Sekulako ikuspegia, inoizkoa
Amatiño
2019/04/10 10:25
Teknologiak aldaketak erakarri ditzakeenik ez dago zalantzan. Egiturazko, taxuzko eta zentzuzko aldaketa sakonak ez ezik, baita, eraz eta moldez, arinagoak ere, itxurazkoak alegia. Horra, beheko argazkia, zenbaitek hasieran nekez identifikatuko duena, mila aldiz bertatik bertara ibilitakoa izan arren.
Erantzunik ez
Laurogei urte eta orain hau
Amatiño
2019/04/09 11:10
Hauteskundeak direla eta, ezker abertzaleak adierazi du politika egingo eta eragingo duela Espainiako Kongresuan. Benigno Baskaran eibartar sozialista historikoak esango lukeen moduan, laurogei urte eta orain hau!
Arriskutan jarri nahi duenak jaso beza eskua
Amatiño
2019/03/26 17:43
Beharbada ni kontserbatzailea naiz. Bapo. Demagun baietz. Baina honezkero lortutakoa galtzeko, edo arriskutan jartzeko, gertu dagoenak jaso dezala eskua.
Pedro Sánchezen beste txapela
Amatiño
2019/03/12 09:00
Hainbat hamarkadatan, Euskadiko Alderdi Sozialistak hartu izan du bere gain kanpotik etorritako langileen bandera, tartean konturatzeke, haien seme-alabek ez dutela bertakoak ez direnik sekula pentsatu eta, ondorioz, gaur eguneko sozialismoak, euskara-kontuetan behintzat, etorkizun gehiago izan dezakeela Eibarko jatorrizko ereduarekin, noizbaiteko Barakaldokoarekin baino.
Klementzia Richard, emakume ezkutua
Amatiño
2019/02/26 09:00
Klementzia, euskal dialektologo ezkutua, orain ehun urte luze hil zen. Mendea behar izan dugu haren lan isilaren ekarpena aitortzeko. Ez dut esango senarrari besteko plaza zor zaionik baina, horratik, agiriko omenalditxoren bat hurrengo dialektologia-biltzarrean? Euskaltzaindiak du hitza.
Gutako bakoitzaren esku dagoena egin
Amatiño
2019/02/12 09:00
Genero-berdintasuna bermatzeko hainbat erabaki hartu dira, aurrerantzean, zalantzan jarri ez ezik, areagotu beharrekoak. Nago, ordea, inork hartu beharreko erabaki handien aitzakiaz, ez ote ditugun gure esku daudenak errazegi ahazten.
Ez onena, bai onenetakoa
Amatiño
2019/02/05 16:10
Datu on samarraz amaitu da 2018 urtea. Ez da, ez, sekula izan den onena baina, 1981etik hona urtez urte izan diren kopuruekin alderatuz gero, adierazgarria da ondorioa: azken 38 urteotan, 8 aldiz baino ez da datua hobea izan Euskal Autonomia Elkartean eta 29 bider, ostera, beti txarragoa.
Izan zirelako gara, industriaz ere
Amatiño
2019/01/29 11:57
Izan zirelako gara eta garelako izango dira. Hona euskaldunok harro asko errepikatu ohi dugun leloa. Ideia hau lotu izaten diogu, gehienetan, euskarari, euskal kulturari eta, nolabait esateko, euskal izakera eta nortasunari. Inoiz gutxitan, gero, euskal industriari.
Hutsaren hurrengoa
Amatiño
2019/01/15 09:00
Seguru asko, presoen egoera arintzeko erritmoak ez dira zenbaitek nahi eta eskatu bezain bizkorrak baina, ETAren inguruko gizarte-sektore horren gogoa, txarto egindakoa aitortzeko gogoa, hutsaren hurrengoa besterik ez da.
Migel Gallastegi hil da
Amatiño
2019/01/04 12:05
Gaur goizeko ordu txikietan hil da Migel Gallastegi. Datorren hilean kunplituko zituen 101 urte. Gallastegi, eskuz-eskuko txapelduna izan zen, hiru bider, orain hirurogeita hamar urte inguru, eta ez zuen laugarren txapelik irabazi, ez zituelako antolatzaileen diru-eskeintzak onartu.