Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Euskal Autonomia Erkidegoko langabeziak ez du onera egiten

Euskal Autonomia Erkidegoko langabeziak ez du onera egiten

Amatiño 2016/10/31 00:05
Apurka-apurka, emeki-emeki, Espainiako langabeziaren datuak hobera egiten ari dira, baita Nafarrokoak ere; Euskal Autonomia Erkidegokoak, aldiz, ez arre eta ez ixo, azken bi urteotako ildo beretik. Lar txarrerako joera ez, baina nabarmen onerako ere ez.

Ez dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren aldetik, datu onak. Espainiaren bilakera onera egiten ari den artean, EAEk ez du neurri berean bere egoera hobetzen. 2011an, EAEko langabezia (12,6) Espainiakoa (22,9) baino hamar puntu hobea zen. Iraileko azken datuari bagagozkio, berriz, sei puntu (12,8 - 18,9) behetik baino ez.

Edozein modutan, oraindik ere, Balear Uharteak (10,60), Nafarroa (12,40), Kantabria (12,53) eta Euskal Erkidegoa dira, espainiar estatuaren barrena, %13tik beherako langabezia duten lau autonomiarik bakarrak. Bi bider gehiago, berriz, %25etik gora, Andaluzia (28,52), Kanariar Uharteak (26,01) eta Extremadura (25,61).

PARO 1981-2016

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: