Gizarte duala
Amatiño
2019/10/01 09:00
Euskadi da, Estatu espainiar mailan, absentismo laboralik handiena duen herrialdea. Hau da, besterik uste arren, Andaluzian Hego Euskal Herrian baino dezente gutxiago uzten diote lanera joateari.
Erantzunik ez
Rhin ibaiko bidegorria eta Loreley
Amatiño
2019/09/23 16:10
Bidegorririk gomendagarrienetakoa da, segurutik Rhin ibaiaren albotik doana, Suitzatik Atlantikoraino, 1.200 kilometro luzetan barrena. Jakina, ez dago beti, hasi eta buka, joanaldi bakarrean egin beharrik. Zatika egiterik ere bada. 70 urtetik gorako taldekideok, Mainztik Koloniara bitarteko pasarte erromantikoa zeharkatu genuen, Arrate Egunaren inguruko astebetean.
Zientziaz eta teknologiaz maitemindu
Amatiño
2019/09/17 11:50
Amaitzear dagoen uda honetan 50 urte dira gizakia ilargira heldu zela. Nire emaztea zenak eta biok elkarrekin ikusi genuen telebistaz, zuzenean, Mediterraneoko ostatu batean. Hainbat egun lehenago ezkondu berriak ginen eta Neil Armstrong astronauta oina ipintzen ikusi genuen, emozio handiz.
Txirrindua ez da alferren astoa
Amatiño
2019/09/03 20:25
Urolako bidegorrian zehar, Zumarragatik Azoitiara bitarteko zatiak batere galbiderik ez duen arren, Azkoitia eta Zumaia artekoa korapilatsu samarra da, besteak beste Iraetatik itsasalderainoko trenbide zaharraren arrastoa sasiak eta txarak jandako zirrikitu estua baino ez delako gaur-gaurkoz.
Tunelpeko freskura
Amatiño
2019/08/24 13:50
Azpiazu, Androndegi, Ezkidi, Igaranerreka, Igaranzubi, Etxebeltz, Aitubeondo, Azketa, Ibetete, Aizpurutxo, Ubola, Artetxeberri, Arkidi, Mandabieta, Mugarrieta, Larregi, Aietsubaso, Izuzkitza, Aizkibel … hemeretzi dira, hemeretzi, Azkoititik Zumarragarainoko bidegorrian zehar gurutzatu beharreko tunelak. Maldan gora eskertzen da tunelpeko freskura. Maldan behera, ostera, nahiz sargori izan, hotz.
Juan San Martinen gomutaz eta ohorez
Amatiño
2019/08/19 16:14
Nolabaiteko zirrara sentitu nuen, harrokeria puntua eta guzti, La Verna leizeko iluntasunaren baitan gidariak, ustekabean, Juan San Martin izena aipatu zuenean. Horra, arrunt asko, ez Wikipediak eta ez beste hainbat iturrik eta agirik nabarmentzen ez duten datua.
Mendikadarik politenetakoa
Amatiño
2019/08/12 18:53
Astungo eski-estaziotik Bious-Artiguesko aintziraraino. Besteak beste, Huescako Pirinioetako mendikadarik politenetakoa. Zinez gero, mendi-zaletasuna areagotzen duten ibilaldi horietako bat.
Astoa ikusi nuen
Amatiño
2019/08/08 13:30
Soraluzetik Eskoriatzarainoko bidegorrian bada, oraindik, baserriren bat non, barrena, hamabiren bat asto elkarrekin bizi diren lasai asko. Badakit google-mapaz nabarmen zehatzagoa izan nindekeena baina, tira, laga ditzagun astook bake santuan.
Azken berrogei urteotako daturik onenetarikoak
Amatiño
2019/08/01 18:49
Euskal Autonomia Erkidegoan %8,8; Nafarroan, %7,6 eta Espainian, %14. Hona 2019ko bigarren hiruhilekoak azaldu dizkigun langabeziaren datu ofizialak. Azken berrogei urteotako daturik onenetarikoak.
Euskaldunen suminkortasun topikoa
Amatiño
2019/07/29 16:05
John Banville europar nobelagilerik onenetakoa omen da eta “Eclipse”, hain zuzen, haren maisu-lana. Ni erabat aspertu nau. Nahi jarraitu eta ezin. Lokartu. Irakurle txarra naiz, nonbait.