Kamarero faltan
Amatiño
2015/08/06 00:10
Gipuzkoan, ekainaren 30eko azken datuen arabera, %26,1 adina da lanik eza 16 urtetik 29ra bitarteko gazteen artean. Aldi berean, abuztuaren lehen astean, Debako plaza erdi-erdian, honako txartel honek dirau, egunak joan eta egunak etorri: “Hace falta camarero (a)”.
Erantzunik ez
Andra Mari abesbatza, demasa, urbitsetan
Amatiño
2015/08/03 23:50
Musika-zaletasuna eragiten duten kontzertu horietakoa, bart, Donostiako Musika Hamabostaldiaren lehen asteburuan. Hayden-en Re maiorreko 93. Sinfonia, batetik, eta Mozart-en Do minorreko Meza Nagusia, bestetik. Sekulakoak gero, bata zein bestea, eta demasak, Mahler Chamber Orchestra eta Andra Mari Abesbatza, Manfred Honeck zuzendariaren batutapean.
Euskaldunok galdutako lehen auzia
Amatiño
2015/07/31 00:10
Orain bi mila urte luze, euskaldunen, iberiarren eta zeltiberiarren arteko muga zegoen egungo Zaragozatik hogei kilometrora. Eta, hain zuzen ere, hiruki horren bihotzean gertatu zen euskal historian barrena gaur ezagutzen den (gure?) epaiketarik zaharrena. Galdu egin genuen.
Ip
Amatiño
2015/07/29 00:10
Ip zaio izena. Ip baino ez da, Canfranc gainean, 2.115 metrotan dagoen iboia, Pirinioetako aintzira. Auskalo zein ote izen labur horren jatorria baina, urrutiegi joan beharrik gabe, ezin gero ahaztu ip/ib sustraiari dariokeen ur-zentzua, ibai, ibar, ibi eta iboi bera kasu.
Garai bakoitzari bere artea, arte bakoitzari bere askatasuna
Amatiño
2015/07/26 00:10
Azken astebeteotan Euskal Herriko zinemetan ikusi ahal dugu “La dama de oro” (Woman in Gold) filma, zeinetan kontatzen den Gustav Klimt-en jakineko margolan baten istorioa: Adele Bloch-Bauer andrearen erretratuarena (1907), Bigarren Mundu-Gerran naziek juduei konfiskatu ziena.
Euskal Erkidegoa eta Nafarroa, %16tik beherako langabezia duten autonomia bakarrak
Amatiño
2015/07/24 00:10
Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erkidegoa dira, espainiar Estatuaren baitan, %16tik beherako langabezia duten barruti bakarrak. Espainiaren batez bestekoa %22,37 da, EAErena %15,98 eta Nafarroarena %12,55 diren artean.
Nafarroa is different
Amatiño
2015/07/22 00:05
Zergatik, Euskal Autonomia Erkidego abertzalean, lehendakari ez abertzalea normaltzat hartu beharreko aniztasunaren adierazgarri da eta, Nafarroa ez abertzalean, ostera, lehendakari abertzalea kontu handiz hartu beharrekoa? Euskara, politizatu behar ez den guztion ondarea baldin bada Gasteizko legebiltzarrean, zergatik abertzaleena baino ez da Iruñekoan?
Vasco-navarro soy…
Amatiño
2015/07/20 17:00
Badakit hainbatek ez dituela gustuko jatorri bi horiek elkarrekin, errepikamen hutsa omen direnez gero. Beste hainbati, ordea, lartxo iruditzen zaizkio, kontrajarriak edo direlakoan. Nik aitortu behar dut ikaragarri gustatu zitzaidala, Alfredo Kraus Julian Gayarrerenak kantatzen estreinako entzun nuenan. Gustatu ez ezik, baita txunditu ere. 1959 urtea zen eta 14 besterik ez nituen. “Vasco navarro soy, del valle roncalés…” delako hari zirrara zerion.
Zabalkunderako liburu-molde eredugarria
Amatiño
2015/07/18 00:10
“DEBA. Ibilaldi bat gure historian zehar – Un paseo por nuestra historia” (Alex Turrillas eta José Ignacio Treku, 2015) benetan eredutzat hartu beharreko liburua da. Besteak beste, udalerri guztiek izan beharko luketen liburu-moldea, tokian tokiko herrikideek euren historiaren berri ahalik eta samurren izan zezaten.
Nire aukera besterik ez da
Amatiño
2015/07/15 22:45
“Euskal Herriak erregula, sor eta atxiki ditzake bere telebista, irrati eta prentsa propioa, eta, oro har, bere helburuak lortzeko behar dituen giza komunikabide guztiak” (Gernikako Autonomia Estatutua, 1979 - 19/3. araua). Baina, jakina denez, euskal erakundeek irrati-telebista baino ez zuten sortu.