Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Maitasun aldartean, hain hurbil eta hain urrun

Amatiño 2021/01/18 11:05
Pandemiak zaildu bide du film-estreinaldien ohiko sarritasuna eta batek daki murrizketa honek ez ote duen erraztu errepikapen azpimarragarriren bat edo beste, duela hogei urte Cannesko Zinemaldian Wong Kar-Wai zuzendariak aurkeztutako “Fa yeung nin wa” (Hong Kong, 2000) pelikula, esaterako, hainbat euskal zinematan.

Beste kolore bateko kontua

Amatiño 2021/01/15 15:00
Joxe Azurmendik dioenez, “Arana Goiriren arraza ulertzeko, arrazarekin orain ulertu ohi duguna ahaztuz hasi beharra dago. Arana ez da arrazista, berba hori gaur ulertzen dugun zentzuan. Antiespainola, bai”. Baina hori, arrazoiz edo hainbarik, beste kontu bat da, beste kolore bateko kontua.

Alzheimerraren barne-ikuspegia

Amatiño 2021/01/12 10:00
Zer zentzu ote duen, ez bere burua eta ez inguruko inor ere ez ezagutzeaz gainera, irteerarik gabeko sufrikarioan dirauen sasibizitza erdi begetatiboari eutsi nahi izateak. Eta, azken batean, Alzheimerrak jotako gaixoak zein unetan izan ote dezakeen, behingoz, “nireak egin du” esateko eskubidea.

Olaetatarrak, mende bat dantzan

Amatiño 2021/01/09 15:05
Olaetarrak izan ziren, batere zalantzarik gabe, euskal herri-dantza, ballet klasikoa eta garaikidea elkarrekin lotu zituzten lehenak. Urtetan, Olaeta Balleta eta euskal balleta sinonimoak izan ziren. Agur eta ohore, beraz, hogeigarren mendean zehar euskal dantzak balioesten gehien arduratu zen familiari.

Diputazioa, indio-hizkeraz

Amatiño 2021/01/07 16:35
Egia esan, ez dakit Ipar Ameriketako indioek nola hitzegiten zuten ingelesez XIX. mendean, baina far westeko filmak saiatu zirenez erakusten, infinitiboz eta preposiziorik gabe konpontzen omen ziren. Ez da harritzekoa. Besteak beste, ekonomia bide da, menderatzen ez den hizkuntzaz baliatzeko orduan, errezetarik errazena.

Eneko Sagardoyk, euskaraz, Goetheren testua, Beethovenen musikaz

Amatiño 2021/01/05 20:50
Eneko Sagardoy aktoreak euskaraz eskaini du, estreinako, "Egmont" tragediaren kontakizuna, non, Goethek jasotzen duen flandriarren askatasun-aldarria espainiar erregetzaren aurka.

Hirurogei urte geroago… Giuletta Masina

Amatiño 2021/01/04 11:55
Federico Felliniren (1920-1993) jaiotzaren urteurrenez, Donostiako Kresala Zine Klubak zinema-maisu italiarra nahi izan du omendu eta, hartara, “Il Bidone” (1955) filma eskaini, Trueban. “Il Bidone” ez da “La strada” (1954) edo “Las noches de Cabiria” (1957) bezainbatekoa, baina, bai, Felliniren neorrealismoaren adierazgarrietakoa.

Iparragirreri begira… jarriak eta kontrajarriak

Amatiño 2021/01/01 10:00
Lau haizetara “eman eta zabal zazu” aldarrikatu zuen Iparragirrek beste lau aire baino ez zituen argi izan: Gurutzea, Arbola, euskara eta Foruak, munduan zehar ibiltzeko --kapelaz, ez txapelaz-- nahiko eta sobera zitzaizkiolakoan.

Txertorik onena, Europa

Amatiño 2020/12/29 12:00
Amaitu berri den 2020 urtean Europar Batasunak ezagutu ditu sekula aurretik ikusi gabekoak. Pandemiak ekarri digu gudaldiz kanpo inoiz izan den aje ekonomikorik sakonena. Eta krisia gutxi balitz bezala, zer gehiago gertatuko eta, Britainia Handiak alde egin!

Altunak historia egin nahi du

Amatiño 2020/12/28 13:10
Ez dut Altuna ezagutzen, hedabidez baino ez dut ikusi eta entzun, baina ez dut uste ohiko tipoa denik. Eta ez naiz pilotariaz ari, gizonezkoaz baizik. Altunak ez du pilotari hutsa izan nahi. Ez du nahi irabazle soil izan. Txapeldun izan baino zerbait gehiago du amets. Historia egin nahi du Altunak.