Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Benetako datuak nahiz iragarpenak, hobetzen ari

Benetako datuak nahiz iragarpenak, hobetzen ari

Amatiño 2017/06/17 00:05
Ekonomia hobetzen ari omen da. Honela diote datuek, baita iragarpenek ere. Eusko Jaurlaritzari jaramonik egingo badiogu, Euskal Autonomia Erkidegoaren Barne Produktu Gordina %2,7 haziko da aurten eta %2,3 datorren urtean. Langabezia, berriz, %11,2 bestekoa izango omen da aurtengo abenduan eta %10,7 datorren urtekoan. Iazkoan %12,6 izan zen eta, 2008an, %8,3.

Egia ote? Auskalo. Orain arteko datuak bai, jakina, baina, iragarpenak… iragarpen soilak baino ez. Benetako ziurtapena, Gabon Zaharretan.

Egia dena da, azken bolada honetako bilakaera onerakoa izan dela, oro har. Eta horretaz jabetzeko, 2008 eta 2016 urteen arteko gasolina-kontsumoaren eboluzioa ikusi besterik ez dago. Espainia osoan, behintzat, 2008tik 2013ra bitartean urtez urte gutxitu zen eskaria eta, sei urtekoa metatuz gero, %28ko murrizketa. Ondoko hiru urteotan, ostera, urtez urte kontsumoa hazi egin da eta, guztira, %6,5 gehitu.

Ekonomia22008tik 2013ra, urtez urte, gasolina-kontsumoa gutxitu egin zen eta, sei urtekoa metatuz gero, -%28ko murrizketa. 2014tik hona, berriz, gutxi zein asko, kontsumoa hazi egin da urtero: guztira pilatuz gero, +%6,5.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: