundiña.

Bergara aldeko hiztegia, ElexpuruHarrezkero, beti argitaratzekotan, baina ezin amaittu, beti berbaren bat eta adibideren bat gehitzeko. Eta orain dala urte batzuk pentsau zeban inguruko herrixetako berbak sartzia be aberasgarrixa izango zala. Lehen ez zeguan bailara kontzientziarik, baina azken urtiotan asko indartu da kontzientzia hori, eta bailarako euskeriak batasun bat dakala jakin badakigu. Holan, Oñati, Leintz eta Eibarko berbak be gehittu dittu Elexpuruk.

Kataia ezin da eten

Bergara aldeko hiztegia, ElexpuruBizitza katai bat da, eta kataia ezin da eten. Gure aurrekuak emon zeskuena jaso egin bihar dogu, eta gure ondorengueri eskindu. Betiko euskeria badoiala sentitzen dogu, desagertzekotan dagola, eta ahaleginak egin bihar doguz igesian doian horri eusteko.

Aurkezpena Atxagaren zita batekin amaittu zeban. Hiztegixan bertan be sartu dau:

"Mundu zaharra desegiteko zorian zegoen ordurako eta Iruainen biltzen zen jende hura bera ere atzenduta zegoen, bere hizkuntza desberdin hura ahazteko zorian. Espuru, gezeta, domentxa, inguma, txoleta, mitxirrika; elurraren matazak bezala ari ziren hitz haiek erorika, urtu egiten ziren zoru berria ukitzean.
Soinujolearen semea, Bernardo Atxaga

Beste webgune batzuetan be informaziño gehixago:

Lan zoragarrixa. Zorionak Juan Martin!

Iban Arantzabal
Iban Arantzabal dio:
2005/02/17 20:01

Mitiña be egon zan. Egixa esan, han egon giñan 100 lagun baiño gehixago, eta mitin hori entzutera ez giñan fan.

ETB etorri zan Miren Azkarate grabatzera, eta Miren Azkarateren esanak grabatzera, bakarrik. Grabau zeben bozeroaliak esandakua euskeraz, eta igual-iguala grabau zeban berrido gaztelanieraz. Eta 100 lagun baiño gehixago, danok euskaldunak, leluak moduan begira.

Detaille txarra. Batetik ez zetorrelako gaixakin, eta bestetik ez zalako lekua adierazpen instituzionalak egitteko. Hori bazeguan egittia Alkatiaren buleguan, esaterako.

Baina bueno, detaile zatar horrez gain ekitaldi edarra. Zorionak emotekua bai egilliari, bai Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuari.

asier
asier dio:
2005/02/18 10:55

Lekuz kanpoko mitiña, bai jauna.

Lasai-lasai egin zeikien mitin hori beste nunbaitten, aldameneko gelan, edo alkatian buelguan, aurkezpen aurretik, edo aurkezpen ostian...

Baina ez. Aurkezpen erdi-erdixan bota zittuan berbok Miren Azkaratek. Eta ETB hori grabatzeko bakarrik etorri zan. Besterik ez.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz