Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Eibar ala Éibar

Eibar ala Éibar

Asier Sarasua 2007/08/30 10:57

Galdera tontua dirudi, baina zalantzaz beteta nago.

Zelan idatzi bihar da "Eibar" erderaz? Azentuakin? Éibar?

Izen ofiziala Eibar da, azentu barik. Baina erderaz Éibar ei da. RAEn, behintzat, "eibarrés: natural de Éibar".

Ez nago galdetzen irizpide pertsonalik, ez baloraziño politikorik. Zer da zuzena erderaz? Izen ofiziala erabiltzia? Edo erderazko grafia errespetatzia?

Nik neuk, erderaz "erdal" izenak erabiltzen dittut: San Sebastián, Pamplona, Mondragón, Roncal, Duranguesado,...

Baina grafia kontua danian, askoz gogorragua eitten jata: Elgueta, Elgóibar, Deva, Vergara, Urrechua...

Ia erantzuna topatzen doten.

etiketak: Euskara
Gari
Gari dio:
2007/08/30 16:07

Galdera honek erantzunik badaka, ala?

Erantzuna ez da izango, segun?

Zeini jarraitu bihar dotzazu kastellanoz, RAE-ri? ba orduan Vergara, Elgueta, Urrechua y por supuesto, Éibar.

Telefonicak, TVEk, eta ministerio gehienek zergatik idazten dituzte Girona eta A Coruña, baina Vizcaya eta Guipúzcoa? Desde luego, ez RAEri galdetuta.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz