Txertoa
Amatiño
2021/11/25 23:55
Gaur jarri didate Covid-19ren aurkako txertoaren hirugarren dosia. Sei hilabete zehatz joan dira bigarrena ipini zidatenetik eta neuk eskatu dut hirugarrena internetez, inork noiz deituko zain geratzeke. Bete-betean txertozale naiz. Eta ez txerto honen edo haren zale, txertaketa-lorpenaren zale baizik. Kultura honetakoak gara. Kultura honetan haziak eta heziak. Zientziari esker.
3 erantzun
Diasporan ahaztutako euskal musika klasikoa berreskuratzeko egitasmoa
Amatiño
2021/11/22 22:20
Rafael Agirre gitarra-jotzaileak Tomas Mujika musikariaren “Dantza” eresiaren mundu-estreinua egin zuen, atzo iluntzean, Donostian. Zuzen-zuzenean, ehun lagunen aurrean, 10 euroren truke. Luxu hutsa.
Inork nahi ez dituen eskaintzak
Amatiño
2021/11/19 08:15
Gure belaunaldiak berrogei urte inguru egin zituen liburuak erosten edo biltzen, eta beste hogei, berriz, han-hemenka ematen, banatzen eta uxatzen. Izan ere, bigarren eskuko liburuen azoketan ez da batere zaila gure adinekook elkarri, opari gisa, eskainitako liburuak saldo-prezioan aurkitzea.
Ramuntxo Kanblong gizon ona eta adiskide hobea
Amatiño
2021/11/16 00:15
Ramuntxo Kanblong (1939-2021) hil da, 82 urte zituela. Elektronika ingeniaria, euskal ekonomiaz eta Europar Batasunaz hitzaldia ematen ezagutu nuen nik Bergaran, 1972an (Espainia sartu baino 14 urte lehenago), Iparraldeko euskaldunak artzainak, bertsolariak, koblakariak edo kantariak baino ez zirela uste genuen garai hartan. Urte bi geroago Eibarren ere hitzaldia eman zuen, Club Deportivoa sortu (1924) zeneko 50. urtebetetzean.
Sarituak hiru 'rockero' zahar
Amatiño
2021/11/13 13:00
Aurtengo Euskal Kazetaritza Sariek 1970eko hamarkadaren amaieran lanari ekin zioten hiru kazetari izan dituzte, besteak beste, gogoan. Alegia, 2021eko “Euskal kazetariak” saria Begoña del Tesorentzat izan da; “Ibilbide profesionala” deritzona, Mirentxu Purroyrentzat, eta fotokazetaritzari dagokiona, berriz, Angel Ruiz de Azuarentzat.
Orioko parrokiatik bertako hondartzara, Donostian zehar
Amatiño
2021/11/10 17:15
Donostiatik Orioko hondartzaraino bizikletaz joaterik bada, jakina, baina baita Orioko hondartzatik Donostiaraino eta buelta ere. Abantaila handiaz, gainera, Donostian ez bezala, Orion bai baitago non aparkatu, ordainez San Nikolas eliza aldameneko Kale Nagusitik igo behar baldin bada ere.
Pascal Gaigne: 1 + 1 = 3
Amatiño
2021/11/08 10:00
Euskadiko Orkestrak estreinako aurkeztu ditu egunotan, Hegoaldeko lau hiriburuetan, Pascal Gaigneren musika-lan bi: “Urrutiko arimak” eta “Urruneko azalak”. Bata zein bestea pandemia-garaian konposatuak eta, biak ere, pandemia-hausnarrean burutuak.
Kazetaritzaren eta literaturaren uneak, albisteak eta berriak
Amatiño
2021/11/05 19:20
Egunkarietan zein telebistan eman da gaur (atzo Nafarroan agertu zen) 1533an plazaratutako liburuaren berri, Lucio Marineo Siculo historialari siziliarrak idatzia eta Miguel Egia irarle nafarrak argitaratua. Horren berri jaso zuen Patri Urkizu idazleak, aurreko udaberrian, “Suaren froga” deritzan nobelan.
Win to win
Amatiño
2021/11/03 00:15
'Win to win' da negoziazio-teknika, zeinetan helburu nagusia den elkarrekin harremanetan diharduten bi parteek irabaztea. Esperientziak frogatu du, edozein erlaziotan alderdi batek irabazi arren, besteak galtzen baldin badu, harreman horrek nekez iraun dezakeela.
Ezohiko datua: Aragoi da langabeziarik txikiena duen espainiar autonomia
Amatiño
2021/10/31 17:00
Aurtengo hirugarren hiruhileko zertzeladak 2018 urteko datuen pareko dira, Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan, Espainian zein Europar Batasunean. Hain zuzen ere, 2019 urtean-edo izan ezik, 2009tik honako hamahiru urteotan sekula izan diren daturik onenak.