Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Ordesako Soaso naba

Amatiño 2016/03/18 00:05
Ordesa da gure inguruko natura-parkerik zaharrenetakoa (1918) eta euskaldunik gehien biltzen dituena. Udaran gehien bat. Neguan ere merezi du, ordea, elurra eta eguzkia elkarrekin badira, batez ere. Soasoko lautada da Pirinioetako nabarik garaienetakoa

“Leikegu” adizkiaren arkeologia

Amatiño 2016/03/15 00:05
Euskal zinearen gaineko zenbait zertzeladaren bila ari naizela, horra non aurkitu dudan, ustekabean, orain dela lau hamarkadako “leikegu” bat, sekula ikastolatik pasatu gabeko azkoitiar euskaldun zahar batek 1972an idatzia.

Gipuzkoaren gezurra

Amatiño 2016/03/12 00:05
Euskal Telebistaren zuzendari nintzela, 1993an, Zabalgarbiren bi arduradunek bisitatu ninduten, euren erraustegi-egitasmoa zertan zen azaltzeko. Hiru urte geroago, 1996an, Debabarrena Mankomunitatearen lehendakari nintzela, Gipuzkoako Diputazioak eskualde-buruak bildu gintuen zabortegi-plana aurkezteko. Hogei urte geroago, Bizkaiak Europako Energia-Balorizazio plantarik eraginkorrenetakoa du eta Gipuzkoak ez du ezer ez.

Entrenatze aldera

Amatiño 2016/03/09 19:55
“Decir que España es indisoluble o que el pueblo vasco tiene derecho a decidir son actos performativos y no constatación de hechos, aspiraciones legítimas y no derechos innegociables” (Daniel Innerarity, “La política en tiempos de indignación”. Galaxia Gutenberg, 2015).

Gimnasioko pelikulak

Amatiño 2016/03/06 22:05
Gimnasioa da mundu bat non, oro har, fauna berezi bat bizi den. Eta nago, gainera, arras berdineza dela arra ala emea izan. Segurutik egia da bakoitzak bere pelikulak egiten dituela, baita gimnasioan ere.

Ladina

Amatiño 2016/03/03 23:05
Taxilariak ez du bere ama-hizkuntza, ladina, saltzeko. Etxean ez omen dute besterik hitzegiten, lehen mailako eskolan lantzen dute, irratirik badute eta baita astekaria ere “La usc di ladins" (Ladinen ahotsa), non, besteak beste, eskelak eta lan-eskaintzak ere biltzeko gauza diren. 40.000 lagun baino ez dira, Bolzanon, Italiako probintziarik autonomoenean; BPGrik aberatsenean; Unescok Gizateriaren Ondaretzat jo duen europar eremu eskiagarririk handienean; paradisuetako batean.

Estrogenodunentzat

Amatiño 2016/02/29 23:30
Oscar sariek badute, bart gauetik, irabazlerik. Baita galtzailerik ere. Eta, behar bada, “Carol” da galtzailerik nabarmenenetakoa, sei nominaziotik bat bera ere ez baitu bereganatu. Nago, hala ere, Todd Haynes zuzendariak eta Cate Blanchett zein Rooney Mara aktoresek zertxobait merezi zutela. Estrogeno gehiegi ote?

Jasotako prezioan

Amatiño 2016/02/27 00:05
Hego Euskal Herriko hizkuntza ofizial bien arteko elkarbizikidetzan euskal itzulpenak jasan izaten dituen hankasartzeek ez gaituzte honezkero asaldatuko. Ezjakintasunaren seinale dira, segurutik, han-hemenka irakurri ohi ditugun testu zabarrak; baina, baita, ausardiaren adierazgarri eta hizkuntza hurkoarenganako begirunerik ezaren salagarri ere.

Testosteronadunentzat

Amatiño 2016/02/24 00:05
"The revenant" - El renacido (birjaioa baino, ez ote berragertua?) filmak bost Bafta sari eta hiru Urrezko Globo irabazi ditu honezkero eta, behar bada, bospasei Oscar ere irabazi ahal izango ditu (filmik onena, zuzendaria, aktorea, efektu bereziak, argazkia, janzkera…). Baina, zer gerta ere, nago ez ote den luzeegia, déjà vu, lar erasokorra eta, hori bai, komertziala... testosteronadunen artean.

Euskal skateboardak 50 urte

Amatiño 2016/02/21 00:10
Skateboardak ere berrogeita hamar urte betetzen ditu aurten. Sancheski enpresak 1966an ekoiztu zuen lehena. “Patinete” harek ez zuen hasieran batere harrera onik izan, jendeak ez zekien-eta zertarako balio zezakeen ere. Gero etorri ziren etorri beharreko amarruak eta trikimailuak.