Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / 2022an irakurritako liburuen zerrenda

2022an irakurritako liburuen zerrenda

Asier Sarasua 2022/12/30 10:30
2022an irakurritako liburuen zerrenda

2022ko liburu-uzta

Urteroko errituala jarraituz, hementxe azkenengo 12 hilabeteetan irakurritako liburuen zerrenda. Esango nuke aurtengo uzta gehienbat komikiek salbatu dutela (Sally Heathcote, Los ignorantes, Hierba...); eta hegaztien zein bidaien inguruko hiruzpalau liburuk (Owls of the Eastern Ice, A parrot without a name, La gran migracion...).

Azkenaldiko gurpilean sartuta, aurten ere gutxitxo irakurri dut eta blogean ere liburuetaz gutxitxo idatzi, baina tira, hementxe hamairugarrengoz, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020 eta 2021eko zerrenden ostean.

Etorkizuna, Iban Zaldua (Elkar, 2005)
Etokizunaz (eta iraganaz) diharduten 20 ipuin, biak banaezinak baitira, hari finez lotutako joan-etorriak. Baliteke ez izatea Zalduaren ipuin-libururik onena, baina bere ipuinek inoiz ez dute hutsik egiten: gustagarriak dira (batzuk oso onak kasu honetan ere), betiko errezetarekin: harremanak, musika, zientzia fikzioa, ironia, eztenkadak...

Sally Heathcote. Sufragista, Mary M. Talbot, Kate Charlesworth, Bryan Talbot (La cúpula, 2015)
Izen bereko pelikulak komiki honetatik edan zuela iruditu zait, gehiena ezaguna bainuen, filmean ikusita. Hasieran nekesa, astun samarra, baina aurrera egin ahala gero eta hobea eta amaierarako oso gomendagarria.

Ten Thousand Birds: Ornithology Since Darwin, Tim Birkhead, Jo Wimpenny, Bob Montgomerie (Princeton University, 2014)
Ten Thousand Birds provides a thoroughly engaging and authoritative history of modern ornithology, tracing how the study of birds has been shaped by a succession of visionary and often-controversial personalities, and by the unique social and scientific contexts in which these extraordinary individuals worked.

Gabeziaren Khantoria, Tere Irastortza (Pamiela, 1995)
Betiko moduan, poesiak gainditu egin nau ;(

Montevideanos, Mario Benedetti (1959)
Ondo dago, ipuingile aparta da Benedetti. Ipuinetako batzuk benetan onak. Beharbada, gehienak antzekoegiak, idazkeran, antolaketan zein muinean.

***Owls of the Eastern Ice, J. Slaght (2020)
Ornitologo gazte bat Errusia ekialdeko Primorie eskualdeko haranak exploratzen, munduko hontzik handi eta arraroenaren bila. Natura basatia, pertsonaia-sorta sailkaezina eta hontz mantxuriarra protagonista Dersu Uzalaren lurraldean. Blogean lerro batzuk.

Feliz final, Isaac Rosa (Seix Barral, 2018)
Bikote-harreman baten historia da, atzetik aurrera kontatuta: banaketaren egunean hasi eta ezagutu ziren egunera arte. Ondo dago. Idazle fina da Rosa, duda barik; erraz, soli eta sotil idazten dakiena. Gizakion barnea eta egoerak ondo jaso eta plazaratzen dituena. Edozein bikotek ikusiko ditu bere harremanean gertatutako gora-behera eta joan-etorriak eleberri honetan. Tarteka errepikakor; beharbada luxexka. Gustura irakurri dut, halere.

Leturiaren egunkari ezkutua, Txilardegi (Euskaltzaindia, 1957)
Erdi-bidean gelditu naiz. Ez zait gustatu, ez idazkera (gaur egungo ikuspegitik zaharkitu eta artifiziala), ez erritmoa, ez gaia planteatzeko modua... Aspertu egin nau eta ez dut amaitu.

Voices of Marrakesh, Elias Caneti (1967)
Ez da beste kunduko ezer. Edo gehiegi espero nuen, agian. Baditu pasarte ederrak, eta tarteka ondo islatzen du 1950 inguruan Marrakeshek europarrentzat izango zuen xarma hura, baina bestela, oro har, ipuin solte bezala irakur daitezkeen pasarte ez bereziki zoragarriak iruditu zaizkit.

El muñeco de nieve, Jo Nesbo (RBA, (2007)
Tira. Akzioa eta tentsioari kolabait eusten dion eleberria (Nesbo ona da horretan), baina gaizkilea nahiko hasieratik dago garbi eta idazleak bidean jartzen dizkigun tranpak ebidenteegiak dira.

A parrot without a name. Don Stap (University of Texas, 1990)

John O'Neill eta Ted Parker munduko ornitologorik ezagunenetakoak dira, besteak beste hainbat espezie berri aurkitu dituztenak Hego Ameriketako oihanetan 1955-1990 bitartean. Liburu honek euren zaletasun obsesioa erakutsiko digu eta tropikoetan lan egiteak dituen zailtasunak aurkeztuko, hiruzpalau espezidiotan gertatutako abenturak azalduz. Blogean lerro batzuk.

Hamabost zauri, Karmele Jaio (Elkar, 2004)

El año de la muerte de Ricardo Reis, Jose Saramago (1984)

Auto-stopeko ipuinak, Pako Aristi (Erein, 1999)

***Pastoral americana, Phillip Roth (1997)

Tibet's Hidden Wilderness, George B. Schaller (1997)

Fellini en Roma, Tyto alba (Astiberri, 2017)

***La gran migracion, Agustí eta Antón (Crítica, 2013)
Giza eboluzioaren inguruko dibulgazio-liburu interesgarri atsegina. Azken 4 milioi urteen laburpena; garai bakoitzeko klima eta fauna; eta Home generoa (bere hainbat espezieren bidez) nola adaptatu den aldaketa horietara. Noiz, nola eta zergatik. Eta Afrikatik kanpo egindako 3 migrazioak. Espezie migratzailea gara. Txioa Twitterren.

Els noms dels ocells en llenguatge popular català, Andreu Carretero (Cossetania, 2022)
Ornitonimia maite dugun txoriburuontzat, besterik gabe.

El perro enamorado de las estrellas; Hoshi Mamoru Inu, Takashi Murakami (Ponent Mon, 2008)
Tristura japoniar erdiragarri, gozo eta nostalgiko hori... Historia nagusia bezain onak bere inguruan harilkatzen diren bigarren mailakoak. Hasi eta amaitu egin dut, gure txakurrak eskua miazkatzen zidan bitartean. Txio Twitterren.

How birds migrate, Paul Kerlinger (Stackpole Book, 2008)
Naturan dagoen fenomeno ikusgarri eta konplexuenetako bat den hegaztien migrazioari buruzko laburpen-lan egokia egiten du  Kerlingerrek liburu honetan. Ikuspegi "amerikanoegia" tarteka, egia da. Aukeran, beharbada, gehiago gustatu zitzaidan orain urte batzuk irakurritako "Atlas of bird migration" (Elphick, 1995), askoz bisualagoa dena, baina egia da 15 urte lehenago ere idatzi zela... eta nire memoria ez dela fidagarriegia. Biak onak, edozelan ere. Txio Twitterren.

Los ignorantes, Etienne Davodeau (La cúpula, 2012)
Oporretako arratsalde super atsegina eskaini dit "Los ignorantes" komikiak (Davodeau, LaCupula, 2011). WarOnDrugs-en musika eta ardo kopatxo bat lagun, komikilari eta ardogile diren bi lagunen munduan murgildu gara. Txioa Twitterren.

***Hierba, Keum Suk Gendry-Kim (Reservoir Books, 2022)
Historia beltz mingarria, soldadu japoniarrek "kontsolatzeko" erabilitako emakumeena, Lee Ok-Sun korearraren biografiaren bidez komiki honetara artez ekarria, bistaratzea eta erreparazioa helburu. Txioa Twitterren.
etiketak: liburuak, 2022, zerrendak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz