Naukas: urtean zehar Euskal Herrian eratzen den zientzia-zabalkunderik nabarmenena
Ohi bezala, zabalkunderako-jardunaldiek hiru ekitalditan banatuko dira. Atzo, ostegunez, Naukas PRO izan zen, Garapen Iraunkorraren Helburuekin artez arte lotutako gaietan egiten ari diren ikerketen aniztasunaren panoramika eskainiz, ekonomiaz, energia berriez, gizarte-irizpideez, ekologiaz zein hirietako ingurumenaz eta bestez.
Nik neuk hiru bereiztekotan, Elias Unzuetak (Petronor) Lorena Perezek (Errioxako Unibertsitatea) eta Eneko Axpek (NASA) hurrenez hurren, hidrogenoaren euskal erronkaz, hizkuntza kognitiboaz eta elikadura iraunkorrez azaldutako txostenak. Hiru power-pointak, zein baino zein, gogoan izateko modukoak. Ea erarik asmatzen dudan blog honetan laburbiltzeko, azken biak batez ere, euren berririk ez baita oraindik gurean izan.
Gaur eta bihar, berriz, Naukas Bilbao’2022 delakoaren txanda izango da. Goizez eta arratsaldez 10 minutuko berrogeita hitzaldi zeharo berdinezak eskainiko dira, bata bestearen ondoren, errenkadan, etenik gabe eta erlojupean.
Igandean, azkenik, gaztetxoei eskainitako egunean, Naukas KIDS izeneko programaz amaituko dira jardunaldiak, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan.
Sarrera aukeran eta doakoa, eserlekurik libre geratzen den artean.
Horrez gainera, ETB zuzenean ematen ari da, eta gaur goizekoak, esaterako, sarean daude.