Lurrikara-giroan, estatistika... bare
XIX. mendeko leloak dioenez, hiru eratako gezurrak omen daude: gezur txikiak, gezur handiak eta estatistikak. Matematika-zientziaren parte denez gero, estatistikak ezin omen du gezurrik esan. Beste kontu bat da, ordea, estatistikaren aitzakiaz baliatu izana, egia ez dena egiazkotzat jotzeko.
Izan ere, bildutako datuen arabera, azken hiru hilabeteotako langabeziaren kopuru ofizialak benetan gertatu baino askoz ere hobeak dira. Ez dute errealitatea islatzen, gezurrontzi hutsak dira, Nazioarteko Lan Erakundearen irizpideei jaramon eginez, kontuan hartzeko zorroan sartu diren oinarrizko datuak egiazkoak ez direlako.
Azken hiru hilabeteotako langabeziaren datu ofizialek gehiago ematen dute nolabaiteko jarraipenaren lekuko, benetan gertatzen ari den lurrikararen adierazle baino. Gero gerokoak. Eta ez dira gozoak izango.
*